TXIMISTA XAKEKO
EUSKADIKO TALDEKAKO TXAPELKETA.
2014ko ekainaren
8an jokatu zen, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan (Gipuzkoa), itzuli bateko
Ligan, 10 talderekin.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1)
Batalla (Irun, Gipuzkoa) – 29’5 puntu.
2)
Sestao (Bizkaia) – 28’5 puntu.
3)
San Viator (Gasteiz, Araba) – 23 puntu.
4)
Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia) – 22’5 puntu.
5)
Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 18 puntu.
6)
Altzaga (Leioa, Bizkaia) – 16’5 puntu.
7)
Billabona (Gipuzkoa) – 16 puntu.
8)
Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 11 puntu.
9)
Abadiño (Bizkaia) – 9 puntu.
10) Egidazu (Gasteiz, Araba) –
6 puntu.
BATALLA TALDE TXAPELDUNA: BIKAIN ARITU ZIREN BERE JOKALARIAK.
Juan Ignacio Alonso Arburu (2.362): 5 puntu 8 partidatan (% 62’50).
Ivan Muñoz Perez (2.274): 4’5 puntu 7 partidatan (% 64’29).
Carlos Cruz-Lopez Claret: 7 puntu 7 partidatan (% 100).
Antxon Serras Uria: 7 puntu 8 partidatan (% 87’50).
Luis Olaizola Ortega: 6 puntu 6 partidatan (% 100).
Maila
handian aritu ziren Batallako jokalariak. Hala ere, Carlos Cruz-Lopez Claret
eta Luis Olaizola Ortega jokalarien jarduna azpimarratu beharra dago, partida
guztiak irabazi baitzituzten. Batallak 2’5-1’5 irabazi zion Sestaori eta hori
erabakigarria izan zen. San Viatorrek berdindu zion baina gainontzeko taldeek
galdu zuten Batallaren aurrean.
SESTAO TALDE TXAPELDUNORDEA: MARIO GOMEZEK HUTS EGIN ZUEN.
Juan Mario Gomez Esteban: 4 puntu 7 partidatan (% 57’14).
Sergio Trigo Urkijo: 8’5 puntu 9 partidatan (% 94’44).
Ivan Alonso Alonso: 6 puntu 9 partidatan (% 66’67).
Javier Marchena Hurtado: 8 puntu 8 partidatan (% 100).
Alex Rodriguez Gonzalez: 2 puntu 3 partidatan (% 66’67).
Sestaok
ez zuen 2008an eta 2009an lortutako garaipenak errepikatzerik lortu. Puntu
bakarrak loriatik baztertu zuen.
Javier Marchena Hurtado bikain aritu zen, partida guztiak
irabazita. Sergio Trigo ere nahiko ongi ibili zen (% 94’44). Huts egin izan
zuena Mario Gomez izan zen. Xake klasikoan 2.466 puntuko FIDE eloa duenari %
57’14 egitea baino gehiago eskatu behar zaio. 56 urte inguru ditu Mario Gomezek
eta gero eta gehiago kostatzen ari zaio gazteen enbatari eustea.
SAN VIATOR HIRUGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: SESTAO ETA ITSAS ZALDUNAK IZAN
ZITUEN BORRERO.
David Astasio Lopez: 6’5 puntu 9 partidatan (% 72’22).
Igor Villalta Bustillo: 7 puntu 9 partidatan (% 77’78).
Alvaro Albaina Alvarez: 2’5 puntu 3 partidatan (% 83’33).
Diego Gutierrez Bustillo: 4 puntu 9 partidatan (% 44’44).
Diego Vea-Murguia Martin: 3 puntu 6 partidatan (% 50).
San
Viatorrek arazoak izan zituen hirugarren geratzeko. Puntu erdia atera zion
Itsas Zaldunak taldeari. Hain zuzen ere Santurtziko talde horren aurka 3-1
galdu zuen. Baita 4-0 Sestaoren aurka ere. Zama horiek lehenengo bi postuetatik
aldendu zuten, baina azkenean podiuma egin zuen. Gehiago egin ahal izateko
Diego Gutierrez Bustillo eta Diego Vea-Murguia Martin ez ziren behar bezain fin
ibili azkeneko mahaietan.
PALMARESA.
2004. urtean: Kultur Sustapena (Orereta,
Gipuzkoa), txapeldun.
2005. urtean: Gros
(Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.
2006. urtean: Easo
(Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.
2007. urtean: Gros (Donostia,
Gipuzkoa), txapeldun.
2008. urtean: Sestao
(Bizkaia), txapeldun.
2009. urtean: Sestao
(Bizkaia), txapeldun.
2013. urtean: Orvina
(Iruñea, Nafarroa), txapeldun.
2014. urtean: Batalla
(Irun, Gipuzkoa), txapeldun.
2014-06-08.
Iturria: “http://chess-results.com/tnr137115.aspx?lan=1&wi=821&turdet=YES”
webgunea.