XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).
OHOREZKO MAILA.
SESTAO
ERRALDOIA GARAITU ZUEN ARRASATE-ARLUTZEK.
Euskal Liga ia erdira iritsi da eta
zantzu nabarmen batzuk agerian utzi ditu.
Diruak
hein batean Euskal Liga utzi du. Ez modu oso nabarmenean, baina 2.600 gorakoek
oraindik ez dute jokatu, ezta Sestao taldean ere.
Sestaok
dauka talderik onena, baina ez du izugarrizko abantailarik Grosekiko. Beraz,
taulan erabaki behar da titulua, faborito garbiegirik gabe.
Laugarren
txandak hezur-haragizko jokalariak erakutsi zituen. Futbolean Valenciak
Barcelona ahalguztidunari Camp Noun irabazi zion egun berean, Arrasate/Arlutz
taldeak ustekabe handia eman zuen Euskal Ligan, Sestaori 2’5-1’5 irabazita.
Horretarako,
Francisco Miguel Quinterok eta Aitor Alcaidek Luquek nagusitu behar izan zuten
Alfonso Romero eta Mario Gomezen aurrean. Gainera, Asier Etxagibel Larrañagak
berdinketa atera behar izan zion Gabriel Del Riori. Eloei begiratuta, ustekabe
handiak, baina gertatu ziren.
Bitartean,
Grosek ez zuen hutsik egin eta Zuri Baltzari 0-4 irabazi zion. Bi puntuko
abantaila nahiko izan daiteke, baina bi oilarren arteko borroka zuzena oraindik
geratzen da.
Donibane
Kirol Elkartea A da Ruta de Europa taldeari lekukoa hartu diona, hirugarren
postuan. Diruak zer ikusirik izan al du Ruta de Europa taldearen desagerpenean?
Baliteke. Kontua da Isidro Gete Rodriguez orain Donibane Kirol Elkartean
dagoela eta Jesus Iruzubieta Villaluenga Sestao taldean. Ruta de Europako beste
bi jokalariak (Alejandro Ruiz Gomez eta Cristobal Limeres Guiance) Euskal
Ligatik desagertu dira.
Easoren
aurka garaipen garbia lortu zuen Donibanek (0’5-3’5) eta lasai asko hirugarren
postuan kokatuta dago.
Conteneo
– Batalla lehia berdinketan amaitu zen (2-2). Emaitza ona Bilboko
taldearentzat, elo gutxiago baitzuten bere jokalariek.
Orvinak
egutegi zaila izan du txapelketa hasieran (Gros eta Sestao izan ditu aurkari
dagoeneko). Bere jarduna hobetu behar zuen, azken postuetatik ihes egiteko.
Hala ere, ez zen espero hain garaipen garbia San Viatorren aurka (3’5-0’5). Ez
dirudi maila mantentzeko arazorik izanen duenik.
Easo,
Zuri Baltza eta Arrasate/Arlutz taldeen artean egonen dira jaitsierako bi
postuak. Hala ere, horrela segitzekotan, Arrasate/Arlutzek ez du problemarik
izanen. Borrokatu egin beharko duela pentsa daiteke, dena den.
Bosgarren
txandak transiziozkoa dirudi. Orvina Ak eta Arrasate/Arlutzek aukera izanen
dute beren posizioak zehazteko. San Viatorrek erakutsi nahiko du Donibanetik
gertuagoa dagoela sailkapenak erakusten duena baino. Grosek errazagoa dauka
Sestaok baino. Hala ere, Sestaok Conteneori 4-0 irabaztea ez da harrigarria
izanen. Norbaitek Sestaokoen haserrea ordaindu beharko du. Batallak irabazi
beharko lioke Zuri Baltzari, baina talde honi komeni zaio puntuak batzen
segitzea, amaierari begira.
2014-02-01.
Iturria:
Euskal Xake Federakuntza.