ASTEKO KRONIKA.
(2014ko
apirilaren 23an).
EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
Jokatutakoa.
Tximista
Xakeko Euskal Zirkuituaren laugarren torneoa jokatu da 2014ko apirilaren 12an. Liebana
Haraneko IV. Xake Torneoa izan da, Potesen (Kantabria, Espainia).
Asturiasko Gijon hiriko Covadonga taldea
nagusitu da, 24 puntuz. Solvay A Torrelavegako taldea bigarren izan da,
22 puntuz eta Salcedo hirugarren 20 puntuz. Bergara hamargarren
tokian sailkatu da, 12 puntuz. Talde nafarrik ez dugu izan.
Sailkapen
Nagusian Kantabriako Salcedo lider dugu,
42 puntuz. Bigarren, Santurtziko Itsas Zaldunak, 15 puntuz. Hirugarren,
Kantabriako Liebana eta Bilboko Zuri Baltza daude, 13 puntuz.
Jokatzen
ari direnak.
Astelehenetik Adin
guztietako Euskadiko Banakako Xake Txapelketa jokatzen ari da, Zornotzan
(Bizkaia).
Asteartetik Gazte
Mailako Euskadiko Xake Txapelketa jokatzen ari da, Eibarren (Gipuzkoa). 18
urtez azpiko jokalarientzat da.
Jokatzekoa.
Gaurtik Kadete
Mailako Euskadiko Xake Txapelketa jokatuko da, Eibarren (Gipuzkoa). 16
urtez azpiko jokalarientzat da.
MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.
Jokatutakoa.
2014ko
apirilaren 8tik 22ra, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, FIDEko Emakumezkoen
Grand Prix-eko laugarren torneoa jokatu da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an
eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito
honen irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du
Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.
Laugarren
torneoa Yifan Hou txinatarrak irabazi du
(2.618 FIDE elokoa), 8'5 puntuz (11 partidatan). Bigarren Olga Girya errusiarra
(2.450) geratu da, 7 puntuz. Alexandra Kosteniuk (baita ere errusiarra,
2.527) hirugarren izan da, 6'5 puntuz. Kateryna Lahno ukraniarra (2.543) eta
Anna Muzychuk esloveniarra (2.560) geratu dira ondoren, 6 puntuz.
Parte
hartzaileak 12 izan dira.
Lehenengo
torneoa Genevan (Suitza) jokatu zen. 2013ko maiatzaren 15ean izan zuen amaiera.
Bela Kotenashvili georgiarrak irabazi
zuen.
Bigarren
torneoa 2013ko ekainaren 28an amaitu zen, Armeniako Dilijan hirian. Humpy Koneru indiarrak irabazi zuen.
Hirugarren
torneoa Tashkent hirian (Uzbekistan) jokatu zen. 2013ko irailaren 30ean izan
zuen amaiera. Humpy Koneru indiarra
berriz izan zen nagusitu zena.
Informazioa:
“http://khantymansiysk2014.fide.com“.
Jokatzekoak.
2014ko
apirilaren 23an, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, Xake Azkarreko
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa hasiko da. Hurrengo bi egunetan ere
jokatuko da. Apirilaren 25ean izanen du bukaera. 15 minutuko 15 partida izanen
dira (gehi 10 segundo jokaldiko).
Parte
hartzeko FIDE eloko 2.200 puntu eduki beharra dago (izan xake klasikoan, izan
azkarrean ala izan tximista motakoan).
2012ko
munduko txapelduna Antoaneta Stefanova
bulgariarra izan zen (2013an ez zen jokatu).
2014ko
apirilaren 26an eta 27an, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, Tximista Xakeko
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa jokatuko da. 3 minutuko 30 partida
izanen dira (gehi 2 segundo jokaldiko).
Parte
hartzeko FIDE eloko 2.200 puntu eduki beharra dago (izan xake klasikoan, izan
azkarrean ala izan tximista motakoan).
2012ko
munduko txapelduna Valentina Gunina
errusiarra izan zen (2013an ez zen jokatu).
XAKE TORNEOAK.
Jokatutakoa.
2014ko
apirilaren 12tik 19ra Donostia Hiria Nazioarteko XXXVII. Xake Txapelketa
jokatu da.
Bederatzi
txandatan 7’5 puntu
atera ditu Renier Vazquez Igarza
kubatarrak (2.591). Torneoko garailea izan da. Daniel
Alsina Leal katalana (2.546) bigarren izan da, 7 puntuz. Hirugarren,
Herrialde Katalanetako Marc Narciso Dublan (2.527), 7 puntuz. Laugarren,
Kanadako Kevin Spraggett (2.561), 7 puntuz. Bosgarren, Misa Pap
serbiarra (2.429), 7 puntuz.
Euskal Herriko lehenengo jokalaria Patrice
Etchegaray lapurtarra (2.404) izan da, 10. tokian, 6’5 puntuz.
Informazioa:
“http://www.fgajedrez.org/open-de-san-sebastian/emparejamientos-pairing-results”.
Jokatzekoa.
Txantreako
2014ko Jaietako Xake Torneoa maiatzaren 1ean jokatuko da, Orvinaren
lokalean, arratsaldeko 5etan. 5 minutuko partidak izanen dira. Helduen torneoa
da, bestelakorik ere baita. 2013an, Luis David
Jimenez Almeida izan zen irabazlea.
Apuntatzeko Orvinaren lokalera joan
beharra dago. Irekita dago astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 6etatik
8etara. Baita ere posta elektronikoz egin daiteke: “clubajedrezorvina@hotmail.com”
helbidean.
2014-04-23.
Iturria: Internet.