Larunbata, 2014ko apirilak 12a.
ESAIT ados da
Jaurlaritzak egindako txostenarekin.
SELEKZIOA.
ESAITek bat egin du euskal selekzioen ofizialtasunaz Eusko Jaurlaritzak
egindako txostenarekin. ESAITen arabera, “argi dago ez dagoela oztopo
juridikorik, eta bai Espainiak eta Frantziak egiten duten presioa”. ESAITek bat
egiten du ere ofizialtasuna lortu nahian Jaurlaritzak egin nahi duen
ahaleginarekin. Hori bai, ez du ulertzen ESAITen gisako eragile bat ez
gonbidatu izana.