EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAKO ASANBLADA OROKORRA.

(2013ko martxoaren 10ean, Deban).

 

 

 

Goizeko 10 eta erdietan izan zen lehenengo deialdia eta 11etan bigarrena. Orduan hasi zen asanblada.

 

BERTARATUTAKO KIDEAK.

 

Juan M. Marchena (Calasanz), Jose M. García (Zuri Baltza), Mikel Zubia (Añorga), Jose Luis Fernandez (Anaitasuna-Kakute), Miguel Angel Almansa (Barakaldo), Esteban Becerro (Once), Jon Alvarez (Goierri X.T.), Julia Gallego (A. Zaleak), Patxi Imaz (Legazpi), Fernando Valdezate (jokalaria), Jose M. Villanueva eta Lukas Iruretagoiena (epaileak), Eider Velasco eta Miguel Angel Muela (Teknikari/monitoreen aldetik), Joseba Otano Villanueva (epailea) eta Xabier Abaurrea San Juan (jokalaria).

 

Miguel Angel Muela Perez lehendakariak zuzendu zuen bilera.

 

AURREKO ASANBLADAKO AKTA.

 

            Onartu zen: Aldeko 10 boto eta 4 abstentzio.

 

JARDUERAK ETA EMAITZA EKONOMIKOA.

 

            Kirol jardueraren memoria arazorik gabe onartu zen: Aldeko 12 boto eta 2 abstentzio.

 

            Emaitza ekonomikoari dagokionez, ona izan zen. 2012an diru laguntza % 15 edo 17ren inguruan murriztu egin zen arren, galera 345’55 eurokoa soilik izan zelako.

 

            Euskal Xake Federakuntzan ez dago soldata jasotzen duenik. Badira laguntzaile batzuk eta haiei euren gastuak edo adostutako laguntza ordaintzen zaie.

 

            Emaitza ekonomikoa onartu zen: Aldeko 12 boto eta 2 abstentzio.

 

AURREIKUSITAKO JARDUERAK ETA AURREKONTUA.

 

            2013an Euskadiko Txapelketak egiteko tokiak adierazi ziren: Adin guztietakoa, Zornotzan; Gazte eta Kadete Mailetakoak, Eibarren; Tximista Xakekoak, Bergaran; Beteranoena, Zarautzen; Emakumezkoena, Bilbon; 16 urtez azpiko taldekakoa, Gasteizen; Taldekako Euskal Ligako azkeneko txanda, Bilbon. “Lau Nazioak” Selekzioen Torneoa, Donostian.

 

            2012an Tximista Xakeko Euskadiko Taldekako Txapelketa Euskadiko Kirol Egunean jokatzekoa zen. Kirol Egun hori ez zen egin eta Txapelketa ere ez. 2013an bai eginen da Txapelketa hori.

 

Maisuen arteko Elgoibarko Torneoak bere maila jaitsiko omen du, ziur aski, arrazoi ekonomikoengatik.

 

Fernando Valdezatek murrizketak egiteko tokia aipatu zuen: Taldekako Euskal Ligako bidaietan. Hau da, Nafarroaren parte hartzearen gaia berrikustea proposatu zuen.

 

            Miguel Angel Almansak Federazioaren lizenzien kostua gaurkotzea proposatu zuen.

 

            Aurrekontua onartu zen: Aldeko 12 boto eta 2 abstentzio.

 

AURKEZTUTAKO PROPOSAMENAK.

 

            Epez kanpo aurkeztuta ere, Juan M. Marchenaren proposamena aztertu zen: Gasteizen, Tximista Xakeko Taldekako Euskadiko Txapelketarekin batera, 16 urtez azpiko Tximista Xakeko Taldekako Euskadiko Txapelketa egitea, talde nahikorik bilduz gero.

 

            Onartu zen: Aldeko 3 boto eta 11 abstentzio.

 

HAINBAT ARLOREN INGURUKO AZALPENAK.

 

A)   Federazioaren lizentziak.

 

Zertxobait jaitsi da kopurua. Emakume gutxi izatea da kezkagarria, batez ere Gipuzkoan.

 

            2014an kostuak gaurkotuko dira, FEDAren datuak kontuan hartuta.

 

B) Euskal Xake Federakuntzako Ikasketa Zentroa; eremukako garapena bultzatzea.

 

            Prestakuntzako planen eta programen jarraipena baieztatu zen. Bai monitore/entrenatzaile  eta epaile titulazio teknikorako ikastaroak, bai teknifikazio eskolak, bai A eta B mailetako sustatzeko moduko gazteak prestatzekoak.

 

            Murrizketen ondorioz, Euskadiko Txapelketetarako plazak gutxituko dira: Lurraldeetarako plazak, sustatzeko jokalarienak, gazte eta kadete mailetakoak...

 

            Jose Luis Fernandezek Euskal Zirkuituko datuak azaldu zituen. Jokalari kopurua zertxobait jaitsita ere, torneo gehiago eta klub gehiago izan ziren 2012an. Sailkapen Nagusiko ezberdinketa sistema hobetuko da 2013an.

 

C) Euskal Xake Federakuntzako eloa; Txapelketa eta Araudiak.

 

            2013ko urtarrileko Euskal eloa atera zela azaldu zuen Miguel Angel Almansak, nafarren datuekin arazoak gertatu baziren ere. Formatua aldatzeko asmoa dauka Almansak.

 

            FIDEk xakearen legeak aldatzeko asmoa omen du. Behar den garaian informazioa zabalduko da.

 

D) Informazio orokorra.

 

            Lehendakariak hauteskunde gorabeherak azaldu zituen.

 

            2012an Lurraldeetako Federazioetan eta FEDAn hauteskundeak izan ziren. Hortik atera ziren agintari berriak. Euskal Xake Federakuntzako Hauteskunde Arautegia onartu zen, Zornotzako Asanbladan, Eusko Jaurlaritzak ateratako arauei jarraikiz. Lurraldeetako hauteskundeen ondoren hasi zen EXFren baitan hauteskunde prozesua. 2013ko urtarrilaren 30ean amaitu zen. Euskal Xake Federakuntzako Asanblada berria eta Zuzendaritza berria horren ondorioa izan ziren.

 

            OHARRA: Aktaren laburpena da hau.