ASTEKO KRONIKA.
(2014ko
apirilaren 16an).
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
Jokatzekoak.
Hurrengo
astelehenean Adin guztietako Euskadiko Banakako Xake Txapelketa hasiko
da, Zornotzan (Bizkaia).
Hurrengo
asteartean Gazte Mailako Euskadiko Xake Txapelketa hasiko da, Eibarren
(Gipuzkoa). 18 urtez azpiko jokalarientzat da.
Hurrengo
asteazkenean Kadete Mailako Euskadiko Xake Txapelketa hasiko da,
Eibarren (Gipuzkoa). 16 urtez azpiko jokalarientzat da.
MUNDUKO
XAKE TXAPELKETAK.
Jokatzen ari
dena.
2014ko
apirilaren 8tik 22ra, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, FIDEko Emakumezkoen
Grand Prix-eko laugarren torneoa jokatzen ari da. Orotara, 6 torneo dira,
2013an eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan.
Zirkuito honen irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala
jokatuko du Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen
da hori.
Sei txanda
jokatu dira (orotara, 11 dira). Yifan Hou txinatarra (2.618) 5 puntu ditu.
Bigarren Anna Muzychuk esloveniarra (2.560) dugu, 4 puntuz. Ondoren, Olga Girya
errusiarra (2.450) eta Alexandra Kosteniuk errusiarra (2.527) dira 3’5 puntuz.
Parte
hartzaileak 12 dira.
Informazioa:
“http://khantymansiysk2014.fide.com“.
Jokatzekoak.
2014ko
apirilaren 23an, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, Xake Azkarreko Emakumezkoen
Munduko Xake Txapelketa hasiko da. Hurrengo bi egunetan ere jokatuko da.
Apirilaren 25ean izanen du bukaera. 15 minutuko 15 partida izanen dira (gehi 10
segundo jokaldiko).
Parte
hartzeko FIDE eloko 2.200 puntu eduki beharra dago (izan xake klasikoan, izan
azkarrean ala izan tximista motakoan).
2012ko
munduko txapelduna Antoaneta Setefanova bulgariarra izan zen (2013an ez zen
jokatu).
XAKE
TORNEOAK.
Jokatzen ari
dena.
2014ko
apirilaren 12tik 19ra Donostia Hiria Nazioarteko XXXVII. Xake Txapelketa
jokatzen ari da. Apirilaren 19an izanen du bukaera.
Bost txanda
jokatu dira. 4’5 puntuz lau jokalari daude buruan: Renier
Vazquez Igarza kubatarra (2.591), Herrialde Katalanetako Marc
Narciso Dublan (2.527), Javier Moreno Ruiz espainiarra (2.477) eta Marko
Tratar esloveniarra (2.480).
4 puntuz 16
jokalari ditugu. Haien artean Ralf Akesson suediarra (2.447, bosgarren tokian),
Misa Pap serbiarra (2.429, seigarren tokian), Iñigo Argandoña Riveiro
gipuzkoarra (2.414, hamargarren tokian), Alejandro Franco Alonso Gipuzkoan bizi
den madrildarra (2.508, hamalaugarren tokian), Carlos Nava Pereda bizkaitarra
(2.285, hamabosgarren tokian) eta Francisco Javier Torres Ganuza gipuzkoarra
(2.130, hemezortzigarren tokian).
Informazioa:
“http://www.fgajedrez.org/open-de-san-sebastian/emparejamientos-pairing-results”.
2014-04-16.
Iturria: Internet.