XAKEKO MUNDUKO KOPA.

(2013ko abuztuaren 11tik irailaren 3ra, Norvegiako Tromso hirian).

 

 

 

         2013-09-02: FINALEKO LAUGARREN PARTIDA.

 

            Dmitry Andreikin (Errusia) (2.716) – Vladimir Kramnik (Errusia) (2.784): 0’5-0’5.

 

            Orotara, Vladimir Kramnik (Errusia) (2.784) – Dmitry Andreikin (Errusia) (2.716): 2’5-1’5.

 

            Vladimir Kramnik errusiarrak Xakeko Munduko Kopa irabazi du, beraz.

 

            Finalean lau partida izan dira, 90 minutukoak, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

VLADIMIR KRAMNIK: HOR DAGO BETI.

 

http://www.chessdom.com/images/store/vladimir-kramnik-square-3-6505.jpg

 

            Vladimir Kramnik errusiarrak 38 urte ditu. Zazpi xakelari gainditu behar izan ditu Xakeko Munduko Kopan garaile izateko: Guillan Bwalya (Zambia), Mikhail Kobalia (Errusia, 2.651), Alexander Areshchenko (Ukrania, 2.709), Vassily Ivanchuk (Ukrania, 2.725), Anton Korobov (Errusia, 2.720), Maxime Vachier-Lagrave (Frantzia, 2.719) eta Dmitry Andreikin (Errusia, 2.709).

 

            Errusiako Tuapse hirian jaio zen Vladimir Borisovich Kramnik, 1975eko ekainaren 25ean. Hiru aldiz izan da Munduko txapeldun (haietako bi, modu ez ofizialean, PCAko txapeldun gisa). Palmares oso oparoa dauka. 1991n, 18 urtez azpiko munduko txapeldun ere izan zen.

 

            Posizioko jokoa erabiltzen du, oso defentsa onarekin. Posizio sendoetatik abiatuta ematen ditu bere kolpeak, kontraerasoen bidez.

 

            PCAko Munduko Txapelketako Finalean Gari Kasparov gainditzea izan da bere arrakastarik handiena. Beste inork ez zuen Kasparov garaitzerik lortu.

 

            Dmitry Andreikin 23 urte ditu. Errusiako Riazan hirian jaio zen, 1990eko otsailaren 5ean. 2013ko uztailean 2.727 puntu zituen bere FIDE eloan (bere sabaia).

 

XAKEKO MUNDUKO KOPAKO HISTORIA.

 

2005ean: Levon Aronian (Ukrania), txapeldun; Ruslan Ponomariov (Ukrania), bigarren; Etienne Bacrot (Frantzia), hirugarren; Alexander Grischuk (Errusia), laugarren.

 

2007an: Gata Kamsky (Estatu Batuak), txapeldun; Alexei Shirov (Letonia, Espainiako nazionalitatekoa), bigarren; Sergey Karjakin (Errusia) eta Magnus Carlssen (Norvegia), finalerdietara iritsi zirenak.

 

2009an: Boris Gelfand (Israel), txapeldun; Ruslan Ponomariov (Ukrania), bigarren; Sergey Karjakin (Errusia) eta Vladimir Malakhov (Errusia), finalerdietara iritsi zirenak.

 

2011n: Peter Svidler (Errusia), txapeldun; Alexander Grischuk (Errusia), bigarren; Vassily Ivanchuk (Ukrania), hirugarren; Ruslan Ponomariov (Ukrania), laugarren.

 

2013an: Vladimir Kramnik (Errusia), txapeldun; Dmitry Andreikin (Errusia), bigarren; Maxime Vachier-Lagrave (Frantzia) eta Evgeny Tomashevsky (Errusia), finalerdietara iritsi zirenak.

 

            2013-09-02.

 

                Iturria: "http://www.chessworldcup2013.com/live" webgunea.