ASTEKO KRONIKA.
(2014ko apirilaren 30ean).
EUSKAL
ELOA.
2014ko
urtarrileko Euskal eloan, azkeneko urtean partidaren bat jokatuta duten
jokalariak soilik kontutan hartuta, buruan Ferenc
Berkes hungariarra ageri da, 2.698 puntuz. Lau puntu galdu ditu.
Bigarren
postuan Markus Ragger austriarra dago, 2.657 puntuz. Bi puntu irabazi
ditu.
Hirugarren
tokian Ivan Salgado Lopez galiziarra dugu, 2.616 puntuz (8 galduta).
Romain
Edouard frantziarra laugarren dago, 2.567 puntuz (elorik ez du mugitu).
Bosgarren
lekuan Stuart Conquest ingelesa dugu, 2.541 puntuz (3 igota). 2013an Xakeko
Taldekako Euskal Ligan Sestaorekin aritu zela gogoratzen dugu.
Seigarren
Alfonso Romero Holmes Herrialde Katalanetakoa dago, 2.510 puntuz (6 igota). Hau
ere ohikoa de Sestao taldean.
Zazpigarren
Salvador Gabriel Del Rio De Angelis argentinarra dugu, 2.506 puntuz (28
galduta). Sestao taldean aritu zen 2013an. Baita ere aritu da 2014an.
Informazioa:
“http://ajedrez.iruditzen.com/elofva/00000396.html”
webgunean.
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
Jokatutakoak.
2014ko
apirilaren 21etik 27ra Adin guztietako Euskadiko Banakako Xake Txapelketa
jokatu da, Zornotzan (Bizkaia). Laugarren aldiz irabazi du Santiago Gonzalez De la Torre bilbotarrak. 5’5
puntu atera ditu. Donostiako Gros Xake Taldekoa da. Bigarren Salvador Gabriel
Del Rio De Angelis Sestao taldeko jokalari argentinarra geratu da, baita
ere 5’5 puntuz. Hirugarren tokian Mikel Huerga Leatxe jokalari
iruindarra sailkatu da, 5 puntuz. Ondoren, Igor Villalta Bustillo arabarra,
Rodrigo Sarralde Osua bizkaitarra, David Astasio Lopez arabarra eta Aitor Alcaide
Luque gipuzkoarra sailkatu dira.
Informazioa: “http://chess-results.com/tnr131730.aspx?art=4&lan=1”
webgunean.
2014ko
apirilaren 22tik 26ra Gazte mailako Euskadiko Xake Txapelketa jokatu da,
Eibarren (Gipuzkoa), 18 urtez azpiko jokalarientzat. Luis David Jimenez Almeida jokalari nafarra izan da irabazle, 5
puntuz. Burlatako Mikel Gurea taldean jokatzen du. Bigarren Joseba Llano
Olabarrieta bizkaitarra izan da, 5 puntuz. Hirugarren tokian Alejandro
Bernal Gomez jokalari tuterarra sailkatu da, 4’5 puntuz. Ondoren, Ibon
Barrio Ugidos bizkaitarra, Aritz Abalia Patiño gipuzkoarra, Beñat Lomas Romero
arabarra eta Irati Laseca Arana nafarra geratu dira.
Hain zuzen
ere, Irati Laseca Arana geratu da gazte
mailako emakumezko Euskadiko xake txapeldun, 4 puntuz. Ondoren, Maitane
Varas Lopez de Echezarreta bizkaitarra sailkatu da, 3 puntuz (11. tokian).
Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/6EHT_CAMP-EUS-IND-JUV-CAD/m-1_hasiera.html”
webgunean.
2014ko
apirilaren 23tik 26ra Kadete mailako Euskadiko Xake Txapelketa jokatu
da, Eibarren (Gipuzkoa), 16 urtez azpiko jokalarientzat. Adrian Martinez Fernandez jokalari bizkaitarra
izan da irabazle, 5 puntuz. Bigarren Jon Lagos Lejarraga bizkaitarra
izan da, 4’5 puntuz. Hirugarren tokian Ander Martin Iribar gipuzkoarra
sailkatu da, 4’5 puntuz. Ondoren, Jon Ander Santas Martin bizkaitarra, Jose
Luis Muñoz Avila gipuzkoarra, Aritz Morante Rafael arabarra eta Markel Zuloaga
Erauskin gipuzkoarra sailkatu dira.
Cecilia Perez Sodupe gipuzkoarra geratu da kadete
mailako emakumezko Euskadiko xake txapeldun, 3 puntuz (14. postuan). Ondoren, Ane
Miren Diaz Herrero bizkaitarra sailkatu da, 2’5 puntuz (18. tokian).
Atzerago, Diana Valdezate Garcia bizkaitarra, 2’5 puntuz (22. lekuan).
Jokalari
nafarrik ez da izan txapelketa honetan, Nafarroako Xake Federakundeari esker.
Kadete mailako Nafarroako Xake Txapelketa data berberetan jartzea bururatzea
ere!
Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/6EHT_CAMP-EUS-IND-JUV-CAD/m-1_hasiera.html”
webgunean.
MUNDUKO
XAKE TXAPELKETAK.
Jokatutakoak.
2014ko
apirilaren 23tik 25era, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, Xake Azkarreko
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa jokatu da. 15 minutuko 15 partida
izanen dira (gehi 10 segundo jokaldiko).
Kateryna Lahno ukraniarra (2.581 FIDE elokoa,
partida azkarretan) izan da irabazle, 10’5 puntuz. Bigarren Alexandra
Kosteniuk errusiarra (2.551 FIDE elokoa, partida azkarretan) geratu da,
10’5 puntuz. Hirugarren Olga Girya errusiarra (2.381 FIDE elokoa,
partida azkarretan) sailkatu da, 10 puntuz.
Informazioa:
“http://wwrbc2014.fide.com/wp-content/uploads/results/results.html?l=en&tb=10_“.
2014ko
apirilaren 26an eta 27an, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, Tximista Xakeko
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa jokatu da. 3 minutuko 30 partida
izanen dira (gehi 2 segundo jokaldiko).
Anna Muzychuk esloveniarra (2.613 FIDE elokoa,
tximista xakean) izan da irabazle, 23 puntuz. Bigarren Nana Dzagnidze
georgiarra (2.523 FIDE elokoa, tximista xakean) geratu da, 20’5 puntuz.
Hirugarren Tatiana Kosintseva errusiarra (2.502 FIDE elokoa, tximista
xakean) sailkatu da, 20 puntuz.
Informazioa:
“http://wwrbc2014.fide.com/wp-content/uploads/results_blitz/results.html?l=en&tb=10_“.
XAKE TORNEOAK.
Jokatzekoak.
Txantreako
2014ko Jaietako Xake Torneoa maiatzaren 1ean jokatuko da, Orvinaren
lokalean, arratsaldeko 5etan. 5 minutuko partidak izanen dira. Helduen torneoa
da, bestelakorik ere baita. 2013an, Luis David
Jimenez Almeida izan zen irabazlea.
Apuntatzeko Orvinaren lokalera joan
beharra dago. Irekita dago astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 6etatik
8etara. Baita ere posta elektronikoz egin daiteke: “clubajedrezorvina@hotmail.com”
helbidean.
San
Prudentzio XXXVIII. Xake Torneoa maiatzaren 4an jokatuko da, Gasteizko
Beti-Jai Mendizorrotza pilotalekuetan, goizeko 10etan hasita. 5 euro ordaindu behar dira Laboral Kutxako
kontu honetan: 3035 0080 94 08000093285.
Torneoan eskura ere ordain daiteke. Apuntatzeko posta elektroniko hau dago: “falajedrez@gmail.com“.
2013an, XXXVII. edizioan, Julio Granda Zuñiga perutarra izan zen irabazlea.
Informazioa:
“http://fadajedrez.files.wordpress.com/2014/04/bases-open-2014-1-1.doc“.
2014-04-30.
Iturria: Internet.