GETXOKO XAKE TORNEOA.
(2014ko otsailaren 16an jokatua,
Getxon).
(ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2014ko ZIRKUITURAKO
BALIAGARRIA).
2011n,
Getxok 77.987 biztanle zituen. Haietatik % 27’75 euskaldunak eta % 31’79 euskara hein batean menperatzen
zutenak. Azkeneko 30 urteetan euskarak gorakada handia izan du Getxon. Hain
zuzen ere, 1981n % 9k soilik menperatzen zuen.
Bilboko
itsasadarraren eskuinaldean dago, Bilbotik 15 kilometrora. Euskal Herriko
hiririk jendetsuenen artean seigarrena da.
Getxon dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk
gizateriaren ondare izendatua eta Portugaleterekiko lotura egiten duena.
Udalerria, hiru barrutitan
dago banaturik. Elexaldek barruti propioa osatzen du, Areeta eta Itzubaltzeta auzoek beste bat eta udalerriko beste auzo
guztiak Algortako barrutian daude kokaturik, azken hau izanik populatuena.
Getxok ibai bakarra du, udalerri osoa zeharkatzen duena: Gobela
ibaia. Honen bokalea Leioan dago kokatuta, Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak.
Horren aurretik hainbat padura sortzen ditu, adibidez Bolue
eta Fadura.
Getxoztar
ezagunak hauexek ditugu: Bizente Amezaga euskaltzaina (1901-1969); Federiko
Krutwig idazle, euskaltzain eta politikaria (1921-1998); Marije Fullaondo
politikaria; Asier Hormaza aktore eta umorista; Unai Elorriaga idazlea; Iñigo
Landaluze eta Jonathan Castroviejo txirrindulariak; Fredi Paia eta Xabier Paia
bertsolariak... Alkatea EAJ alderdikoa da.
Getxon
(Bizkaia) jokatu zen Torneo hau, igandean, 9 talderekin.
FASE
FINALEKO SAILKAPENA.
1)
Sestao (Bizkaia, Euskal Herria) – 30 puntu.
2)
Salcedo
(Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 26 puntu.
3)
Abadiño
(Bizkaia, Euskal Herria) – 25 puntu.
4)
Getxo A
(Bizkaia, Euskal Herria) – 18 puntu.
Horiexek izan ziren Fase Finala jokatu
zutenak.
AZKENEKO
SAILKAPENA.
1)
Sestao (Bizkaia, Euskal Herria).
2)
Salcedo
(Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia).
3)
Abadiño
(Bizkaia, Euskal Herria).
4)
Getxo A
(Bizkaia, Euskal Herria).
5)
Itsas
Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria).
6)
Zuri
Baltza (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria).
7)
Getxo B
(Bizkaia, Euskal Herria).
8)
Azpeitia
(Gipuzkoa, Euskal Herria).
9)
Santurtzi
(Bizkaia, Euskal Herria).
EUSKAL
ZIRKUITURAKO PUNTUAK.
1)
Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 12 puntu.
2)
Abadiño
(Bizkaia, Euskal Herria) – 10 puntu.
3)
Getxo A
(Bizkaia, Euskal Herria) – 8 puntu.
4)
Itsas
Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria) – 7 puntu.
5)
Zuri
Baltza (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 6 puntu.
6)
Azpeitia
(Gipuzkoa, Euskal Herria) – 5 puntu.
7)
Santurtzi
(Bizkaia, Euskal Herria) – 4 puntu.
EUSKAL
ZIRKUITUKO SAILKAPEN NAGUSIA (TORNEO BAT JOKATUTA).
1)
Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 12 puntu (torneo bat).
2)
Abadiño
(Bizkaia, Euskal Herria) – 10 puntu (torneo bat).
3)
Getxo A
(Bizkaia, Euskal Herria) – 8 puntu (torneo bat).
4)
Itsas
Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria) – 7 puntu (torneo bat).
5)
Zuri
Baltza (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 6 puntu (torneo bat).
6)
Azpeitia
(Gipuzkoa, Euskal Herria) – 5 puntu (torneo bat).
7)
Santurtzi
(Bizkaia, Euskal Herria) – 4 puntu (torneo bat).
SALCEDO,
LEHENENGO LIDERRA.
Itxura
sendoa eman du beti Salcedok Euskal Zirkuituan, baina ez da ohikoa lider moduan
ikustea. Momentuz, lehenengo liderra dugu.
Hala
ere, Sestao izan zen Euskal Zirkuituko lehenengo torneoko irabazlea. Iaz, 3 torneo
irabazi zituen eta dagoeneko badu bat poltsikoan.
Sestao
Euskal Zirkuituko taldea ez denez, Abadiñok hirugarren postuarekin 10 puntu
jaso zituen. Beraz, hasiera ona, Euskal Zirkuituan berriz nagusitzeko.
Palmareseko koska gorenean bakarrik geratuko litzateke kasu horretan.
Getxo
A talde antolatzailea Fase Finalean sartzea lortu zuen. Beraz, lan ona, Itsas
Zaldunak iazko Zirkuituko bigarrena eta Bilboko Zuri Baltza taldea, besteren
artean, atzean utzi zituelako.
TORNEO
HONETAKO HISTORIA.
2014.
urtean: Sestao (Bizkaia, Euskal Herria),
garaile; Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia), bigarren; Abadiño
(Bizkaia, Euskal Herria), hirugarren.
2014-02-16.
Iturria:
Txelu Fernandez Gutierrez (EXF-FVA).