ASTEKO KRONIKA.
(2014ko ekainaren 4an).
EUSKAL
XAKE FEDERAKUNTZAKO ZUZENDARITZA BATZORDEAREN BILERA.
2014ko ekainaren 8an izanen da,
Bergarako Udaletxean, bi saiotan. Goizean, eguerdiko 12etatik arratsaldeko ordu
biak arte. Arratsaldean, 5etatik 7ak arte.
Gaiak: Egindako jarduerak eta
aurreikusitakoak; kirol eta ekonomiari buruzko informazioa; sustapena eta
teknifikazioa; teknikoen prestaketa; FEDA eta CSDko Txapelketak;
eskari-galderak.
Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201403-06%20FVA-EXF%20REUNI%C3%93N%20FEDERATIVA%20%E2%80%93%20DIRECTIVA%20FVA-EXF.pdf”.
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
Jokatutakoak.
Euskadiko Eskolarteko XXXIII.
Kirol Jokoetako Infantil mailako Taldekako Finala.
2014ko maiatzaren 31n, Gasteizko Mendizorrotzako Beti Jai
pilotalekuan, jokatu da.
15 minutuko partidak izan dira.
Eusko Jaurlaritzako Kirol
Zuzendaritzak antolatu du, Euskal Xake Federakuntzaren laguntzaz.
Donostiako Gros Xake Taldea berriz izan da irabazle. Orain
jokalari hauekin: Jose Luis Muñoz Avila, Cecilia Perez Sodupe, Iker
Ormaetxea, Aitor Corral eta Oscar Jauregi. 12’5 puntu lortu ditu 5
neurketatan. Bigarren Abadiño talde bizkaitarra geratu da, 12 puntuz.
Hirugarren Gasteizko Virgen Niña taldea izan da, 11 puntuz. Laugarren, Sestao,
11 puntuz. Bosgarren, San Prudencio gasteiztarra.
Talde nafarrik ez da izan, Eusko
Jaurlaritzak horrela erabaki zuenetik azkeneko urteetan bezala.
Debako XXVII. Xake Torneoa.
2014ko ekainaren 1ean jokatu da,
Tximista Xakeko Euskal Zirkuitaren barruan (denboraldiko bosgarren torneoa). Erandio izan da talde irabazlea, Abadiño
eta Elorrioren aurretik. Abadiñok
12 puntu batu ditu, Elorriok 10 eta Bilboko Zuri Baltzak 8. 10
talde aritu dira.
San Martin de Loinaz XLIV. Xake
Torneoa.
2014ko ekainaren 1ean jokatu da,
Beasainen, Tximista Xakeko Euskal Zirkuitaren barruan (denboraldiko seigarrena).
Errenteriako Kultur Sustapena izan da
garaile, Orvina eta Zarautz taldeen aurretik. Kultur Sustapenak 12 puntu batu ditu, Zarautzek
10 eta Zornotzak 8. 10 talde aritu dira.
Salcedo talde kantabriarra lider dago, 42
puntuz; bigarren, Abadiño, 22 puntuz; hirugarren, Bilboko Zuri Baltza,
21 puntuz.
Jokatzekoak.
Tximista Xakeko Euskadiko
Banakako Txapelketa.
2014ko ekainaren 8an, goizeko
10etan, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan, jokatuko da. 5 minutuko partidak
izanen dira eta 10 txanda. Sariak izanen dira.
2013ko txapelduna David Astasio Lopez arabarra izan zen.
Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201403-05%20FVA-EXF%20CAMP-EUS-RAPIDAS.pdf”.
Tximista Xakeko Euskadiko
Taldekako Txapelketa.
2014ko ekainaren 8an, arratsaldeko
4etan, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan, jokatuko da. 5 minutuko partidak
izanen dira.
Orvina
(Luis David Jimenez Almeida, Iñaki Rebole Arbea, Mikel Ortega Lopez eta Pablo
Urriza Iricibar) izan zen 2013ko talde txapelduna.
Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201403-07%20FVA-EXF%20CAMP-EUS-EQUI-RAPIDAS.pdf”.
Abanto Bizkaiko XVII. Xake
Torneoa.
Abanto Bizkaian jokatuko da 2014ko ekainaren 8an (igandea),
goizeko 10etatik aurrera. Sari garrantzitsuak izanen ditu Euskal Zirkuituaren
barruan dagoen torneo honek. Iaz Solvay 2
talde kantabriarrak irabazi zuen.
2014ko
EKAINEKO FIDE ELOA.
Magnus
Carlsen norvegiarrak buru segitzen du, 2.881 puntuz. 10 partida
jokatuta, puntu bat galdu du.
Levon Aronian armeniarrak eta
Alexander Grischuk errusiarrak atsedena hartu dute maiatzean. 2.815 eta
2.792 puntuz bigarren eta hirugarren daude.
Fabiano Caruana italiarrak Viswanathan
Anand indiarra gainditu du. Laugarren da italiarra 2.791 puntuz, 8 irabazi
ondoren. Anandek ez du jokatu eta 2.785 puntuz bosgarren tokira jaitsi da.
Vladimir Kramnik errusiarra
ere ez da aritu eta seigarren dago 2.783 puntuz. Hikaru Nakamura
estatubatuarra hurbildu zaio, 3 puntu irabazi ostean, baina zazpigarren
segitzen du, orain 2.775 puntuz.
XAKE
TORNEOAK.
Jokatutakoa.
”Isidro Deuna” Nazioarteko XVI.
Xake Txapelketa.
2014ko ekainaren 1ean (igandea) jokatu da, Bizkaiko Derio
herrian, Kultur Birika izeneko lokalean, Kiroldegiaren ondoan. Xake Azkarreko
Txapelketa izan da.
Alberto
Andres Gonzalez (2.523) nagusitu da, XV. edizioan bezala. 5’5 puntu
eskuratu ditu 6 partidatan. Bigarren, baita ere 5’5 puntuz, Alberto Martin
Fuentes espainiarra (2.332) geratu da. Hirugarren, 5 puntuz, Sergio
Cacho Reigadas espainiarra (2.511).
Juan Mario Gomez Esteban
bizkaitarra (2.466) izan da Euskal Herriko lehenengo jokalaria. Laugarren
amaitu du, 5 puntuz. 2.411ko Alejandro Ruiz Gomez espainiarra (Euskal
Herrian nahiko ibilitakoa) bosgarren izan da, 5 puntuz.
Seigarren Sergio Trigo Urkijo
bizkaitarra (2.245) geratu da, 4’5 puntuz. Ramon Roqueñi Canal
espainiarra (2.019) zazpigarren izan da, 4’5 puntuz.
Bilboko Conteneo taldeko 2.293ko Carlos
Varas Gonzalez txiletarrak hamaikagarren tokian bukatu du, 4 puntuz.
Informazioa: “http://chess-results.com/tnr135942.aspx?lan=1&art=1&wi=821”
webgunean.
Jokatzekoa.
Behar Zana IV. Xake Torneoa.
2014ko ekainaren 7an jokatuko da,
goizeko 9 eta erdietatik hasita, Villabona-Amasan (Gipuzkoa). 5 minutuko
partidak izanen dira.
Sari erakagarriak: Urdaiazpikoa,
gazta eta ardo botilak. Goiz erdian hamaiketako ederra ere eskainiko da. Parte
hartzea dohainik da.
Izena emateko posta elektroniko hau
dugu: “ernestofuente@hotmail.com”. Baita
telefono hau ere: 677 32 05 22 (Ernesto).
Iosu Agirre Canflanca gipuzkoarra izan zen III. Xake Torneoaren irabazlea, 2013an.
Informazioa: “http://villabonaxakejokuelkartea.blogspot.com.es/2014/05/iv-torneo-behar-zana.html”.
2014-06-04.
Iturria: Internet.