ASTEKO KRONIKA.
(2014ko maiatzaren 7an).
FIDE ELOA.
2014ko
maiatzeko zerrenda atera da.
Magnus Carlsen norvegiarra lehenengo postuan
agertzen da, azken boladan bezala, 2.882 puntuz (bat irabazita). Bigarren, Levon
Aronian armeniarra dugu 2.815 puntuz (3 irabazita).
Supereliteko
jokalari gorenak horiek ditugu. Superelitekoak baina ez hain gorenak 2.700etik
gorakoak dira. Hirugarren tokian Alexander Grischuk errusiarra dago,
2.792 puntuz (15 gehiago). Viswanathan Anand indiarra jaitsiarazi du
podiumetik.
Laugarren, bosgarren
eta seigarren Viswanathan Anand (India, 2.785), Fabiano Caruana
(Italia, 2.783) eta Vladimir Kramnik (Errusia, 2.783) ditugu, postu bat
galduta.
Sergey
Karjakin errusiarra, Veselin Topalov bulgariarra eta Hikaru Nakamura
estatubatuarra, 2.772 puntuz, zihoazen atzetik. Karjakinek 2 puntu galdu ditu.
Orain, Nakamurak eta Topalovek elkarbanatzen dute zazpigarren
postua.
Informazioa:
“http://ratings.fide.com/top.phtml?list=men”
webgunean.
XAKE
TORNEOAK.
Jokatutakoak.
Txantreako
2014ko Jaietako Xake Torneoa maiatzaren 1eko arratsaldean jokatu da,
helduei dagokienez, Orvinaren lokalean. 5 minutuko partidak izan dira.
Pablo Urriza Iricibar izan da irabazlea. Bigarren,
Javier Sevilla Subiza. Hirugarren, Mikel Ortega Lopez. Bigarren
eta hirugarren postuak moneta baten bidez erabaki dira.
Javier
Cinza Lopez laugarren izan da (titulurako Fase Finala jokatu du). Bosgarren
tokian Gustavo Jimenez Martin geratu da. Seigarren, Ińaki Rebole
Arbea. Zazpigarren, Mikel Otsoa Aldaz.
Orotara, 20
jokalari aritu dira.
Informazioa:
“http://www.clubajedrezorvina.com/Foro.aspx?postid=7142#7142”
webgunean.
San
Prudentzio XXXVIII. Xake Torneoa maiatzaren 4an jokatu da, Gasteizko
Beti-Jai Mendizorrotza pilotalekuetan, goizeko 10etan hasita, 48 jokalarirekin.
2.359 FIDE
eloko Slobodan Kovacevic serbiarrak
irabazi du (9 puntu 10 partidatan). Alvaro Diaz Herrero (2.234) eta Asier Gonzalez Pereira (2.060)
jokalari bizkaitarrek osatu dute podiuma, 8’5 eta 7’5 puntuz hurrenez hurren.
Carlos
Luis Pastor Pons gipuzkoarra, Juan Ramon Pinedo Lerma eta Javier
Marchena Hurtado arabarrak eta Manuel Lamas Mercadal espainiarra
sailkatu dira ondoren.
Informazioa:
“http://www.chess-results.com/tnr133184.aspx?lan=2&art=1&wi=821”
webgunean.
2014ko
apirilaren 30etik maiatzaren 4ra “Albacete Hiria Nazioarteko III. Xake
Torneo Irekia, eloko 2.300 baino gutxiagoko jokalarientzat” jokatu da
Albaceten (Espainia), 133 jokalarirekin. Herrialde Katalanetako Abel Carrascoso Morales (2.267 FIDE elokoa) izan
da irabazlea (7 puntu 9 partidatan).
Euskal
Herriko jokalariei dagokienez, Jesus Maria Gonzalez Pabollet nafarra 46.
postuan sailkatu da, 5 puntuz, eta Alfonso Cemborain Oricain baita ere
nafarra 65. tokian geratu da, 4’5 puntuz.
Informazioa:
“http://www.chess-results.com/tnr127388.aspx?lan=2&art=1&rd=9&wi=821”
webgunean.
2014-05-07.
Iturria: Internet.