XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).
OHOREZKO MAILA.
SESTAORI
ZAILA JARRI ZAIO LIGA ETA BOST TALDE DAUDE JAISTEKO ARRISKUAN.
Argitu da zein emaitza behar duen
Sestaok azkeneko txandan Grosen aurka.
Bilboko Alondegian, arratsaldeko
hiruretatik aurrera jokatuko den norgehiagokan 3-1eko aldeko emaitza lortu
behar du oraingo txapeldunak. Neurketa guztiak toki berean jokatuko dira
azkeneko txandan.
Donibane Kirol Elkartea eta Grosen
lan ona izan dira behar horren erantzuleak. Iruñekoek puntu bat kendu zioten
Sestaori Nafarroako hiriburuan. Donostiarrek 4-0 irabazi zioten Batallari. Ez
zen hain erraza emaitza hori erdiestea, baina erdietsi zuten. Puntu eta erdiko
abantailaz hasiko dute azkeneko txanda.
Zortzigarren txandako beste albistea
Bilbon gertatu zen. Arrasate/Arlutz Ligako ustekabea zen eta ez zen espero
itsas zeharkaldi onaren ondoren hondartzako ertzean hondoratzea, baina halaxe
gertatu zen: 3’5-0’5 galdu zuen Zuri Baltzaren aurka. Bete-betean sartu da
jaitsiera saihesteko borrokan.
Bitartean, Orvina Ak 1-3 irabazi
zion Easori. Hala ere, emaitza hori ez da nahikoa izan etorkizuna ziurtatzeko.
Bilbon ere lehia interesgarria
jokatu zen. San Viatorrek 1’5-2’5 irabazi zion Conteneori. Emaitza horrekin ez
da salbatu San Viator, baina azken orduan estuasunetan jarri du Conteneo.
Azkeneko txanda ezin
interesgarriagoa aurkezten zaigu. Titulua bi oilarren artean erabakiko da
zuzenean. Jaitsiera zehazteko balio izanen dute gainontzeko lau lehiek.
Conteneo – Zuri Baltza lehiatik
atera daiteke jaitsiko den taldea, baina Orvina A, San Viator eta
Arrasate/Arlutz taldeek ezin dute hutsik egin. Donibane Kirol Elkarteak eta
Batallak ustekabeko bukaera eragin dezakete (Orvina eta San Viatorren arerioak
dira, hurrenez hurren). Arrasate/Arlutzek, teorian, errazagoa dauka Easoren
aurka. Larunbatean hondoratua izan bazen ere, ez dago itota oraindik.
2014-03-01.
Iturria:
Euskal Xake Federakuntza.