XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).
LEHENENGO MAILA.
URNIETA
OHOREZKO MAILARA ETA ORVINA B ETA EGIDAZU JAISTEKO POSTUETAN.
Lehenengo
Mailako korapiloa ebatzi zen, baina gidoia bete gabe.
Abadiño
Alain Prieto Aranguren gabe aritu zen. Aurreko astean Calasanzi bezala
erraztasuna eman zion Urnietari. Urnietak aprobetxatu zuen eta Ohorezko Mailara
igo da. 2’5-1’5 galdu zuen, baina nahikoa izan zuen, aurretik egindako lanaren
ondorioz.
Zornotzak
1-3 irabazi zion Egidazuri. Talde arabarrak mailari eusteko azkeneko kartutxoa
erre zuen, zorterik gabe. Zornotza motz geratu zen. Urnietatik puntu erdira
geratu zen azkeneko sailkapenean.
Calasanzek
garaipen argia behar zuen, Peña Rey Ardid azken aurrekoaren aurka. Lau
mahaietan elo gehiago edukita, benetako aukera izan zuen igoera lortzeko.
Carlos Pastor Pons eta Daniel Otsoa de Eribe Martinez jokalarien porrotak
eragotzi zuen asmo hori. Urnietatik puntu batera geratu zen, bosgarren tokian.
Aurretik,
Abadiño, Urnieta eta Zornotzaz gain, Sestao B geratu zitzaion. Sestaoarrek
2’5-1’5 irabazi zioten Errenteriako Kultur Sustapenari eta bigarren amaitu
zuten. Igotzeko duen ezintasunak Urnieta hirugarren sailkatuaren igoera
bideratu du.
Kultur
Sustapenak emaitza hobea behar zuen, baina ez zuen lortu eta Orvina B-ren menpe
geratu zen. Orvina Bk aise menperatu behar zuen Donibane Kirol Elkartea B,
baina benetako orduan huts egin zuen. Lau mahaietan faborito zen Orvina B,
baina Alvaro Reinaldo Sotok, Adrian Aldave Aguadok eta Javier Lizuain Tonik
txapelketa bukaera mingostu zioten Orvina B-ri. Berdinketak jaitsiera ekarri
zion (puntu erdi gehiagoz amaitu zuen Kultur Sustapenak).
Bizitzaren paradoxak: Orvina B-ren
itxurazko jaitsierak eragotziko dio Donibane Kirol Elkartea B-ri berari
datorren urtean Lehenengo Mailan aritzea. Orvina Nafarroako Txapelketa irabazi
zuen eta nafarren plaza beteko du berriz. Donibane Kirol Elkartea bigarren
geratu zen Nafarroako Txapelketan eta nafarren plaza ez du beteko, Orvina jabe
duelako.
Beraz,
Abadiño eta Urnieta Ohorezko Mailara, eta Orvina B eta Egidazu jaitsierako
bidean, Orvina B-k gauzatuko ez badu ere.
2014-03-08.
Iturria:
Euskal Xake Federakuntza.