ASTEKO KRONIKA.
(2014ko
apirilaren 9an).
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
Dagoeneko 2014ko urtarrileko Euskal eloaren zerrenda atera du Mikel Almansa
langile nekaezinak.
Informazioa:
http://ajedrez.iruditzen.com/elofva/00000396.html
Jokatutakoa.
Tximista Xakeko Euskal Zirkuituaren
hirugarren torneoa jokatu da asteburu honetan. Zehatz-mehatz, igandean,
apirilak 6. San Viator XXVII. Xake Torneoa izan da Gasteizen. San Viator A nagusitu da, Salcedo eta Egidazu A
taldeen aurretik. Sailkapen Nagusian Salcedo da
lider. Nahiko abantaila hartu du hurrengoekiko (Santurtziko Itsas Zaldunak eta
Bilboko Zuri Baltza dira).
Informazioa:
http://chess-results.com/tnr130302.aspx?lan=2&wi=821&turdet=YES
Jokatzekoak.
12 egun barru (apirilaren 21ean) Adin
guztietako Euskadiko Banakako Xake Txapelketa hasiko da, Zornotzan
(Bizkaia). Astelehenetik igandera, zazpi txanda. Santiago Gonzalez De la Torre
da oraingo txapelduna. Sari mamitsuak badira (1.000 euro, 750, 500...).
Informazioa:
http://www.xake.net/2014-exf/2014-04%20K201403-03%20EXF_EUS-XAKE-TXA-ABSO-ARAUAK.pdf
Gazte Mailako Euskadiko Xake
Txapelketa 18 urtez azpiko jokalarientzat da. 2014ko apirilaren 22tik 26ra
jokatuko da Eibarren. Orvinako Pablo Urriza Iricibar da oraingo txapelduna.
Kadete mailakoa 23tik 26ra
izanen da toki berean, 16 urtez azpikoentzat. Tuterako Santa Ana taldeko
Alejandro Bernal Gomez da oraingo txapelduna.
Informazioa:
http://www.xake.net/2014-fva/6EHT_CAMP-EUS-IND-JUV-CAD/K201403-04%20FVA-EXF%20CAMP-EUS-CAD-JUV_BASES.pdf
MUNDUKO
XAKE TXAPELKETAK.
Jokatzekoak.
2014ko apirilaren 8tik 22ra,
Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, FIDEko Emakumezkoen Grand Prix-eko
laugarren torneoa jokatzen ari da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an eta
2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito honetako
irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du Yifan Hou
txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.
Informazioa:
http://khantymansiysk2014.fide.com/
EUROPAKO
XAKE TXAPELKETAK.
Jokatutakoak.
Jokalari beteranoen Europako Xake
Txapelketak jokatu dira Portugalgo Porto hirian, 2014ko martxoaren 9tik
17ra. 50 urtetik gorakoek izan dute txapelketa bat eta 65 urtez gorakoek beste
bat.
50 urtez gorako Txapelketa Irekian
Keith C. Arkell ingelesa (2.448 FIDE
elokoa) nagusitu da, Evgenij Kalegin errusiarra eta Zurab Sturua georgiarra
atzetik utzita.
50 urtez gorako Emakumezkoen
Txapelketan Tatyana Fomina estoniarrak
irabazi du (2.188 FIDE elokoa). Tsiala Kasoshvili georgiarra izan da bigarren
eta Galina N. Strutinskaya errusiarra hirugarren.
2014ko martxoaren 19tik 20ra jokatu
da 65 urtez gorako Xake Azkarreko Europako Txapelketa Irekia. Lehen,
Xake Aktibo moduan ezaguna. Mihai Suba
errumaniarra izan da irabazle (2.379 FIDE elokoa), Algimantas Butnorius
lituaniarra eta Nona Gaprindashvili georgiarraren aurretik.
Egun berberetan 50etik gorakoen
Xake Azkarreko Europako Txapelketa Irekia jokatu da. Evgenij Kalegin errusiarra (2.490) izan da
irabazle, Antonio Fernandes portugaldarra eta Zurab Sturua georgiarraren
aurretik.
2014ko martxoaren 21ean 65 urtez
gorako Tximista Xakeko Europako Txapelketa Irekia jokatu da. Yury S. Gorshkov errusiarra (2.286) nagusitu da.
Mark D. Tseilin israeldarra izan da bigarren eta Nona Gaprindashvili georgiarra
hirugarren.
Egun berean 50 urtez gorako
Tximista Xakeko Europako Txapelketa Irekia jokatu da. Antonio Frois portugaldarra (2.352) nagusitu da.
Zurab Sturua georgiarra izan da bigarren eta Galina N. Strutinskaya errusiarra
hirugarren.
Informazioa:
http://escc2014.fpx.pt/index.php/competition/classic/standings
2014ko apirilaren 1etik 9ra Jokalari
Beteranoen Selekzioen arteko Europako Xake Txapelketa jokatu da. Errusia 1 izan da garaile. Bigarren Kroazia izan
da eta hirugarren Eslovakia. Errusia 1 taldea jokalari hauek osatu zuten: Semen I. Dvoirys (2.560), Evgeny Gleizerov (2.531), Alexei Gavrilov (2.466), Yury S. Balashov (2.446) eta Vladimir V. Zhelnin (2.457).
Informazioa:
http://chess-results.com/tnr121610.aspx?lan=1
XAKE TORNEOAK.
Jokatutakoak.
Alfaro Hiria XX. Xake Txapelketa
Irekia 2014ko otsailaren 7tik martxoaren 21era jokatu da (ostiraletan),
xakelari nafar batzuen parte hartzearekin. Diego
Lorente Peñalba errioxarra nagusitu da (2.147 FIDE elokoa). Podiuma
beste bi errioxarrek osatu dute: Alvaro Bayo Milagro eta Miguel Blazquez Gomez.
Iñigo Ortin Blanco tuterar gaztea seigarren geratu da, Ainhoa Ortin Blanco bere
arreba hamahirugarren eta Aitor Martinez Bernardo (hau ere Tuterakoa)
hamalaugarren.
2014ko martxoaren 21ean Alfaroko
Gaueko I. Xake Torneoa jokatu da. Pablo Glavina argentinarra
(2.433) izan da garailea. Bigarren, Antonio Ruperez Benito soriarra.
Hirugarren, Alvaro Bayo Milagro errioxarra. Nafarrei dagokienez, Pedro Viñal
Gutierrez laugarren izan da, David Garrido Lasheras zazpigarren eta Patxi Sesma
Rubio hamargarren.
Rincon de Sotoko Udareak V. Xake
Torneoa 2014ko martxoaren 29an jokatu da. Iruñeko Donibane Kirol Elkarteko Roi Reinaldo Castiñeira galiziarra izan da
irabazle. 2.482ko eloa dauka. Roberto Cifuentes Parada txiletarra izan da
bigarren eta David Lana Rodriguez espainiarra hirugarren. Nafarroako Daniel
Roldan Marques eta Alberto Arnedo Ruiz jokalariak bederatzigarren eta
hamargarren geratu dira.
Informazioa:
http://www.chess-results.com/tnr126825.aspx?lan=2
Jokatzekoak.
2014ko apirilaren 12tik 19ra Donostia Hiria Nazioarteko XXXVII. Xake
Txapelketa jokatuko da. Iaz Daniel Alsina Leal katalana izan zen irabazle.
Euskal Herriko lehenengo jokalaria Paul Velten lapurtarra izan zen (seigarren).
Informazioa:
http://www.fgajedrez.org/open-de-san-sebastian/informazioa-euskaraz/
2014-04-09.
Iturria: Internet.