XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).
OHOREZKO MAILA.
SESTAOK
PUNTU ERDIA JAN ZION GROSI.
Euskal Liga ez dago erabakita.
Grosek txapeldun itxura dauka, baina oraindik Sestaok buelta eman diezaioke.
Neurketa zaila zuen Grosek eta puntu
eta erdia utzi zuen bidean, Donibanekoen aurkako lehian. Eloen arabera ez zen
emaitza oso txukuna izan.
Hala ere, Sestaok ez zuen gehiegi
estutu. Puntu bat galdu zuen Zuri Baltza jaitsierarako hautagaia den taldearen
aurka. Beraz, aldea murriztu zion Grosi, baina ez zuen eguna behar bezala
aprobetxatu.
Batallak, bai, ordea. Eroso irabazi
Easori (0’5-3’5) eta hirugarren amaitzeko helburuari eutsi zion.
Conteneo eta Orvinaren arteko dema
berdinean geratu zen. Biak pozik, baina Orvinak azken ahalegina egin behar du
oraindik, mailari eusteko.
Arrasate-Arlutzek berdinketa
eskuratu zuen San Viatorren aurka. Berriz ere emaitza ona. Maila mantentzeko ez
du arazorik izan behar, hasierako pronostikoen aurka.
Zazpigarren txandak Gasteizen dauka
ikusmina. San Viatorrek eta Grosek lehia garrantzisua izanen dute, batez ere
Donostiakoentzat. Lanak izanen dituzte mahai guztietan, baina batez ere
lehenengoan.
Sestaok Easo jasoko du. Behingoz
ahalmen osoa erakusten badu, Grosera asko gertura daiteke. Behar du, Grosen
aurretik, Donibane Kirol Elkartea A hirugarren sailkatua aurrean izanen baitu
zortzigarren txandan.
Batalla – Donibane Kirol Elkartea A
neurketak ere bere interesa du, hirugarren postuaren bila baitabiltza biak.
Orvina A – Zuri Baltza lehia ere
kontutan hartzekoa da. Orvina da faborito, baina puntu eta erdia besterik ez
dago haien artean (eta jaitsierako postua jokoan).
Arrasate-Arlutz – Conteneo
norgehiagoka toki lasaian jokatuko da. Bosgarren postua dute helburua une
honetan.
2014-02-15.
Iturria: Euskal Xake
Federakuntza.