EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAKO
ASANBLADA OROKORRA.
(2014ko otsailaren 16an,
Deban).
Hauxe da Euskal Xake Federakuntzaren
aurrekontua, 2014. urterako. Debako asanbladan onartu zen.
2014N,
EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAK AURREIKUSITAKO GASTUAK.
2014. urtean
Euskal Xake Federakuntzak aurreikusitako gastuak 71.500 eurokoak dira.
Gastuak bost
ataletan agertzen dira aurrekontuan.
1)
Ohiko jardueretan, 26.300 euro agertzen dira (2013ko gastua 8.600’19 eurotan murriztea
aurreikusita dago).
Klubei eta federazio entitateei diru
laguntzak, jardueretarako eta torneoetarako: 7.100 euro.
Gazte eta
Kadete mailetako Euskadiko Xake Txapelketak (gastuen zati bat): 5.600 euro.
Xakeko
Taldekako Euskal Liga eta 16 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa (gastuen zati bat):
4.600 euro.
Adin
guztietako Euskadiko Xake Txapelketa (gastuen zati bat): 4.100 euro.
Tximista
Xakeko Euskadiko Banakako eta Taldekako Txapelketak: 1.700 euro.
Infantil eta
Alebin mailetako Euskadiko Xake Txapelketak (gastuen zati bat): 1.300 euro.
Emakumezkoen
Euskadiko Xake Txapelketa: 1.050 euro.
Jokalari
beteranoen Euskadiko Xake Txapelketa (gastuen zati bat): 850 euro.
2)
Goi mailako lehiaketetan, 25.750 euro agertzen dira (2013ko gastua 591’06 eurotan igotzea
aurreikusita dago).
Maisuen arteko Elgoibarko Xake Torneoa
(sustapenerako) (gastuen zati bat): 8.100 euro.
Estatuko edo FEDAko Xake Txapelketak:
7.950 euro.
Euskadiko Selekzioa eta Lau Nazioen
Nazioarteko Xake Torneoa (gastuen zati bat): 3.450 euro.
Torneoengatik
eta jarduerengatik FEDA eta FIDEren kuotak: 2.200 euro.
Eliteko eta
sustatu beharreko kirolariei laguntzak: 2.000 euro.
Zentro
Teknikoa/Epaileak/Prestatzaileak: 1.450 euro.
Oinarriaren
sustapenerako torneoa (gastuen zati bat): 600 euro.
3)
Funtzionamendu gastuetan 9.850 euro agertzen dira (2013ko gastua 6.368’08 eurotan murriztea
aurreikusita dago).
Lokaleen mantenua eta zaintza: 2.100
euro.
Kudeaketa
administratiborako langileen gastuetarako laguntzak: 1.975 euro.
Zuzendaritza
Batzordea, beste batzordeak eta bilerak egiteko bidaia gastuak: 1.950 euro.
Bulegoko
materiala (inprimagailua, fotokopiak, artxiboak eta abar); harremanetarako
(telefonoa, posta, faxa eta abar): 1.800 euro.
Tresneria
informatikoa; jakinarazpenak: 1.325 euro.
Ogasuna eta
bankuko komisioak: 400 euro.
Federazioen
arteko kuotak: 300 euro.
4)
Irakaskuntzarako gastuetarako 6.100 euro agertzen dira.
Federakuntzako eskola / bilkura teknikoa
/ etorkizun handiko jokalarien segimendua: 4.350 euro.
Teknikariak prestatzeko bilkuretan
materiala eta irakasleen bidaietarako dietak: 1.250 euro.
Aldizkaria/ Euskal eloa (gastuen zati
bat): 500 euro.
5)
Sustapen eta zabalkunderako gastuetarako
3.500 euro agertzen dira.
Eskualdeetan garapena eta sustapena:
1.100 euro.
Publizitatea
/ Hedabideak: 1.000 euro.
Trofeoak eta
sariak: 900 euro.
Xakeko kirol
materiala: 500 euro.
2014AN,
EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAK AURREIKUSITAKO DIRU SARRERAK.
Diru
laguntzak: 31.000 euro.
Lizentziak: 15.500
euro.
Beste
hainbat sarrera: 15.000 euro.
Osotara:
61.500 euro.
Urteko
emaitza orekatzeko Euskal Xake Federakuntzak bere aurrezkietatik 10.000 euro
erabiliko omen ditu.
Lizentzien
bidez lortutakoa (15.500 euro) diru sarreren % 21’68 izanen da,
aurreikusitakoa betetzen bada.
Aurrezkiak
(10.000 euro) diru sarreren % 13’99 izanen dira, aurreikusitakoa
betetzen bada.
2014-02-16.
Iturria:
Euskal Xake Federakuntza.