ASTEKO KRONIKA.
(2014ko maiatzaren 21ean).
EUSKAL
XAKE FEDERAKUNTZAKO ZUZENDARITZA BATZORDEAREN BILERA.
2014ko
ekainaren 8an izanen da, Bergarako Udaletxean, bi saiotan. Goizean, eguerdiko
12etatik arratsaldeko ordu biak arte. Arratsaldean, 5etatik 7ak arte.
Gaiak:
Egindako jarduerak eta aurreikusitakoak; kirol eta ekonomiari buruzko
informazioa; sustapena eta teknifikazioa; teknikoen prestaketa; FEDA eta CSDko
Txapelketak; eskari-galderak.
Informazioa:
“http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201403-06%20FVA-EXF%20REUNI%C3%93N%20FEDERATIVA%20%E2%80%93%20DIRECTIVA%20FVA-EXF.pdf”.
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
Jokatzekoak.
Asteburu
honetan hastekoak dira. 2014ko maiatzaren 24an, 25ean eta 31n, Gasteizko
Mendizorrotzako Beti Jai pilotalekuan, Euskadiko Eskolarteko XXXIII. Kirol
Jokoetako Finalak jokatuko dira, banakako alebin eta infantil mailetan
eta taldekako infantil mailan.
Banakako
txapelketetan partidak ordu batekoak izanen dira (5 txanda alebinetan eta 6
infantiletan). Taldekakoan 15 minutuko partidak izanen dira (5 txanda).
Eusko Jaurlaritzako
Kirol Zuzendaritzak antolatzen du, Euskal Xake Federakuntzaren laguntzaz.
Informazioa:
“http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201405-01%20FVA-EXF%20JUEGOS-DEPOR-ESCOLARES-EUSKADI.pdf”.
2014ko
ekainaren 8an, goizeko 10etan, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan, Tximista
Xakeko Euskadiko Banakako Txapelketa jokatuko da. 5 minutuko partidak
izanen dira eta 10 txanda. Xakelari tituludunek eta lurraldeetatik
sailkatutakoek parte hartzeko eskubidea dute. Maiatzaren 24ra arteko epea dute
parte hartzea baieztatzeko. Sariak izanen dira.
Informazioa:
“http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201403-05%20FVA-EXF%20CAMP-EUS-RAPIDAS.pdf”.
XAKE
TORNEOAK.
Jokatzekoa.
”Isidro
Deuna” Nazioarteko XVI. Xake Txapelketa 2014ko ekainaren 1ean jokatuko da,
Bizkaiko Derio herrian. Kultur Birika izeneko lokalean izanen da, Kiroldegiaren
ondoan. 20-25 minutuko partidak izanen dira eta goizeko 9etan hasiko da. Sari
ugari izanen ditu (txapeldunarentzat 400 euro eta txapela, adibidez). Izena emateko:
“derioxaketaldea@gmail.com”.
2013an, XV.
Xake Txapelketan, Alberto Andres Gonzalez asturiarra nagusitu zen.
Informazioa:
“http://derioxaketaldea.wordpress.com/2014/05/07/bases-y-premios-del-xvi-open-de-ajedrez-san-isidro-derio-del-1-de-junio-2014/” webgunean.
2014-05-21.
Iturria: Internet.