ASTEKO KRONIKA.
(2014ko maiatzaren 28an).
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
Jokatutakoak.
Euskadiko Eskolarteko XXXIII.
Kirol Jokoetako Infantil mailako Finala jokatu da asteburu honetan
(maiatzaren 24an eta 25ean), Gasteizko Mendizorrotzako Beti Jai Pilotalekuan.
Ordu bateko 6 partida izan dira. 14 urtez azpiko xakelarientzat izan da.
Adrian
Martinez Fernandez bizkaitarra nagusitu da, 5 puntuz. Bigarren, Jose
Luis Muñoz Avila gipuzkoarra, 4’5 puntuz. Podiuma osatzeko, hirugarren Aritz
Morante Rafael arabarra, 4 puntuz. Bere anaia Ibai Morante Rafael,
Martintxo Xake Taldeko jokalaria, apirilean hil zen. Hala ere, bizitzak aurrera
segitzen du.
Juan Jose Aroztegi Tolosa
gipuzkoarra (4 puntuz), Gorka Saez Mazpule bizkaitarra (4 puntuz), Sergio
Alvarez Fernandez arabarra (3’5 puntuz) eta Diego Sanz Urueña
arabarra (3’5 puntuz) sailkatu dira ondoren. 16 jokalari aritu dira
txapelketan.
Jokalari nafarrik ez da izan, Eusko
Jaurlaritzak horrela erabaki zuenetik azkeneko urteetan bezala.
Informazioa: “https://fadajedrez.files.wordpress.com/2014/05/chessresultslist-18.pdf”.
Euskadiko Eskolarteko XXXIII.
Kirol Jokoetako Alebin mailako Finala jokatu da asteburu honetan
(maiatzaren 24an eta 25ean), Gasteizko Mendizorrotzako Beti Jai Pilotalekuan.
Ordu bateko 5 partida izan dira. 12 urtez azpiko xakelarientzat izan da.
Patxi
Moreno Estebanez gipuzkoarra nagusitu da, 4’5 puntuz. Bigarren, Rodrigo
De las Heras Figueroa arabarra, 3’5 puntuz. Hirugarren Aritz Eder Elexpe
Garcia arabarra, 3 puntuz.
Miguel Aroztegi Tolosa
gipuzkoarra (3 puntuz), Ignacio Maria Zoco Gallardo bizkaitarra (2’5
puntuz), Ruslan Llave Nevado arabarra (2’5 puntuz) eta Jon Martin
Lana arabarra (2’5 puntuz) sailkatu dira ondoren. 9 jokalari aritu dira
txapelketan.
Jokalari nafarrik ez da izan, Eusko
Jaurlaritzak horrela erabaki zuenetik azkeneko urteetan bezala.
Informazioa: “https://fadajedrez.files.wordpress.com/2014/05/chessresultslist-17.pdf”.
Jokatzekoa.
2014ko maiatzaren 31n, Gasteizko
Mendizorrotzako Beti Jai pilotalekuan, Euskadiko Eskolarteko XXXIII. Kirol
Jokoetako Infantil mailako Taldekako Finala jokatuko da.
15 minutuko partidak izanen dira (5
txanda).
Eusko Jaurlaritzako Kirol
Zuzendaritzak antolatzen du, Euskal Xake Federakuntzaren laguntzaz.
2013ko txapelduna Donostiako Gros Xake Taldea izan zen, Jose Luis Muñoz Avila, Ander
Martin Iribar, Cecilia Perez Sodupe, Ibon Sarriegi Galdos eta Felix Lobo Yubero
jokalariekin.
Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201405-01%20FVA-EXF%20JUEGOS-DEPOR-ESCOLARES-EUSKADI.pdf”.
XAKE
TORNEOAK.
Jokatzekoa.
”Isidro Deuna” Nazioarteko XVI.
Xake Txapelketa 2014ko ekainaren 1ean (igandea) jokatuko da, Bizkaiko Derio
herrian. Kultur Birika izeneko lokalean izanen da, Kiroldegiaren ondoan. 20-25
minutuko partidak izanen dira eta goizeko 9etan hasiko da. Sari ugari izanen ditu
(txapeldunarentzat 400 euro eta txapela, adibidez). Izena emateko: “derioxaketaldea@gmail.com”.
2013an, XV. Xake Txapelketan, Alberto Andres Gonzalez asturiarra nagusitu zen.
Informazioa: “http://derioxaketaldea.wordpress.com/2014/05/07/bases-y-premios-del-xvi-open-de-ajedrez-san-isidro-derio-del-1-de-junio-2014/” webgunean.
2014-05-28.
Iturria: Internet.