XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).
LEHENENGO MAILA.
ZORNOTZA
HONDORATU ZEN.
Calasanz
– Kultur Sustapena interes handiko lehia jokatu zen zazpigarren txandan. Oreka
handia eta ondorio larriak aurreikus zitezkeen. Nolabait, halaxe gertatu zen.
Kultur Sustapenak 1’5-2’5 irabazi zuen. Orain, Orvina B-ren aurretik dago,
jaitsierako postuetatik kanpo. Calasanzek abantaila erosoa du Orvinarekiko, 2
puntukoa. Hala ere, Abadiño liderraren harritzarra du aurrean. Arazoak izan
ditzake. Baita ere, ongi arituz gero, iraulketa egin sailkapenean. Bi puntura
du igoera eta liderra eta azkena hurrengo aurkariak.
Sestaon
ustekabea gertatu zen. Bertakoek irabaztea litekeena zen, baina 3’5-0’5
Zornotza garaitzea ez zen espero. Ondorioak eman ditu neurketa horrek. Sestao
B-k jaitsiera arriskua uxatu du eta Zornotzak bere helburuak aldatu behar ditu.
Orain jaitsiera puntu batera du eta igoera hiru puntura. Egutegia, ordea, ez du
oso gogorra.
Orvina
B-k eta Urnietak lehia interesgarria zuten Iruñean. Jonas Blanco Sisniegak
Orvina salbatu zuen, Eneko Martiarena Lizarribarri irabazita. 2-2 eta borrokan
segitzera. Urnietarentzat nahiko izan daiteke, igoerari begira, baina ezin da
fidatu, azkeneko txandan Sestaoren aurka jokatu behar baitu. Orvina B-k ez du
egutegi zailegirik, baina berdintasunak pronostikoa iluntzen du. Momentuz,
jaitsierako postuan dago.
Egidazuk
puntu bat harrapatu zion Abadiñori, baina dagoeneko sailkapena oso korapilotsua
dauka. Ez dirudi mantenduko denik. Oraindik ahalegintzeko moduan dago, hala
ere.
Peña Rey
Ardid eta Donibane B taldeek azkeneko postua saihestea zuten jokoan.
Bilbotarren garaipena espero zen, baina zortea lagun, garaipena Iruñea aldera
joan zen. Sakelako telefonoaren ezgaraiko dei bat eta erlojuko bandera bat ez
kontrolatzea (erori zen) izan ziren gako. Horrela lortutako bi puntu horiek eta
Adrian Aldave Neguko Xake Txapelketako irabazlearen berdinketak bideratu zuten
iruindarren garaipena.
Abadiño –
Calasanz eta Zornotza – Orvina B izanen dira azken aurreko txandako neurketa
izarrak. Abadiñok igoera ia ziurtatuta dauka, baina gainontzeko hiru taldeak
jaitsieraren mamua bizkarrean dutela lehiatuko dira.
Bitartean,
Kultur Sustapena saiatuko da Peña Rey Ardid zanpatzen, azkeneko txandan estuegi
ez ibiltzeko.
Urnietak
Egidazuren aurka emaitza ona lortuz gero, Ohorezko Mailan ia sartuta egonen da.
Egidazu-rentzat azkeneko aukera da, ez jaisteko mirari baten bila.
Donibane
Kirol Elkartea B – Sestao B norgehiagoa gatzik gabea aurkezten zaigu.
Sailkapenari begira, gauza gutxi dute jokoan, nahiz eta hori Lehenengo Mailan
harrigarria izan. Sestao B-k irabazi behar luke.
2014-02-22.
Iturria:
Euskal Xake Federakuntza.