XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).
LEHENENGO MAILA.
USTEKABEEN
TXANDA.
Euskal
Ligako Lehenengo Mailak, ia beti bezala, esprint estua izanen du datorren
larunbatean.
Ustekabe
batzuk eman zituen zortzigarren txandak eta sailkapena korapilatu da.
Abadiñok
bigarren porrota jaso zuen. Calasanzek 1’5-2’5 irabazi zion, Rodrigo Sarralde
Osuaren hutsunea ongi baliatuta. Ondorioa: Calasanzek igoera izanen du jokoan
azkeneko txandan, eta ez jaitsiera.
Kultur
Sustapena inurriak bezala puntuak pilatzen aritu da azkeneko txandetan. Peña
Rey Ardiden aurka kolpe handia emateko aukera zeukan, hau azkeneko sailkatua
baitzen. Ez zen horrela gertatu. 1’5-2’5 irabazi zuen Bilboko taldeak. Kultur
Sustapenak lan zaila izanen du jaitsiera saihesteko.
Egidazuk
aukera urria du maila mantentzeko. Urnietan, igoera jokoan zuen taldearen
aurka, kondenatua geratuko zela zirudien. 2-2ko berdinketa gertatu zen, ordea.
Ondorioa: Urnieta ez du igoera ziurtatu eta Egidazu bizirik iritsi da azkeneko
txandara.
Orvina
B-k jokalari batzuen hutsunea nabaritu zuen Zornotzan eta 3-1 galdu zuen.
Ondorioa: Arnasa hartu du Zornotzak eta berriz gora begira jarri da; Orvina B-k
azkeneko txandan ziurtatu beharko du maila.
Iruñean,
Donibane B-k eta Sestao B-k ez zuten ezer garrantzitsurik jokoan. Sestaoarrek
0’5-3’5 irabazi zuten. Ondorioa: Bigarren tokira hurbildu dira eta Donibanekoak
berriz dira azkenak.
Azkeneko
txandan igoerako postu bat erabakiko da. Urnietak puntu eta erdiko abantaila
du, baina Abadiño liderraren aurka jokatuko du. Calasanzek puntu eta erdia
altxatu behar du, baina Peña Rey Ardid azken aurreko sailkatua izanen du
parean. Zornotza Urnietatik bi puntura dago. Egidazu izanen du aurkaria. Biek
gogor saiatu beharko dute.
Hain
zuzen ere, Egidazu Kultur Sustapena taldetik 2 puntura dago, baina ez du erabat
ezinezkoa hura gainditzea. Kultur Sustapenak Sestao B-ren aurka jokatuko du
denboraldiaren arrakasta. Orvina B-k Donibane Kirol Elkartea B garaitu behar
luke eta jaitsiera saihestu, baina...
2014-03-01.
Iturria:
Euskal Xake Federakuntza.