XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).
OHOREZKO MAILA.
ARRASATE/ARLUTZ-ENTZAT
ETEKIN GEHIEN.
Bosgarren
txandan Grosek abantaila mantendu zuen Sestaorekiko. Bere aurkaria (Easo)
errazagoa ematen zuen Sestaorena (Conteneo) baino. Dena den, bi puntuko aldea
areagotzea helburu zaila zen, Sestaok talde guztiak txikitzeko ahalmena
baitauka.
Azkenean
biek puntu erdia utzi zuten bidean. Grosentzat ongi, Liga amaitzeko gutxiago
falta delako. Sestaorentzat oso gaizki ez, ordea, aurkaria zertxobait
indartsuago zuelako.
Donibane
Kirol Elkartea Ak beste urrats bat eman zuen hirugarren amaitzeko. San
Viatorrekin berdintzea ez dirudi lorpen handia, baina puntu aldea ongi
administratzea da Donibanekoen lana orain. Maisuen arteko lehian, David Astasio
arabarrak Roi Reinaldo gainditu zuen.
Batallak
Zuri Baltzari eroso irabazi zion: 3-1. Hirugarren geratzeko xedeari eutsi zion
horrela. Zuri Baltzarentzat ez zen emaitza ona izan. Hala ere, Orvinatik puntu
erdira dago sailkapenean.
Hain
zuzen ere, Orvinak pairatu zuen Arrasate/Arlutzek emandako bigarren ustekabea.
Sestaori irabazita bezain handia ez izanda ere, ez zen 1’5-2’5ko garaipen hori
espero, mahai guztietan Orvinakoek elo gehiago zutelako.
Seigarren
txandak lehia interesgarria dauka Iruñean: Donibane Kirol Elkartea A – Gros.
Hau da, hirugarrena lehenengoaren aurka. Lehenengo mahaian lana izanen du
Grosek. Gainontzekoetan irabaz dezake, baina inork ez du ezer dohainik ematen.
Bitartean,
Sestao saiatuko da lau puntuak eskuratzen Bilbon Zuri Baltzaren aurka.
Easo –
Batalla eta Conteneo – Orvina A lehiek sailkapena zehaz dezakete. Hau da, Easo
lehenengo mailarako bidean jarri eta Orvina azkeneko postuetatik urrundu.
Arrasate/Arlutz
– San Viator neurketa orekatua aurkezten da. Beraz, sasoia alderatzeko aukera
ona.
2014-02-08.
Iturria:
Euskal Xake Federakuntza.