ASTEKO KRONIKA.
(2014ko maiatzaren 14an).
XAKEAREN
LEGE BERRIAK.
Oraindik
euskaraz ez ditugu. Gaztelaniaz bai, baina testu ofiziala ingelesezkoa da. Bi
atal dituzte: Jokoaren oinarrizko arauak eta lehiaketarako arauak.
Estoniako
Tallin hirian, 2013ko urrian, FIDEren 84. Biltzarrean onartu ziren. 2014ko
uztailaren 1ean sartuko dira indarrean.
Informazioa:
“http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/2014-07-01%20Leyes%20Ajedrez%20New.pdf”.
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
Jokatzekoak.
2014ko
maiatzaren 24an, 25ean eta 31n, Gasteizko Mendizorrotzako Beti Jai
pilotalekuan, Euskadiko Eskolarteko XXXIII. Kirol Jokoetako Finalak
jokatuko dira, banakako alebin eta infantil mailetan eta taldekako infantil
mailan.
Banakako
txapelketetan partidak ordu batekoak izanen dira (5 txanda alebinetan eta 6
infantiletan). Taldekakoan 15 minutuko partidak izanen dira (5 txanda).
Eusko
Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatzen du, Euskal Xake Federakuntzaren
laguntzaz.
Informazioa:
“http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201405-01%20FVA-EXF%20JUEGOS-DEPOR-ESCOLARES-EUSKADI.pdf”.
2014ko
ekainaren 8an, arratsaldeko 4etan, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan, Tximista
Xakeko Euskadiko Taldekako Txapelketa jokatuko da. 5 minutuko partidak
izanen dira. Euskal Ligako taldeek eta lurraldeetatik sailkatutakoek parte
hartzeko eskubidea dute. Maiatzaren 24ra arteko epea dute parte hartzea
baieztatzeko.
XAKE
TORNEOAK.
Jokatutakoak.
Pielagosko
Viońoko Eskola garaiko XVII. Xake Torneo Jaialdia jokatu da Kantabriako
herri horretan (Espainia), 2014ko maiatzaren 10ean.
20 urtez
azpiko mailan Enrique Tejedor Fuente
espainiarra (Pielagos taldekoa) izan da garaile, 7’5 puntuz. Hirugarren, Aitzbel
Buiza Prieto bizkaitarra izan da (Arrigorriagako Endroke taldekoa), 6
puntuz. Laugarren, Eneko Ostolazaga Barragan bizkaitarra izan da
(Santurtzi taldekoa), 5’5 puntuz. Hamaikagarren, Carlos Sanchez Ruesga
gipuzkoarra (Azkoitiako Anaitasuna Kakute taldekoa), 5 puntuz. 41 jokalarik
parte hartu dute
16 urtez
azpiko mailan Antonio Ruperez Benito
espainiarra izan dugu irabazle (Soria taldekoa), 7’5 puntuz. Seigarren,
Burlatako Mikel Deuna taldeko Odei Lerendegi Lasa nafarra sailkatu da, 6
puntuz. Zortzigarren, Markel Zuloaga Erauskin gipuzkoarra (Gros Xake Taldekoa)
izan da, 6 puntuz. Bederatzigarren, talde bereko Ander Martin
gipuzkoarra geratu da, 6 puntuz. 103 jokalari izan dira torneoan.
14 urtez
azpiko mailan Ismael Rodriguez Sanz
espainiarra nagusitu da (Burgos taldekoa), 7 puntuz. Mikel Garijo Echavarri
nafarra (Burlatako Mikel Gurea taldekoa) laugarren izan da, 6’5 puntuz.
Bosgarren Aritz Morante Rafael arabarra geratu da (Martintxo taldekoa),
6 puntuz. Seigarren Ander Garralda Ruiz nafarra sailkatu da (Burlatako
Mikel Gurea taldekoa), 6 puntuz. 121 jokalari aritu dira.
12 urtez
azpiko mailan Abel Carbajal Mendez
asturiarrak irabazi du (Gijongo Alfil taldekoa), 7 puntuz. Hirugarren,
Burlatako Mikel Deuna taldeko Andres Malon Insausti nafarra geratu da, 7
puntuz. Bosgarren, Gros Xake Taldeko Ivan Iturralde Etxeberria gipuzkoarra
izan da, 7 puntuz. Zazpigarren, Hondarribiako Marlaxka taldeko Ander Tafall
gipuzkoarra sailkatu da, 6’5 puntuz. 150 jokalari aritu dira.
10 urtez
azpiko mailan Marcos Felipo Martinez
espainiarra gailendu da (Alfaro taldekoa), 8 puntuz. Bosgarren, Burlatako Mikel
Gurea taldeko Carlota Aramendia Ybarra nafarra geratu da, 6’5 puntuz.
Seigarren, Gasteizko San Viator taldeko Sergio Portillo arabarra izan
da, 6’5 puntuz. 11. tokian Sestao taldeko Iker Hurtado Pilataxi bizkaitarra
geratu da, 6 puntuz. 150 parte hartzaile izan dira.
8 urtez
azpiko mailan Azkoiengo Pablo Fuertes Cirauqui
nafarrak irabazi du, 7’5 puntuz. Zazpigarren, Zarautz taldeko Aitor Alzibar
Ugalde gipuzkoarra geratu da, 6 puntuz. Hamaikagarren, Gros Xake Taldeko Jon
Lertxundi gipuzkoarra izan da, 6 puntuz. 122 jokalarik parte hartu dute.
Informazioa:
“http://chess-results.com/tnr128737.aspx?lan=2&art=1&fed=ESP&turdet=YES&wi=821” webgunean.
2014-05-14.
Iturria: Internet.