ASTEKO KRONIKA.
(2014ko ekainaren 18an).
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOAK.
Ibai Moranteren Oroimenezko I.
Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko zortzigarrena).
Gasteizen jokatu da 2014ko ekainaren 14an (larunbat goizean).
13 talde aritu dira, 5 minutuko partidetan.
Abadiño
talde bizkaitarra izan da garaile, 43 puntuz. Bigarren Itsas Zaldunak
Santurtziko taldea geratu da, 38 puntuz. Hirugarren, Donostiako Gros sailkatu
da, 34 puntuz.
Ondoren, Buztinzuri gasteiztarra, Danubio
(Miranda de Ebro, Burgos), Martintxo A talde antolatzailea eta Egidazu
baita ere talde gasteiztarra sailkatu dira.
Euskal Zirkuiturako 12 puntu batu
zituen Abadiñok, 10 Itsas Zaldunak-ek,
8 Martintxo A-k, 7 Durangok, 6 Aranbizkarrak, 5 Calasanzek
eta 4 San Viatorrek.
Altzagako VIII. Xake Torneoa
(Euskal Zirkuituko bederatzigarrena).
Leioan jokatu da 2014ko ekainaren
15ean (igande goizean). 11 talde aritu dira, 5 minutuko partidetan.
Sestao
nagusitu da, 33 puntuz. Bigarren Conteneo sailkatu da, 30’5 puntuz.
Hirugarren Altzaga talde antolatzailea geratu da, 29 puntuz.
Ondoren sailkatutakoak hauexek izan
dira: Gros (24’5 puntu), Abadiño (18 puntu), Portugalete
(16 puntu) eta Erandio (15 puntu).
Altzagak eraman
ditu Euskal Zirkuituko 12 puntuak; Abadiñok, 10; Portugaletek 8; Santurtzik,
7; Itsas Zaldunak taldeak, 6; Zornotzak, 5.
Euskal Zirkuituan Salcedo lider dugu, 52 puntuz. Abadiño asko
hurbildu zaio (44 puntu). Hirugarren Itsas Zaldunak dugu (39 puntu).
Laugarren Santurtzi dago (29 puntu).
Bosgarren, Solvay (22 puntu). Seigarren, Zuri Baltza (21
puntu). Zazpigarren, Zornotza (19 puntu).
JOKATZEKOA.
Jokalari beteranoen Euskadiko
Xake Txapelketa.
2014ko ekainaren 21etik 22ra
jokatuko da, Zarautzen (Gipuzkoa). Hau da, larunbatean eta igandean. Jose
Iglesias III. Oroigarria ere du izena.
2013ko txapelduna Pedro Viñal Gutierrez Iruñeko Nuevo Casino taldeko
jokalaria izan zen.
MUNDUKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOA.
Xake Azkarreko Munduko
Banakako Xake Txapelketa.
2014ko ekainaren 16tik 18ra jokatu da, Dubai hirian (Arabiar
Emirerri Batuak). 15 minutuko partidak izan dira, gehi 10 segundo jokaldiko. 15
partida izan dira.
Irabazle eta, beraz, 2014ko
txapelduna Magnus Carlsen norvegiarra
izan da (11 puntu 15 partidatan).
JOKATZEKOAK.
Tximista Xakeko Munduko
Banakako Xake Txapelketa.
2014ko ekainaren 19tik 20ra jokatuko da, Dubai hirian
(Arabiar Emirerri Batuak). 3 minutuko partidak izanen dira, gehi 2 segundo
jokaldiko. 21 partida izanen dira. 2.500 FIDE eloa eduki behar da gutxienez
parte hartzeko. 2014ko martxoko edo apirileko zerrenda kontuan hartuko da
(jokalariari komeni zaiona). Berdin da zerrenda xake klasikokoa, xake
azkarrekoa edo tximista xakekoa izatea. Estatu bakoitzeko txapeldunek ere parte
har dezakete. Sari garrantzitsuak izanen dira.
2013ko txapelduna Quang Liem Le (Vietnam) izan zen.
FIDEko Emakumezkoen Grand
Prix-eko bosgarren torneoa.
2014ko ekainaren 18tik uztailaren
2ra, Georgiako Lopota hirian, jokatuko da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an eta
2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito
honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du
Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.
Informazioa: “http://lopota2014.fide.com/en/main-page”
webgunean.
XAKE
TORNEOAK.
JOKATUTAKOAK.
”Kirolaren Eguna Kalean” Tximista
Xakeko VIII. Torneoa.
2014ko ekainaren 15ean jokatu da, igandean,
Calahorra herrian (Errioxa, Espainia). 5 minutuko partidak izan dira, 7
txandatan.
Iruñeko Nuevo Casino taldean jokatu
eta Nafarroan bizi den Pedro Viñal Gutierrez izan da irabazle (6 puntu 7
partidatan).
Oier
Lacruz Otsoa nafarra zortzigarren sailkatu da, 5 puntuz. Juan Carlos Peralta Calvo nafarra 23.
tokian geratu da, 3 puntuz.
36 jokalari aritu dira.
Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr136086.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821”.
Adin guztietako Madrilgo Xake
Txapelketa.
Luis Ignacio Rubio Mejiak irabazi du. 2454 da bere
FIDE eloa.
Bigarren Mikel Huerga Leatxe nafarra geratu da. 2.440 da bere FIDE eloa.
Finala 2’5-1’5 galdu zuen.
Informazioa: “http://www.ajedrezfma.com/index.php?name=Sections&req=viewarticle&artid=371&page=1”.
2014-06-18.
Iturria: Internet.