-

MAISUEN ARTEKO ELGOIBARKO NAZIOARTEKO XXIII. XAKE TXAPELKETA.
(SUSTAPENERAKO TXAPELKETA).

(2013ko abenduaren 15etik 21era, Elgoibarren).


Joseba txostenak

   | 1., 2. eta 3. txandak | 4.txanda | 5. eta 6. txandak |
   | 7. txanda | 8. txanda | 9. txanda |





   | 1., 2. eta 3. txandak | 4.txanda | 5. eta 6. txandak |
   | 7. txanda | 8. txanda | 9. txanda |


2013-12-21, Daniel Alsina garaile, Elgoibarko XXIII. Xake Txapelketan.
 

MAISUEN ARTEKO ELGOIBARKO NAZIOARTEKO XXIII. XAKE TXAPELKETA.
(SUSTAPENERAKO TXAPELKETA).

(2013ko abenduaren 15etik 21era, Elgoibarren).



DANIEL ALSINA LEAL (2.542), LEHENENGOA 6'5 PUNTUZ: GARAIPENEN BIDEAN SARTUTA.

Daniel Alsina Leal Bartzelonan jaio zen 1988ko maiatzaren 10ean. 25 urte ditu.

Miguel Illescas Xake Eskolan ikasle nabarmena izan zen. Urte honetako martxoaren 30ean Donostia Hiria Nazioarteko XXXVI. Xake Torneo Irekia irabazi zuen.

Elgoibarren 4 garaipen eta 5 berdinketa lortu zituen. Gustavo Barrenetxea eta Angel Arribas gainditu zituen hirugarren eta laugarren txandetan. Azkeneko txanpan bere garaipena ziurtatu zuen, Alejandro Franco (zazpigarrenean) eta Oleg Romanishin (azkenekoan) garaituta.

10'9 puntutan hobetu zuen bere eloa. Bere xake ibilbideko unerik gozoenean dago.

CRISTHIAN CRUZ (2.549), BIGARRENA 6 PUNTUZ: GORUNTZ DOAN GAZTEA.

Cristhian Cruz perutarra faborito nagusia zen eta torneo osoan sailkapeneko lehenengo postuetan ibili zen. 21 urte bete ditu 2013an.

5'1 puntutan hobetu zuen bere eloa, orain arteko bere sabaia izanen dena. Horretarako, 3 garaipen eta 6 berdinketa eskuratu zituen. Gustavo Barrenetxea, Angel Arribas eta Aleksa Strikovic garaitu zituen. Hala ere, Daniel Alsinaren eraginkortasuna ez zuen berdindu.

TANGUY RINGOIR (2.506), HIRUGARRENA 5'5 PUNTUZ: GAZTEENAK GALDU GABE BUKATU ZUEN.

2012ko eta 2013ko Belgikako txapeldunak 19 urte ditu soilik. Eloko 5'6 puntu irabazi zituen Elgoibarren. Gora eta gora doan gaztea da, baina azaroan 2.514 puntuz izan zuen bere unerik onena.

Bi garaipen eta 7 berdinketa egin zituen. Alejandro Francori eta Gustavo Barrenetxeari irabazi zien. Azkeneko txanpan ez zuen erakutsi Daniel Alsinaren indar hori.

DRAGAN PAUNOVIC (2.500), LAUGARRENA 5'5 PUNTUZ: BETERANO HONEK ERE GALDU GABE AMAITU ZUEN.

Maisu Handi serbiarrak 52 urte ditu. 2.559 puntuz zebilen 2010eko irailean. Euskal Herrian nahiko arituta den xakelaria dugu.

6'5 puntuz hobetu zuen bere eloa, 2 garaipen eta 7 berdinketa egin ondoren. Laster jarri zen buruan Gustavo Barrenetxea eta Angel Arribas bigarren eta hirugarren txandetan gaindituta. Gero, ez zuen aukerarik aurkitu sailkapena hobetzeko eta berdindu egin zuen azkeneko 6 partidetan.

ALEKSA STRIKOVIC (2.529), BOSGARRENA 5 PUNTUZ: CRISTHIAN CRUZEK KOLPEA EMAN ZION.

Serbiar hau ere nahiko ezaguna da Euskal Herrian. Honek ere 52 urte ditu. 2.573 puntu izan zituen 2011ko uztailean. 2'3 puntu galdu zituen Elgoibarren.

Lehenengo zazpi txandetan 2 garaipen pilatu zituen (David Astasio eta Gustavo Barrenetxea Euskal Herriko xakelarien aurka). Zortzigarrenean titulurako lehian sartuta zegoen, Cristhian Cruz perutarra aurrez aurre zuenean. Partida hori, ordea, galdu egin zuen eta zertxobait atzeratuta geratu zen sailkapenean.

DAVID ASTASIO LOPEZ (2.397), SEIGARRENA 4'5 PUNTUZ: NAZIOARTEKO MAISU IZATEKO NORMA IZAN ZUEN SARI.

Torneo gogoangarria egin zuen 26 urteko arabarrak. Ondorioa: Nazioarteko Maisu izateko normaren jabe amaitu zuen.

10 puntutan hobetu zuen eloa. Euskal Herriko lehenengo jokalaria izan zen. Hala ere, Alejandro Francok galarazi zion lana biribiltzea azkeneko txandan nagusituta. Aurretik, bigarren txandan, Aleksa Strikovicen aurka galdu zuen. Oleg Romanishin eta Gustavo Barrenetxea izan ziren berak garaitutakoak.

ALEJANDRO FRANCO ALONSO (2.485), ZAZPIGARRENA 4 PUNTUZ: HIRU PARTIDA JARRAIAN GALDU ZITUEN.

Gipuzkoan bizi den madrildar honek 31 urte egin ditu 2013an. Ez zuen torneo ona egin eta 6'5 puntu galdu zituen eloan. Eskerrak azkeneko partidan David Astasio gainditu zuen!

Hasi ere ondo hasi zuen, Angel Arribasi irabazita. Seigarren txandan, ordea, bere gurutzebidea abiatu zuen. Hiru partida jarraian galdu zituen, Tanguy Ringoir, Gustavo Barrenetxea eta Daniel Alsinaren aurka.

Oroitzapen ona ez dio ekarriko torneo honek, baina beti izan da ongi aritu.

OLEG M. ROMANISHIN (2.495), ZORTZIGARRENA 3'5 PUNTUZ: TORNEO ESKASA EGIN ZUEN.

61 urterekin xakelaririk beteranoena zen jokalari ukraniar hau. Gaizki hasi zuen torneoa eta era berean amaitu. Bosgarren txandan, Elgoibarko Gustavo Barrenetxearen aurka lortu zuen garaipena. Gainontzeko txandetan, berdinketak eta porrotak pilatu zituen. David Astasio, Angel Arribas eta Daniel Alsina izan ziren bere borreroak.

Ondorioa: 12'5 puntu galdu zuen eloan.

ANGEL ARRIBAS LOPEZ (2.488), BEDERATZIGARRENA 3 PUNTUZ: ELO GEHIEN GALDU ZUENA.

20 urte egin ditu 2013. urtean espainiar honek. Gehiago espero zen berarengandik baina, agian, eskarmentu falta nabaritu zuen. Eloan 16'6 puntu galduta, balantzerik txarrena eraman zuen etxera.

Lehenengo 4 partida galdu zituen eta zama horrekin aritu behar izan zuen gero. Hurrengo bost partidetan, garaipen bat (Oleg Romanishinen aurka) eta lau berdinketa egin zituen. Alejandro Franco, Cristhian Cruz, Dragan Paunovic eta Daniel Alsina izan ziren hasiera txar horren erantzuleak.

GUSTAVO BARRENETXEA BAHAMONDE (2.221), HAMARGARRENA 1'5 PUNTUZ: AUSARTA IZAN ZEN ETA ELOA MANTENDU ZUEN.

42 urteko elgoibartar hau oso ausarta izan zen torneo honek suposatzen zuen erronka onartzean. Eloan hurbilen zuen jokalaria (David Astasio) 178 puntura zuen eta hurrengoa (Alejandro Franco) 264 puntura.

Musikaria da bere lanbidea eta Sevillan bizi da orain dela 20 urtez geroztik. Zaleak berekin izan zituen baina, hala ere, lehenengo zazpi partidak galdu zituen. Hondamendia saihestea erdietsi zuen, ordea. Zortzigarren txandan Alejandro Franco gainditu zuen (honen zoritxarrerako). Azkeneko txandan ere puntuatu zuen (berdinketa Angel Arribasen aurka).

Oso txapelketa txukuna ez zuen egin, baina duina izan zen balantzea: Eloko 0'3 puntu galdu zituen.

2013-12-21.

Iturria: "http://chess-results.com/tnr119137.aspx?lan=2&art=2&turdet=YES&flag=30&wi=821" webgunea.



2013-12-21, Maisuen arteko Elgoibarko XXIII. Xake Txapelketako 9. txanda.
 

MAISUEN ARTEKO ELGOIBARKO NAZIOARTEKO XXIII. XAKE TXAPELKETA.
(SUSTAPENERAKO TXAPELKETA).

(2013ko abenduaren 15etik 21era, Elgoibarren).



2013-12-21 (09:30): BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA).

David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (4'5) – Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (3): 0-1.
Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (3'5) – Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (5'5): 0-1.
Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (4'5) – Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (5): 0'5-0'5.
Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (5) – Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (5'5): 0'5-0'5.
Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (1) – Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (2'5): 0'5-0'5.

AZKENEAN, DANIEL ALSINA KATALANA GARAILE.

Tanguy Ringoirrek eta Cristhian Cruzek nahiko azkar egin zuten berdinketa. Hori aprobetxatu zuen Daniel Alsina katalanak torneoa irabazteko, Oleg Romanishin ukraniarra garaitu ondoren.

David Astasiok Nazioarteko Maisu izateko norma eskuratu du torneo honetan. Hala ere, azkeneko txandan galdu zuen Alejandro Francoren aurkako derbia.

Gustavo Barrenetxea oso ausarta izan zen, parte hartzea onartu zuenean, gainontzekoekiko elo aldea handia izanik. Modu duin batean bukatu zuen. Angel Arribasen aurrean berdinketa erdietsita, 1'5 puntuz amaitu zuen torneoa.

Aleksa Strikovic eta Dragan Paunovic serbiarrek berdinketa azkarra egin zuten. Horrela, bosgarren eta hirugarren geratu ziren azkeneko sailkapenean.

AZKENEKO SAILKAPENA.

1) Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) – 6'5 puntu.
2) Cristhian Cruz (Peru) (2.549) – 6 puntu.
3) Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) – 5'5 puntu.
4) Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) – 5'5 puntu.
5) Aleksa Strikovic (Serbia) (2.526) – 5 puntu.
6) David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) – 4'5 puntu.
7) Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) – 4 puntu.
8) Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) – 3'5 puntu.
9) Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) – 3 puntu.
10) Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) – 1'5 puntu.

2013-12-21.

Iturria: "http://chess-results.com/tnr119137.aspx?lan=2&art=2&turdet=YES&flag=30&wi=821" webgunea.


   | 1., 2. eta 3. txandak | 4.txanda | 5. eta 6. txandak |
   | 7. txanda | 8. txanda | 9. txanda |






2013-12-20, , Maisuen arteko Elgoibarko XXIII. Xake Txapelketako 8. txanda.
 

MAISUEN ARTEKO ELGOIBARKO NAZIOARTEKO XXIII. XAKE TXAPELKETA. (SUSTAPENERAKO TXAPELKETA).

(2013ko abenduaren 15etik 21era, Elgoibarren).




2013-12-20: ZORTZIGARREN TXANDA.

Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (3) – Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0): 0-1.
Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (2) – Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (4'5): 0'5-0'5
Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (4'5) – Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (4'5): 1-0.
Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (4'5) – Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (3): 0'5-0'5.
Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (5) – David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (4): 0'5-0'5.

CRISTHIAN CRUZ ETA GUSTAVO BARRENETXEA, TXANDAKO IZARRAK.

Zortzigarren txandak ez dio aurrikusitako ildoari jarraitu. Tanguy Ringoir eta Dragan Paunovic faborito moduan agertzen ziren beren partidetan, oreka baten barruan. Oreka indartsuago izan da eta bai Angel Arribasek bai Oleg Romanishinek berdinketa lortu dute.

Bestaldetik, Cristhian Cruz Aleksa Strikovic garaitzeko gai izan da. Horrela, Daniel Alsina harrapatu du buruan. Hain zuzen ere, Daniel Alsinak ezin izan dio irabazi David Astasio gasteiztarrari (torneo itzela egiten ari da hau).

Beste partidan ere ustekabea gertatu da. Gustavo Barrenetxea, pieza beltzekin, Alejandro Francori nagusitu zaio. Bere lehenengo puntua da eta arnasa lasai hartu ahal izanen du. Francok, bestalde, ia ziur dauka eloa galtzea torneo honetan.

SAILKAPENA.

1) Cristhian Cruz (Peru) (2.549) – 5'5 puntu.
2) Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) – 5'5 puntu.
3) Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) – 5 puntu.
4) Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) – 5 puntu.
5) David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) – 4'5 puntu.
6) Aleksa Strikovic (Serbia) (2.526) – 4'5 puntu.
7) Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) – 3'5 puntu.
8) Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) – 3 puntu.
9) Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) – 2'5 puntu.
10) Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) – Puntu bat.

2013-12-21 (09:30): BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA).

David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (4'5) – Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (3).
Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (3'5) – Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (5'5).
Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (4'5) – Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (5).
Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (5) – Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (5'5).
Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (1) – Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (2'5).

LAU XAKELARIEN ARTEAN ERABAKIKO DA TITULUA.

Estu-estu ibili da txapelketa eta estu-estu amaituko da. Daniel Alsina, Cristhian Cruz, Tanguy Ringoir eta Dragan Paunovic jokalariak dira titulua irabazteko aukera dutenak, azkeneko txanda hasi baino lehen.

Oleg Romanishin eta Aleksa Strikovic saiatuko dira Daniel Alsina eta Dragan Paunovic balaztatzen. Tanguy Ringoirrek eta Cristhian Cruzek beren arteko dema daukate. Ringoir da lauetatik pieza zuriekin arituko den bakarra. Cristhian Cruzek agian nahiko izanen du berdintzea, baina hori ere ez da ziurra.

Gustavo Barrenetxea bigarren garaipena lortzen saiatuko da Angel Arribasen aurrean. Ez du erraza izanen, nahiz eta espainiarra torneo honetan fin ibili ez den.

David Astasiok eta Alejandro Francok hirugarren derbia jokatuta amaituko dute torneoa. Ez litzateke harritzekoa berdinketa egitea. Astasiorentzat emaitza ona da eta Francok ahalik eta txukunen torneoa amaitu eta ahaztea izanen du buruan.

2013-12-20.

Iturria: "http://chess-results.com/tnr119137.aspx?lan=2&art=2&turdet=YES&flag=30&wi=821" webgunea.

   | 1., 2. eta 3. txandak | 4.txanda | 5. eta 6. txandak |
   | 7. txanda | 8. txanda | 9. txanda |





2013-12-19, , aisuen arteko Elgoibarko XXIII. Xake Txapelketako 7. txanda.
 

MAISUEN ARTEKO ELGOIBARKO NAZIOARTEKO XXIII. XAKE TXAPELKETA. (SUSTAPENERAKO TXAPELKETA).

(2013ko abenduaren 15etik 21era, Elgoibarren).

2013-12-19: ZAZPIGARREN TXANDA.

Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (4) – Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (3): 1-0.
David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (3'5) – Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (4): 0'5-0'5.
Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (2'5) – Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (4): 0'5-0'5.
Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (4) – Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (1'5): 0'5-0'5.
Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (3'5) – Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0): 1-0.

DANIEL ALSINAK AURRERAPAUSOA EMAN DU.

Daniel Alsina izan da zazpigarren txandako onuradun nagusia. Alde batetik, berak ongi erantzun du eta Alejandro Francori irabazi dio. Bestetik, Dragan Paunovic (David Astasioren aurrean), Cristhian Cruz (Oleg M. Romanishinen aurka) eta Aleksa Strikovic (Angel Arribasen kontra) ez dira gauza izan irabazteko, nahiz eta faborito moduan atera. Hiru partidetan berdinketa izan da emaitza. David Astasiok berriz ere eloa irabazi du.

Tanguy Ringoir belgikarrak ere aurrerapausoa eman du, baina logikaren barruan sartzen zen berak Gustavo Barrenetxea gainditzea. Gipuzkoarrari latza egiten ari zaio torneoa.

SAILKAPENA.

1) Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) – 5 puntu.
2) Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) – 4'5 puntu.
3) Aleksa Strikovic (Serbia) (2.526) – 4'5 puntu.
4) Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) – 4'5 puntu.
5) Cristhian Cruz (Peru) (2.549) – 4'5 puntu.
6) David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) – 4 puntu.
7) Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) – 3 puntu.
8) Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) – 3 puntu.
9) Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) – 2 puntu.
10) Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) – 0 puntu.

2013-12-20: ZORTZIGARREN TXANDA.

Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (3) – Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0).
Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (2) – Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (4'5).
Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (4'5) – Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (4'5).
Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (4'5) – Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (3).
Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (5) – David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (4).

DANIEL ALSINAREN AUKERA.

Daniel Alsinak erdi erabakita utz dezake torneoa, David Astasio gainditzen badu. Dena den, arabarra torneo ona egiten ari da. Beltzekin garaipena lortuko balu, txapelketa irauliko luke.

Dragan Paunovic eta Tanguy Ringoir jokalariek saiatu beharko lukete Alsina estutzen. Puntuei begiratuta aukera ona dute, baina eloari begiratuta ez dago hain garbi Romanishin eta Angel Arribas gainditu behar dutenik.

Cristhian Cruz – Aleksa Strikovic da jardunaldiko partida izarra. Baliteke berriz beste berdinketa bat izatea, baina hala ez bada, garaileak eta galtzaileak ondorio garrantzitsua izanen lukete.

Bestaldetik, bigarren derbia izanen da bihar: Alejandro Franco – Gustavo Barrenetxea. Biek zauriak sendatzeko beharra dute. Alejandro Francok azkeneko bi partidak galdu baditu, Gustavo Barrenetxeak orain arteko zazpiak galdu baititu.

2013-12-19.

Iturria: "http://chess-results.com/tnr119137.aspx?lan=2&art=2&turdet=YES&flag=30&wi=821" webgunea.

   | 1., 2. eta 3. txandak | 4.txanda | 5. eta 6. txandak |
   | 7. txanda | 8. txanda | 9. txanda |






2013-12-18, Maisuen arteko Elgoibarko XXIII. Xake Txapelketako 5. eta 6. txandak.
 

MAISUEN ARTEKO ELGOIBARKO NAZIOARTEKO XXIII. XAKE TXAPELKETA. (SUSTAPENERAKO TXAPELKETA).

(2013ko abenduaren 15etik 21era, Elgoibarren).



2013-12-18 (10:15): BOSGARREN TXANDA.

Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (3) – Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (2'5):0'5-0'5.
Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (3) – Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (3): 0'5-0'5.
David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (2'5) – Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (0): 0'5-0'5.
Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (1'5) – Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0): 1-0.
Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (2'5) – Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (2): 0'5-0'5.

GUSTAVO BARRENETXEAREN BOSGARREN PORROTA.

Bosgarren txandak ez du ezer erabaki. Alsina – Cruz eta Paunovic – Franco neurketak berdinean amaitu dira. Aleksa Strikovicek ere berdindu du Tanguy Ringoir belgikarraren aurka.

Gustavo Barrenetxea ezin izan du porrota saihestu Oleg M. Romanishin ukraniarraren aurka. Lau aukera geratzen zaizkio punturen bat urratzeko.
David Astasio oso torneo ona egiten ari da. Angel Arribas orain arte puntuatu gabe zegoen, baina eloko 91 puntu gehiago dauzka. Beraz, berdinketa ez da txarra Astasiorentzat.

2013-12-18 (17:00): SEIGARREN TXANDA.

Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (3) – Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (2'5): 0-1.
Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0) – Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (3): 0-1.
Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (0'5) – Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (2'5): 1-0.
Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (3'5) – David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (3): 0'5-0'5.
Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (3'5) – Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (3'5): 0'5-0'5.

ALEKSA STRIKOVIC ERE BURUAN JARRI DA.

Seigarren txandak pil-pilean jarri du txapelketa. Aleksa Strikovicek ez du hutsik egin Gustavo Barrenetxearen aurka eta buruko hirukotea harrapatu du. Hain zuzen ere, Dragan Paunovic – Daniel Alsina lehia zuzena berdinketan bukatu da. Bestaldetik Cristhian Cruzek ezin izan du David Astasio gainditu. Berdinketak gasteiztarraren lana are eta hobea egiten du.

Puntu erdira jarri da Tanguk Ringoir belgikarra, Alejandro Franco garaitu ondoren. David Astasio ere puntu erdira dago eta Alejandro Franco puntu batera. Txapelketako berdintasuna agerikoa da.

Angel Arribasek lehenengo garaipena eskuratu du. Bazuen garaia burua altxatzeko.

SAILKAPENA.

1) Aleksa Strikovic (Serbia) (2.526) – 4 puntu.
2) Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) – 4 puntu.
3) Cristhian Cruz (Peru) (2.549) – 4 puntu.
4) Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) – 4 puntu.
5) Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) – 3'5 puntu.
6) David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) – 3'5 puntu.
7) Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) – 3 puntu.
8) Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) – 2'5 puntu.
9) Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) – 1'5 puntu.
10) Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) – 0 puntu.

2013-12-19: ZAZPIGARREN TXANDA.

Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (4) – Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (3).
David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (3'5) – Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (4).
Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (2'5) – Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (4).
Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (4) – Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (1'5).
Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (3'5) – Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0).

BARRENETXEA, FRANCO ETA ASTASIO, UNE ERABAKIGARRIAN.

Oso partida garrantzitsuak dituzte Euskal Herriko jokalariek.

Gustavo Barrenetxeak puntuatzen saiatu behar du, aukera gutxi gelditzen zaizkio eta. Ez du erraza izango, eloko 285 puntuk bereizten dute Tanguy Ringoir belgikarrarengandik.

Alejandro Francok azkeneko galeraren arantza atera nahiko du. Daniel Alsina katalanak ez dio erraztasunik emanen. Bigarren zerrendaburua da eta torneoa ikusmiran dauka.

David Astasiok azpitik bigarren eloa zeukan hasieran. Hala ere, hor dabil onenen artean. Dragan Paunovicen aurka beste aukera bat dauka bere maila igo dela erakusteko.

Cristhian Cruz eta Aleksa Strikovic faborito dira beren partidetan. Pronostikoa betez gero, oso ongi kokatuko dira azken txanpari begira.



2013-12-18.

Iturria: "http://chess-results.com/tnr119137.aspx?lan=2&art=2&turdet=YES&flag=30&wi=821" webgunea.

   | 1., 2. eta 3. txandak | 4.txanda | 5. eta 6. txandak |
   | 7. txanda | 8. txanda | 9. txanda |






2013-12-17, Maisuen arteko Elgoibarko XXIII.Xake Txapelketako 4. txanda. »...

MAISUEN ARTEKO ELGOIBARKO NAZIOARTEKO XXIII. XAKE TXAPELKETA. (SUSTAPENERAKO TXAPELKETA). (2013ko abenduaren 15etik 21era, Elgoibarren).

2013-12-17: LAUGARREN TXANDA.

* Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (2) – Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (2): 0'5-0'5.
* Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (1'5) – Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (1): 0'5-0'5.

* Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0) – David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (1'5): 0-1.
* Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (0) – Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (2): 0-1.
* Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (2'5) – Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (2'5): 0'5-0'5.

DANIEL ALSINA BURURA IRITSI DA.

Torneoko partida handietako bat berdinketan amaitu da, Cristhian Cruz eta Dragan Paunovicen artean. Beraz, ezpatek zutik diraute.

Bitartean, Daniel Alsinak Angel Arribasi irabazi dio eta biko burua harrapatu du. Lau partidatan 0 puntu da Angel Arribasen balantzea. Ustekabea da horrelako jarduera.

Alejandro Francok eta Aleksa Strikovicek ere ikusmineko partida zuten. Kasu honetan ere berdinketa izan da emaitza.

Derbian, pieza beltzekin, David Astasio nagusitu zaio Gustavo Barrenetxeari. Bakoitzaren joera baieztatu da, beraz.

SAILKAPENA.

1) Cristhian Cruz (Peru) (2.549) – 3 puntu.
2) Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) – 3 puntu.
3) Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) – 3 puntu.
4) Aleksa Strikovic (Serbia) (2.526) – 2'5 puntu.
5) Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) – 2'5 puntu.
6) David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) – 2'5 puntu.
7) Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) – 2 puntu.
8) Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) – 1'5 puntu.
9) Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) – 0 puntu.
10) Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) – 0 puntu.

2013-12-18 (10:15): BOSGARREN TXANDA.

Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (3) – Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (2'5).
Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (3) – Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (3).
David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (2'5) – Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (0).
Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (1'5) – Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0).
Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (2'5) – Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (2).

DANIEL ALSINA – CRISTHIAN CRUZ LEHIA, IKUSMIRAN.

Cristhian Cruzek berriz ere zailtasun handiko partida dauka. Kasu honetan, Daniel Alsina kataluniarraren aurka.

Dragan Paunovic – Alejandro Franco lehia da beste interesgunea. Era berean, Aleksa Strikovic – Tanguy Ringoir partida nahiko berdindua aurkezten da.

David Astasio eta Gustavo Barrenetxea Euskal Herriko jokalarientzat aproposa ematen du txanda, zerbait egiteko. Ea lortzen duten!

2013-12-17.

Iturria: "http://chess-results.com/tnr119137.aspx?lan=2&art=2&turdet=YES&flag=30&wi=821" webgunea.


   | 1., 2. eta 3. txandak | 4.txanda | 5. eta 6. txandak |
   | 7. txanda | 8. txanda | 9. txanda |








2013-12-16, Maisuen arteko Elgoibarko XXIII. Xake Txapelketako 1., 2. eta 3. txandak.


*MAISUEN ARTEKO ELGOIBARKO NAZIOARTEKO XXIII. XAKE TXAPELKETA. (SUSTAPENERAKO TXAPELKETA). (2013ko abenduaren 15etik 21era, Elgoibarren).


Euskal Xake Federakuntzak antolatzen du torneo hau, Euskal Herriko xakelariak sustatze aldera, normak lortzeko aukera izan dezaten.

Bederatzi txanda izanen dira. Abenduaren 16an eta 18an, goizeko eta arratsaldeko saioak izanen dira. 21ean, azkeneko txanda goizean izanen da. Elgoibarko Udaletxea da torneoaren egoitza.

Maisu Handi eta Nazioarteko Maisu tituluetarako norma lortzeko baliagarria izanen da.

FIDEko X. mailako torneoa da. Bataz besteko eloa: 2.471'2.

2012ko AZKENEKO SAILKAPENA, XXII. TXAPELKETAN.

1) Azer Mirzoev (Azerbaijan) (2.553) – 6 puntu.
2) Cristhian Cruz (Peru) (2.496) – 6 puntu.
3) Viktor Moskalenko (Ukrania, Espainiako nazionalitatekoa) (2.532) – 5'5 puntu.
4) Ana Matnadze (Georgia) (2.401) – 5 puntu.
5) Santiago Gonzalez De la Torre (Bizkaia, Euskal Herria) (2.435) – 5 puntu.
6) Paul Velten (Lapurdi, Euskal Herria) (2.369) – 5 puntu.
7) Aleksa Strikovic (Serbia) (2.509) – 4'5 puntu.
8) David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.400) – 3 puntu.
9) Nino Batsiashvili (Georgia) (2.425) – 3 puntu.
10) Patrice Etchegaray (Lapurdi, Euskal Herria) (2.411) – 2 puntu.

TXAPELKETA HONETAKO GARAILEAK.

1991. urtean, I. edizioan: Zenon Franco Ocampos (Paraguay).
1992. urtean, II. edizioan: Elizbar Ubilava (Georgia).
1993. urtean, III. edizioan: Gilberto Milos (Brasil).
1994. urtean, IV. edizioan: Reynaldo Vera (Kuba).
1995. urtean, V. edizioan: Marcelino Sion Castro (Espainia).
1996. urtean, VI. edizioan: Felix Izeta Txabarri (Gipuzkoa, Euskal Herria).
1997. urtean, VII. edizioan: Oleg Korneev (Errusia).
1998. urtean, VIII. edizioan: John Van der Wiel (Herbehereak).
1999. urtean, IX. edizioan: Juan Mario Gomez Esteban (Bizkaia, Euskal Herria).
2000. urtean, X. edizioan: Oleg Korneev (Errusia).
2001. urtean, XI. edizioan: Oleg Korneev (Errusia).
2002. urtean, XII. edizioan: Oleg Korneev (Errusia).
2003. urtean, XIII. edizioan: Horacio Saldaño (Argentina).
2004. urtean, XIV. edizioan: Ivan Cheparinov (Bulgaria).
2005. urtean, XV. edizioan: Oleg Korneev (Errusia).
2006. urtean, XVI. edizioan: Azer Mirzoev (Azerbaijan).
2007. urtean, XVII. edizioan: Kamil Milton (Polonia).
2008. urtean, XVIII. edizioan: Oleg Korneev (Errusia).
2009. urtean, XIX. edizioan: Mikel Huerga Leatxe (Nafarroa, Euskal Herria).
2010. urtean, XX. edizioan: Azer Mirzoev (Azerbaijan).
2011. urtean, XXI. edizioan: Azer Mirzoev (Azerbaijan).
2012. urtean, XXII. edizioan: Azer Mirzoev (Azerbaijan).

PALMARESA.

1) Oleg Korneev (Errusia) – 6 garaipen.
2) Azer Mirzoev (Azerbaijan) – 4 garaipen.
3) Ivan Cheparinov (Bulgaria) – Garaipen bat.
4) Zenon Franco Ocampos (Paraguay) – Garaipen bat.
5) Juan Mario Gomez Esteban (Bizkaia, Euskal Herria) – Garaipen bat.
6) Mikel Huerga Leatxe (Nafarroa, Euskal Herria) – Garaipen bat.
7) Felix Izeta Txabarri (Gipuzkoa, Euskal Herria) – Garaipen bat.
8) Gilberto Milos (Brasil) – Garaipen bat.
9) Kamil Milton (Polonia) – Garaipen bat.
10) Horacio Saldaño (Argentina) – Garaipen bat.
11) Marcelino Sion Castro (Espainia) – Garaipen bat.
12) Elizbar Ubilava (Georgia) – Garaipen bat.
13) John Van der Wiel (Herbehereak) – Garaipen bat.
14) Reynaldo Vera (Kuba) – Garaipen bat.

2013-12-15: LEHENENGO TXANDA.

Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (0) – Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (0): 0-1.
Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (0) – Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0): 1-0.
Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (0) – Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (0): 0'5-0'5.
Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (0) – Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (0): 0'5-0'5.
David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (0) – Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (0): 1-0.

DAVID ASTASIO ETA ALEJANDRO FRANCOREN HASIERA ONA.

Torneoko txapeldun berria ezagutuko duen torneo honetan (aurretik izandako txapeldunik ez baita parte hartzaileen artean), berdintasuna nahiko nabaria da. Gustavo Barrenetxea Bahamonde gipuzkoarra da azpitik nabarmentzen dena. Sufritu egin beharko du, baina esperientzia baliagarria izanen zaio.

Christian Cruz perutarra, Alejandro Franco Gipuzkoako bizilaguna eta David Astasio arabarra aurreratu ziren sailkapenean. Alejandro Francoren garaipena merituzkoa izan bazen, are gehiago David Astasiorena, ia 100 puntu gehiago baitu eloan Oleg Romanishin ukraniarrak.

2013-12-16 (10:15): BIGARREN TXANDA.

Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (1) – Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (0): 0'5-0'5.
Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (0'5) – David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (1): 1-0.
Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (0'5) – Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (0'5): 0'5-0'5.
Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0) – Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (0'5): 0-1.
Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (0) – Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (1): 0-1.

DRAGAN PAUNOVICEK, ALEKSA STRIKOVICEK ETA CRISTHIAN CRUZEK BEREN KALITATEAREN BERRI EMAN ZUTEN.

Dragan Paunovicek eta Aleksa Strikovicek pronostikoa bete zuten David Astasio eta Gustavo Barrenetxea Euskal Herriko jokalarien kaltetan.

Cristhian Cruz perutarrak bigarren puntua lortu zuen, Angel Arribas espainarra garaituta. Faborito gisa azaltzen da, dagoeneko.

Alejandro Francoren berdinketa ez zen txarra, baina pieza zuriekin zerbait gehiago lortzea hobe izanen zuen.

2013-12-16 (17:00): HIRUGARREN TXANDA.

Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (2) – Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (1'5): 0'5-0'5.
Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (1'5) – Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (0): 1-0.
Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (1) – Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0): 1-0.
David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (1) – Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (1): 0'5-0'5. Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (0'5) – Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (1'5): 0'5-0'5.

DRAGAN PAUNOVIC BURUAN SARTU DA.

Daniel Alsinaren garaipena aurreikustekoa zenez, Dragan Paunovic izan da aurrerapausorik handiena eman duena hirugarren txandan. Dena den, Angel Arribas Lopez bere aurkaria momentuz azkeneko postuan dago, Gustavo Barrenetxea gipuzkoarrarekin batera.
Alejandro Francok eta David Astasiok berriz emaitza ona lortu dute. Kasu honetan, berdinketa jokalari zailen aurrean.

Aleksa Strikovicek ezin izan du Romanishin ukraniarra gainditu. Beraz, sailkapenean atzerapen txikia pilatu du.

SAILKAPENA.

1) Cristhian Cruz (Peru) (2.549) – 2'5 puntu.
2) Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) – 2'5 puntu.
3) Aleksa Strikovic (Serbia) (2.526) – 2 puntu.
4) Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) – 2 puntu.
5) Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) – 2 puntu.
6) David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) – 1'5 puntu.
7) Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) – 1'5 puntu.
8) Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) – Puntu bat.
9) Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) – 0 puntu.
10) Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) – 0 puntu.

2013-12-17: LAUGARREN TXANDA.

Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (2) – Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (2).
Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (1'5) – Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (1).
Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0) – David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (1'5).
Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (0) – Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (2).
Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (2'5) – Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (2'5).

DRAGAN PAUNOVIC ETA CRISTHIAN CRUZ, AURREZ AURRE.

Liderren arteko partida txapelketako garrantzitsuenetarikoa izanen da: Cristhian Cruz – Dragan Paunovic. Hain garrantzitsua ez dirudi Alejandro Franco – Aleksa Strikovic neurketak, baina bere ikusmina izanen du.

Gustavo Barrenetxeak David Astasioren aurka dauka puntuatzeko aukera ona, ez baitu gehiegi izanen.
Noski, David Astasiok alderantziz pentsatuko du. Ikusiko dugu zer gertatzen den lehenengo derbi honetan.

2013-12-15.

Iturria: "http://chess-results.com/tnr119137.aspx?lan=2&art=2&turdet=YES&flag=30&wi=821" webgunea.


   | 1., 2. eta 3. txandak | 4.txanda | 5. eta 6. txandak |
   | 7. txanda | 8. txanda | 9. txanda |

Joseba txostenak
 2013-12-21, , 2013-12-21, Daniel Alsina garaile, Elgoibarko XXIII. Xake Txapelketan.»...
 2013-12-21, , Maisuen arteko Elgoibarko XXIII. Xake Txapelketako 9. txanda.»...
 2013-12-20, , Maisuen arteko Elgoibarko XXIII. Xake Txapelketako 8. txanda. »...
 2013-12-19, , aisuen arteko Elgoibarko XXIII. Xake Txapelketako 7. txanda. »...
 2013-12-18, Maisuen arteko Elgoibarko XXIII. Xake Txapelketako 5. eta 6. txandak. »...
 2013-12-17, Maisuen arteko Elgoibarko XXIII.Xake Txapelketako 4. txanda. »...
 2013-12-16, Maisuen arteko Elgoibarko XXIII. Xake Txapelketako 1., 2. eta 3. txandak. »...