ASTEKO KRONIKA.
(2014ko ekainaren 11n).
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
Jokatutakoak.
Tximista
Xakeko Euskadiko Banakako Txapelketa.
2014ko
ekainaren 8an, igande goizean, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan, jokatu
da. 5 minutuko partidak izan dira eta 10 txanda.
David Astasio Lopez arabarrak berritu du bere
titulua, 8’5 puntuz. 2.397koa da bere FIDE eloa. Juan Ignacio Alonso
Arburu gipuzkoarra (2.362) bigarren izan da, 8 puntuz. Hirugarren, Luis
David Jimenez Almeida nafarra (2.031) izan da, 8 puntuz.
Ondoren, Sergio
Trigo Urquijo bizkaitarra (2.245, 7 puntu), Ivan Muñoz Perez
gipuzkoarra (2.274, 6’5 puntu), Jose Luis Guijarro Galan gipuzkoarra
(2.171, 6 puntu) eta Alvaro Diaz Herrero bizkaitarra (2.171, 6 puntu) sailkatu
dira.
Orotara, 20
jokalarik parte hartu dute.
Sariak
lehenengo bost jokalariek jaso dituzte: David Astasio Lopez, 150 euro; Juan
Ignacio Alonso Arburu, 125 euro; Luis David Jimenez Almeida, 100 euro; Sergio
Trigo Urquijo, 75 euro; Ivan Muñoz Perez, 50 euro.
Informazioa: “http://chess-results.com/tnr137110.aspx?lan=1&art=1&wi=984”.
Tximista
Xakeko Euskadiko Taldekako Txapelketa.
2014ko
ekainaren 8an, igande arratsaldean, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan,
jokatu da. 5 minutuko partidak izan dira.
Irungo Batalla taldea izan da irabazle (29’5 puntu 36
partidatan). Juan Ignacio Alonso Arburu (2.362),
Ivan Muñoz Perez (2.274), Carlos Cruz-Lopez Claret (2.301), Antxon Serras Uria (2.202) eta Luis Olaizola Ortega (2.195) izan dira bere
jokalariak.
Bigarren
postuan Sestao EDP talde bizkaitarra sailkatu da, 28’5 puntuz.
Hirugarren, San Viator talde gasteiztarra, 25 puntuz.
Ondoren
talde hauek sailkatu dira: Santurtziko Itsas Zaldunak (20’5 puntu),
Burlatako Mikel Gurea (18 puntu), Leioako Altzaga (16’5 puntu)
eta Billabona talde gipuzkoarra (16 puntu).
Orotara, 10
talde aritu dira.
Orvina iazko
Euskadiko talde txapeldunak ez zuen jokatu.
Informazioa:
“http://chess-results.com/tnr137115.aspx?lan=1&art=0&wi=821”.
Abanto
Bizkaiko XVII. Xake Torneoa (Euskal Zirkuitukoa).
Abanto Bizkaian jokatu da 2014ko
ekainaren 8an (igande goizean). 16 talde aritu dira, 10 txandatan.
Solvay A talde kantabriarra nagusitu da (36 puntu
40 partidatan). Bigarren Salcedo (baita ere Kantabriakoa), 35 puntuz.
Hirugarren, Solvay B, 27 puntuz.
Ondoren
Bilboko Conteneo A (26 puntu), Santurtziko Itsas Zaldunak A (26
puntu), Basauri (23 puntu) eta Gallarta A (22 puntu) sailkatu
dira. Orotara, 16 talde izan dira.
Euskal
Zirkuiturako Solvay taldeak 12 puntu jaso
ditu, Salcedok 10, Itsas Zaldunak taldeak 8, Gallartak 7
eta Santurtzik 6.
Sailkapen
Nagusian, Salcedok 52 puntu ditu, Itsas
Zaldunak taldeak 23, eta Abadiñok, Santurtzik eta Solvay-k
22. Horiek dira lehenengo bost taldeak.
Jokatzekoa.
Jokalari
beteranoen Euskadiko Xake Txapelketa.
2014ko
ekainaren 21etik 22ra jokatuko da, Zarautzen (Gipuzkoa).
MUNDUKO
XAKE TXAPELKETAK.
Jokatzekoak.
Xake
Azkarreko Munduko Banakako Xake Txapelketa.
2014ko ekainaren 16tik 18ra jokatuko da,
Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak). 15 minutuko partidak izanen dira, gehi
10 segundo jokaldiko. 15 partida izanen dira. 2.500 FIDE eloa eduki behar da
gutxienez parte hartzeko. 2014ko martxoko edo apirileko zerrenda kontuan
hartuko da (jokalariari komeni zaiona). Berdin da zerrenda xake klasikokoa,
xake azkarrekoa edo tximista xakekoa izatea. Estatu bakoitzeko txapeldunek ere
parte har dezakete. Sari garrantzitsuak izanen dira.
2013ko
txapelduna Shakhriyar Mamedyarov (Azerbaijan)
izan zen.
Tximista
Xakeko Munduko Banakako Xake Txapelketa.
2014ko ekainaren 19tik 20ra jokatuko da,
Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak). 3 minutuko partidak izanen dira, gehi 2
segundo jokaldiko. 21 partida izanen dira. 2.500 FIDE eloa eduki behar da
gutxienez parte hartzeko. 2014ko martxoko edo apirileko zerrenda kontuan
hartuko da (jokalariari komeni zaiona). Berdin da zerrenda xake klasikokoa,
xake azkarrekoa edo tximista xakekoa izatea. Estatu bakoitzeko txapeldunek ere
parte har dezakete. Sari garrantzitsuak izanen dira.
2013ko
txapelduna Quang Liem Le (Vietnam) izan
zen.
Xake
Azkarreko Emakumezkoen Munduko Banakako Xake Txapelketa.
2014ko ekainaren 16tik 18ra jokatuko
omen da, Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak). Data hauek ez daude erabat
zehaztuta. 15 minutuko partidak izanen dira, gehi 10 segundo jokaldiko. 15
partida izanen dira. 2.200 FIDE eloa eduki behar da gutxienez parte hartzeko.
2014ko urtarrileko zerrenda kontuan hartuko da. Berdin da zerrenda xake
klasikokoa, xake azkarrekoa edo tximista xakekoa izatea. Estatu bakoitzeko
txapeldunek ere parte har dezakete. Sari garrantzitsuak izanen dira.
2012ko
txapelduna Antoaneta Stefanova (Bulgaria)
izan zen. 2013an ez zen jokatu.
Tximista
Xakeko Emakumezkoen Munduko Banakako Xake Txapelketa.
2014ko ekainaren 19tik 20ra jokatuko
omen da, Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak) Data hauek ez daude erabat
zehaztuta. 3 minutuko partidak izanen dira, gehi 2 segundo jokaldiko. 21
partida izanen dira. 2.200 FIDE eloa eduki behar da gutxienez parte hartzeko.
2014ko urtarrileko zerrenda kontuan hartuko da. Berdin da zerrenda xake
klasikokoa, xake azkarrekoa edo tximista xakekoa izatea. Sari garrantzitsuak
izanen dira.
2012ko
txapelduna Valentina Gunina (Errusia)
izan zen. 2013an ez zen jokatu.
FIDEko
Emakumezkoen Grand Prix-eko bosgarren torneoa.
2014ko
ekainaren 18tik uztailaren 2ra, Georgiako Lopota hirian, jokatuko da. Orotara,
6 torneo dira, 2013an eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand
Prix honetan. Zirkuito honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake
Txapelketako Finala jokatuko du Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo
txapelduna). 2015ean izanen da hori.
Informazioa:
“http://lopota2014.fide.com/en/main-page” webgunean.
XAKE
TORNEOAK.
Jokatutakoa.
Behar
Zana IV. Xake Torneoa.
2014ko
ekainaren 7an jokatu da, larunbat goizean, Villabona-Amasan (Gipuzkoa). 5
minutuko partidak izan dira.
Javier Dominguez Ofretorio gipuzkoarra (2.126)
izan da irabazlea (8’5 puntu 11 partidatan). Bigarren, Mikel Ortega Lopez
nafarra (2.072) izan da, 8’5 puntuz. Hirugarren, Mikel Alvarado Fernandez
gipuzkoarra (1.960), 8’5 puntuz.
Ondoren
jokalari hauek sailkatu dira: Ivan Muñoz Perez gipuzkoarra (2.274, 8
puntu), Jose Luis Guijarro Galan gipuzkoarra (2.171, 8 puntu), Asier
Gonzalez Pereira bizkaitarra (2.060, 7’5 puntu) eta Iosu Agirre
Canflanca gipuzkoarra (2.205, 7 puntu). 41 jokalari aritu dira.
Sariak
erakagarriak izan dira: Urdaiazpikoa, gazta eta ardo botilak. Goiz erdian
hamaiketako ederra ere eskaini da.
Informazioa:
“https://docs.google.com/file/d/0B9lPJ6UTnkGSSmlOd0tIb3RxNjg/edit”.
2014-06-11.
Iturria: Internet.