XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).
OHOREZKO MAILA.
AZKENEAN
GROS TXAPELDUN ETA ZURI BALTZA LEHENENGO MAILARA.
2014ko
Euskal Ligak berea egin du. Azkenean Grosek kendu dio titulua Sestaori.
Hamaikagarren titulua, 14 urteetan.
3-1eko
emaitza behar zuen Sestaok eta agian horrek arriskatzera bultzatu zituen
Sestaoko jokalariak. Garaipenak, ordea, Grosekoentzat. Alejandro Francok
Alfonso Romero gainditu zuen, Iñigo Argandoñak Mario Gomez eta Patrice Etchegarayk
Jesus Maria Iruzubieta. Gabriel Del Rio izan zen Sestaorentzat puntua lortu
zuen bakarra, Santiago Gonzalez De la Torre azpiratuta.
Lau mahaietan elo gehiago zuen Sestaok,
gutxigatik bazen ere. Bi oilarrak dira Euskal Ligan, baina hasieran Sestao agertzen
zen aurretik.
Jaitsierako
postuetan ez zen ustekaberik egon. Zaldi Baltzak nahiko txapelketa txukuna egin
du, baina, Conteneoren aurka 2’5-1’5 galduta, ezin izan zuen jaitsiera
saihestu.
Puntu
erdia besterik ez, Zuri Baltza eta San Viatorren artean. Ez zen espero
Gasteizko taldea hain larri ibiltzerik. Batallaren aurka garaipena eskuratuta
(1’5-2’5) erdietsi zuen mailari eustea. Zaldi Baltzako Gerardo Fernandez
azkeneko egunean aritu izan balitz...
Arrasate/Arlutz
ere arriskuan zegoen, aurreko astean huts egin ondoren. Easoren aurka 4-0
eginda arrisku hori uxatu zuen, arazorik gabe. Gainera, bosgarren postua ez,
laugarrena lortu zuen, Batallaren aurretik geratuta.
Orvina A
Donibane Kirol Elkartea A-ren aurka zerbait egiteko behartuta zegoen. 2-2ko
emaitzak mantentzea ekarri zion, zazpigarren postuan amaituta. Iruñeko beste
taldeak askoz hobeto bukatu zuen. Donibane Kirol Elkartea Ak hirugarren
postuarekin podiuma harrapatu zuen.
2014-03-08.
Iturria:
Euskal Xake Federakuntza.