EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAKO
ASANBLADA OROKORRA.
(2014ko otsailaren 16an,
Deban).
Hauxe da Euskal Xake Federakuntzaren emaitza ekonomikoa,
2013. urtean. Debako asanbladan onartu zen.
2013AN,
EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAREN GASTUAK.
2013. urtean Euskal Xake
Federakuntzaren gastuak 76.277,21 eurokoak izan dira.
Gastuak hiru ataletan agertzen dira
urteko emaitzan.
1)
Ohiko jardueretan, 34.900’19 euro erabili ditu.
Euskadiko Txapelketak, kirol materiala, programak, liburuak,
aldizkariak, kirol erakundeei kuotak, batzorde teknikoak, epaileak,
publizitatea, hedabideak, trofeoak, sariak, oinarrizko prestakuntza, diru
laguntzak, Euskal Zirkuitoa...
2)
Goi mailako lehiaketetan, 25.158’94 euro erabili ditu.
Elitekoei laguntza osagarriak, prestakunta eta ikastaro
teknikoak, selekzioak, FEDAko txapelketak, Elgoibarko Torneoa, Sustapenerako
Torneoak...
3)
Funtzionamendu gastuetan 16.218’08 euro erabili ditu.
Federazioko gestioa, bulegoko materiala, informatikako
materiala, komunikazioak, asanbladak eta bilerak, kirol asegurua, lokaleen
mantenua eta zaintza, aholkularitza, federazio kuotak, finantza gastuak...
2013AN,
EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAREN DIRU SARRERAK.
Eusko Jaurlaritzaren ohiko diru
laguntza: 28.762’08 euro.
Lizentziak: 23.590 euro.
Erakunde pribatuen laguntzak: 10.553’14
euro.
Udalen laguntzak (Elgoibarkoa eta
Donostiakoa): 4.000 euro.
Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza,
zenbait ekintzetarako: 1.447’37 euro.
FEDAren laguntza: 1.000 euro.
Osotara: 69.352’68 euro.
Urteko emaitza orekatzeko Euskal
Xake Federakuntzak bere aurrezkietatik 6.924’53 euro erabili ditu.
Eusko Jaurlaritzaren laguntza
30.209’45 eurokoa izan da. Hau da, diru sarreren % 39’60.
Lizentzien bidez lortutakoa
(23.590’09 euro) diru sarreren % 30’93 izan da.
Aurrezkiak (6.924’53 euro) diru
sarreren % 9’08 izan dira.
2014-03-12.
Iturria:
Euskal Xake Federakuntza.