XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).
LEHENENGO MAILA.
KULTUR
SUSTAPENAK ORVINA B HARRAPATU DU.
Urnieta – Sestao B zen lehia nagusia
seigarren txandan. Urnieta, igotzeko borrokan; Sestao B, sailkapena finkatu
nahian. Eloen arabera Sestao B indartsuagoa zen, baina agian motibazio
handiagoa zuen Urnietak. Azkenean, 3-1 gipuzkoarrentzat eta bigarren postuan
sendotuta.
Egidazu – Calasanz derbi arabarrak
Calasanzen alde jo zuen, hasierako aurreikuspena beteta. Hala ere, 1’5-2’5 izan
zen emaitza, estua. Horrela, Egidazuk azkeneko lau postuetako bat saihesteko
borrokan segi dezake. Calasanz eroso geratu da: Igoera, puntu eta erdira;
jaitsiera, 2 puntu eta erdira. Kultur Sustapenak eta Abadiñok arazoetan jar
dezakete hurrengo asteetan, ordea.
Zornotzak gutxigatik irabazi zion
Peña Rey Ardid azkeneko sailkatuari: 2’5-1’5. Eloak ikusita, emaitza ulergarria
da. Sailkapenak, ordea, hauxe erakusten du: Orain arte zornotzarrak askoz
hobeto aritu direla.
Kultur Sustapenak 1-3 irabazi zion
Donibane Kirol Elkartea B-ri eta dagoeneko Orvina B harrapatu du. Hain zuzen
ere, irristada handia egin zuen Orvina B-k Abadiñon: 3’5-0’5. Horrelako bidaia
luzeetan baja batzuk izatea ez da batere mesedegarri.
Zazpigarren txandak Calasanz –
Kultur Sustapena neurketa emanen digu. Jaitsierako tokiak estu daitezke, edo
zertxobait argitu.
Orvina B – Urnieta eta Sestao B –
Zornotza lehiak ere interes handikoak dira. Orvina B eta Sestao B ez daude
salbatuta eta Urnieta eta Zornotza igotzeko borrokan bete-betean sartuta daude.
Egidazu – Abadiño norgehiagoka
arabarren hondamendia izan daiteke. Peña Rey Ardidek Donibane Kirol Elkartea
B-ri irabaz diezaioke baina dagoeneko urruti ditu beste taldeak.
2014-02-15.
Iturria: Euskal Xake
Federakuntza.