XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).
LEHENENGO MAILA.
ABADIÑOK
GALDU EGIN ZUEN.
Bosgarren txandak Abadiñoren
lehenengo porrota ekarri zuen. Sestao B-ren aurka 2’5-1’5 galdu zuen. Puntuen
premia gehiago zuen Sestao B-k eta derbia irabaztea lortu zuen. Sailkapenean
Abadiñoren nagusitasuna ez da, hala ere, zalantzan ezarri.
Kultur Sustapenak eta Zornotzak
berdindu zuten. Horrela, Zornotza igoeratik puntu batera geratu da. Kultur Sustapena
defendatu da (aurreko astean Urnietaren aurka bezala), baina lan handia
geratzen zaio maila mantentzeko. Orvina B eta Sestao B 2’5 puntura ditu eta
Calasanz 3 puntura.
Urnietak 1-3 gainditu zuen Peña Rey
Ardid. Igoera ematen duen bigarren postua momentuz berea du. Rey Ardid ia
jaitsita geratu da, ordea.
Calasanzek eta Orvina B-k
jaitsieratik ihes egiteko aukera zuten. Arabarrek hobeto aprobetxatu zuten (3-1
Donibane Kirol Elkartea B-ri). Iruñekoek 2’5-1’5 irabazi zioten Egidazuri.
Kultur Sustapenaren erreakzioaren beldur dira, baina sailkapenari begira
Calasanzek igotzean pentsa dezake.
Urnieta – Sestao B lehia da
seigarren txandako interesgarriena. Igotzeko asmoa, alde batetik; posizioa
finkatzeko beharra, bestetik. Sestao B-k badu ahalmena garaipena eramateko,
Abadiñoren aurka erakutsi zuen moduan.
Kultur Sustapenak Donibane B-ri
eginen dio bisita. Emaitza ona lortzen badu, presio handia sartuko die beste
taldeei.
Abadiño – Orvina B eta Egidazu –
Calasanz neurketetan Orvina B eta Calasanz puntuak batzera behartuta daude.
Calasanzi Kultur Sustapena, Abadiño eta Peña Rey Ardid geratuko zaizkio gero.
Gauzak ongi eginez gero, Ohorezko Mailari begira ere jar daiteke.
Zornotzak Rey Ardiden bisita balia
dezake bigarren postura itzultzeko.
2014-02-08.
Iturria: Euskal Xake
Federakuntza.