XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).
OHOREZKO MAILA.
GROS TALDE TXAPELDUNA: ALEJANDRO FRANCO ETA PATRICE ETCHEGARAY-REN LANA ONDO
APROBETXATUTA.
Alejandro Franco Alonso (2.485): 7 puntu 8 partidatan (% 87’50).
Santiago Gonzalez De la Torre (2.463): 6’5 puntu 9 partidatan (% 72’22).
Iñigo Argandoña Riveiro (2.410): 7 puntu 9 partidatan (% 77’78).
Patrice Etchegaray (2.390): 8’5 puntu 9 partidatan (% 94’44).
Xavier
Beudaert (2.292): Puntu bat partida batean (% 100).
Donostiako Gros Xake Taldea tituluen
ildora itzuli zen. Bere hamaikagarren titulua izan zen. Azkeneko 5 urteetan
Sestaok bere nagusitasuna zalantzan jarri du, baina titulu honekin 2 aldiz
garaile izan da Gros, Sestaoren 3 tituluen aldean.
Lehenengo mahaia funtsezkoa izan
zen. Alejandro Franco Alonsok % 87’50eko puntuazioarekin zutabe sendoa izan zen
Grosentzat. Behin ere ez zuen galdu. Santiago Gonzalez De la Torre zertxobait
ahul azaldu zen, % 72’22 atera ondoren horrela erraterik baldin badago. Dena
den, harrigarriena izan zen Patrice Etchegarayren jarduna (9tik 8’5 puntu).
Erosoegi ibili zen laugarren mahaian.
SESTAO A TALDE TXAPELDUNORDEA: FIGUREK EZ ZUTEN TXUNDITU.
Alfonso
Romero Holmes (2.509): 4 puntu
7 partidatan (% 57’14).
Gabriel
Del Rio De Angelis (2.498): 7 puntu
9 partidatan (% 77’78).
Juan
Mario Gomez Esteban (2.470): 7 puntu
9 partidatan (% 77’78).
Jesus
Iruzubieta Villaluenga (2.412): 6’5
puntu 9 partidatan (% 72’22).
Javier
Aguera Naredo (2.365): 2 puntu
2 partidatan (% 100).
Sestao faborito zen berriz ere. Elo gehiago zuten bere jokalariek. Denboraldiak erakutsi du batez besteko 35’25 puntuko elo aldea ez dela ezer. Sestaoko jokalarien artean ez dago bereziki nabarmendu denik. Alfonso Romero Holmes, lehenengo mahaian, ordea, apal samar aritu zen (% 57’14).
DONIBANE KIROL ELKARTEA A HIRUGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: ROI REINALDOK ONGI GIDATU ZUEN TALDEA.
Roi
Reinaldo Castiñeira (2.488): 6’5
puntu 9 partidatan (% 72’22).
Ignacio Martinez Fernandez de
Arcaya (2.222): Puntu bat partida batean (% 100).
Iñigo Martinez Martin (2.183):
1’5 puntu 7 partidatan (% 21’43).
Borja Zamarbide Iñarrea (2.127):
2’5 puntu 5 partidatan (% 50).
Isidro Gete Rodriguez (2.102): 4 puntu 7 partidatan (% 57’14).
Ivan Tetimov (2.008): 4’5
puntu 7 partidatan (% 64’29).
Norbaitek hartu behar zuen Ruta de
Europaren lekukoa podiuma osatzeko. Iruñeko Donibane Kirol Elkartea izan zen
talde hori. Erraz ez, baina estuasun gehiegirik gabe. Iñigo Martinez Martinek
ez zuen bere neurririk eman. Agian, urtean zehar partida gutxi jokatzeak bere
eragina izan zuen. % 21’43 ateratzea nabarmenegia da, batez ere taldekideak
askoz hobeto aritu zirelako. Isidro Geteren fitxaketa onerako izan zuen eta
Ivan Tetimov bulgariar gaztea ere ondo aritu zen. Dena den, Roi Reinaldoren
sendotasuna gakoa izan zen hirugarren amaitzeko.
ARRASATE/ARLUTZ LAUGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: USTEKABE HANDIA IZAN ZEN.
Ligako ustekabea izan zen
Arrasate/Arlutz. Borrokarako talde aproposa zuen, baina ez zirudien hain gora
iris zitekeenik. Maisuez betetako Sestao taldea azpiratzea bere merituen artean
dago. Azken aurreko txandan Zuri Baltzaren aurkako porrot handiak (3’5-0’5)
ibilbidea itsus zezakeela zirudien, baina azkeneko txandan Easoren aurkako
4-0eko garaipenak jaitsiera arriskua uxatu ez ezik laugarren postua eman zion.
BATALLA BOSGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: ERRAZA EZ ZEN ARREN, GEHIAGO NAHI ZUEN.
Ez zuen helburua bete Irungo
taldeak, hirugarren postua begiz jota baitzuen. Hala ere, onartu beharra dago,
bi oilarrak kenduta, berdintasun handia dagoela taldeen artean. Horrek
hirugarren postua, lorgarria izan arren, zail ipintzen du. Dena den,
Arrasate/Arlutz-en atzetik geratzea ere... Grosen aurkako 4-0eko porrota
ordaindu zuen.
CONTENEO SEIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: EROSO IBILITA ERE, AZKENEKO TXANDAN ESTUASUNAK IZAN
ZITUEN.
Bilboko Conteneo taldea eroso ibili
zen, baina azkenean katramilatu egin zitzaion txapelketa eta azkeneko neurketa
hil ala bizi jokatu behar izan zuen, Zuri Baltzaren aurka. Seigarren postua ontzat
joko du (laugarrenarekin puntuz berdinduta, gainera), baina jaitsiera hain
hurbil izatea ez.
ORVINA A ZAZPIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: PABLO URRIZA IRICIBAR IZAN ZUEN IZARRA.
Unai
Garbisu De Goñi (2.445): 2’5
puntu 5 partidatan (% 50).
Miguel Rada
Equiza (2.275): 2 puntu 3
partidatan (% 66’67).
Juan
Jesus Mindegia Guruceaga (2.205): 0’5
puntu 4 partidatan (% 12’50).
Iñaki
Rebole Arbea (2.166): Puntu
bat 3 partidatan (% 33’33).
Gustavo
Jimenez Martin (2.148): 0 puntu
partida batean (% 0).
Pablo Urriza Iricibar (2.116): 5’5 puntu 7 partidatan (% 78’57).
Gonzalo
Mombiela Martinez (2.109): 0’5
puntu partida batean (% 50).
Roberto Monje Peinado (2.052): 0 puntu partida batean (% 0).
Mikel Ortega Lopez (1.981): 2’5 puntu 5 partidatan (% 50).
Egoi
Hernandorena De la Cruz (2.020): Puntu
bat partida batean (% 100).
Amaia Iza Abete (Orvina A) (1.979): 0’5 puntu partida batean (% 50).
Adrian Ortega Lopez (1.831): 0 puntu partida batean (% 0).
Adolfo Ruiz Anton (1.648): 0 puntu partida batean (% 0).
Mikel Otsoa Aldaz (1.609): 0 puntu 2 partidatan (% 0).
Unai Garbisu ez zen beste batzuetan bezain eraginkorra izan (% 50a, hala ere) eta Pablo Urriza Iricibarri egokitu zitzaion taldea ohorezko mailan mantentzeko ardura (% 78’57). Miguel Rada Equizaren bi puntuek (% 66’67) eta Mikel Ortega Lopezen 2’5 puntuek (% 50) egin zuten gainerakoa. Ohiko jokalari handien parte hartze eskasa (puntuetan eta partidetan) nabarmentzekoa izan zen: Juan Jesus Mindegia Guruceaga, 4tik 0’5 (% 12’50); Iñaki Rebole Arbea, 3tik 1 (% 33’33); Gustavo Jimenez Martin (1etik 0, % 0); Gonzalo Mombiela Martinez (1etik 0’5, % 50); Roberto Monje Peinado (1etik 0, % 0).
SAN VIATOR ZORTZIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: BERE NEURRIRIK EMAN GABE.
Ustekabea izan zen San Viator ere, baina berarengandik gehiago espero zelako. Azkeneko txandan mantentzea ere... Batallari irabazi behar izan zion, aurretik ez egindakoa konpontzeko. David Astasiok, hala ere, ongi puntuatu zuen lehenengo mahaian (9tik 6, % 66’67).
ZURI BALTZA BEDERATZIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: SARIRIK GABEKO LAN ONA.
Izarrik gabeko taldea borrokatu zen azkeneko minutura arte. Zoritxarrez, ez zuen saririk jaso. Estualdia eta izua eragin zituen talde sendoengan, baina azkenean ez zuen jaitsiera saihestu. Gerardo Fernandez Hernandez (8tik 6’5, % 81’25) izan zuen heroia.
EASO HAMARGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: JARDUN TXARRA, LIGAREN MAILA ONAREN ERAKUSLE.
Elvis Hernandez (2.346), Juan Carlos
Lakunza Oyarbide (2.127), Eduardo Sanz Perez (2.128) eta Antonio Segovia
Sanchez (2.062) zen talde titularra. Talde sendoa, beraz. Hala ere, 6’5 puntu
soilik, azkeneko postua eta bukatu baino txanda batzuk lehenago iragarritako
jaitsiera. Balantzea ez zen batere ona izan, baina Euskal Ligaren maila altua
erakusten du.
2014-03-08.
Iturria: Euskal Xake
Federakuntza.