Osteguna, 2014ko otsailak 27a.
Grosek puntu
erdiko aldea besterik ez du Sestaorekiko.
XAKEA.
Gori-gori dago xakeko Euskal Liga. Izan ere, lehiaketa amaitzeko bi jardunaldi
falta direla (zortzi puntu daude jokoan), Grosek puntu erdiko aldea besterik ez
du Sestaorekiko: Donostiarrek 23 puntu dituzte, eta sestaoarrek, 22’5.
Ezusterik ezean, azken jardunaldian erabakiko da irabazlea, bi taldeek elkarren
aurka jokatuko baitute.