ASTEKO KRONIKA.
(2014ko ekainaren 25ean).
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOAK.
Jokalari beteranoen Euskadiko
Xake Txapelketa.
2014ko ekainaren 21etik 22ra jokatu
da, Zarautzen (Gipuzkoa). Hau da, larunbatean eta igandean. Jose Iglesias III.
Oroigarria ere izan du izena.
Juan Jose Saenz Martinez gipuzkoarra (2.276 FIDE
elokoa) nagusitu da (5 puntu 6 partidatan). Bigarren, Jose Manuel Cejudo Urdampilleta gipuzkoarra (1.929) sailkatu da (5
puntu). Hirugarren, Pedro Viñal Gutierrez
nafarra (2.061) geratu da (4’5 puntu).
Ondoren jokalari hauek: Jose Angel Besga Lopez bizkaitarra
(2.068, 4 puntu), Jose Manuel Riano
Perales bizkaitarra (1.849, 4 puntu), Salustiano
Gonzalez Izaguirre bizkaitarra (1.991, 3’5 puntu) eta Francisco Criado Plaza arabarra (1.821, 3’5 puntu). Orotara, 18
jokalari aritu dira.
Informazioa:
“http://www.chess-results.com/tnr138450.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821”
webgunean.
Larrasoloetako XXI. Xake
Torneoa (Euskal Zirkuituko hamargarrena).
Durangon jokatu da 2014ko ekainaren
21ean (larunbatean). 15 talde aritu dira, 5 minutuko partidetan.
Abadiño A
nagusitu da, 50’5 puntuz. Bigarren Santurtziko Itsas Zaldunak sailkatu
da, 44’5 puntuz. Hirugarren Portugalete geratu da, 39’5 puntuz.
Ondoren sailkatutakoak hauexek izan
dira: Santurtzi (37 puntu), Chavales A (35’5 puntu), SAL
(Sociedad Ajedrecística Logroñesa) (33’5 puntu) eta Durangoko Larrasoloeta
A (30’5 puntu).
Abadiño
A-k eraman ditu Euskal Zirkuituko 12 puntuak; Itsas Zalduna taldeak,
10; Portugaletek 8; Santurtzik, 7; SAL-ek, 6; Larrasoloeta
A-k, 5; Zornotzak, 4.
Euskal Zirkuituan Abadiño lider berria dugu, 56 puntuz. Bigarren, Salcedo
dago (52 puntu). Hirugarren Itsas Zaldunak dugu (49 puntu). Laugarren Santurtzi
dago (36 puntu). Bosgarren, Solvay
(22 puntu). Seigarren, Zornotza (22 puntu). Zazpigarren, Zuri Baltza (21
puntu).
JOKATZEKOAK.
Emakumezko jokalarien
Euskadiko Xake Txapelketa.
2014ko uztailaren 4tik 6ra jokatuko
da, Santurtzin (Bizkaia). Zehatz-mehatz, San Jorge Hotelean (Antonio Altzaga
Plaza, 51).
Ostiralean, 17:00etan hasiko da lehenengo txanda.
Larunbatean, bigarren txanda (10:00) eta hirugarrena (17:00) jokatuko dira.
Igandean, laugarren txanda (10:00) eta bosgarrena (15:00).
90 minutuko partidak izanen dira, gehi 30 segundo jokaldiko.
2013ko txapelduna Ainhoa Barrio Ugidos bizkaitarra izan zen.
Informazioa:
“http://xake.net/2014-fva/6HT_CAMP_EUS_FEMENINO/2014-07-04a07%20CAMP-EUS-FEMENINO.html”
webgunean.
Eibar
Hiria XXX. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamaikagarrena).
2014ko ekainaren 28an jokatuko da,
larunbatean. Arratsaldeko 4etan hasiko da, Eibarko Untzaga Plazan. 5 minutuko
partidak eta lau jokalariko taldeak izanen dira. Liga moduan jokatuko da. Jose
Mari Kruzetaren Oroimenezkoa ere deitzen da.
2013ko txapelduna (XXIX. edizioan): Gros
(Donostia, Gipuzkoa).
Informazioa:
“https://www.deporeibar.com/xakea/2014/06/24/el-sabado-se-jugara-el-30o-torneo-ciudad-de-eibar/”
webgunean.
Azkoitia
Hiria XXXII. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamabigarrena).
2014ko ekainaren 29an jokatuko da,
igandean. Azkoitian jokatuko da. Joxe Azkueren III. Oroimenezkoa ere deitzen
da.
2013ko txapelduna (XXXI. edizioan): Abadiño
(Bizkaia, Euskal Herria).
MUNDUKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOAK.
Xake Azkarreko Munduko
Banakako Xake Txapelketa.
2014ko ekainaren 16tik 18ra jokatu da, Dubai hirian (Arabiar
Emirerri Batuak). 15 minutuko partidak izan dira, gehi 10 segundo jokaldiko. 15
partida izan dira.
Irabazle eta, beraz, 2014ko
txapelduna Magnus Carlsen norvegiarra (2.827)
izan da (11 puntu 15 partidatan). Bigarren Fabiano Caruana italiarra (2.840),
10’5 puntuz. Hirugarren, Viswanathan Anand indiarra (2.770), 10’5 puntuz.
Ondoren sailkatutakoak: Levon
Aronian armeniarra (2.785, 10’5 puntu), Alexander Morozevich errusiarra (2.732,
10’5 puntu), Evgeny Tomashevsky errusiarra (2.693, 10 puntu) eta Sergey
Karjakin errusiarra (2.781, 10 puntu). Orotara, 113 jokalari aritu dira.
Tximista Xakeko Munduko
Banakako Xake Txapelketa.
2014ko ekainaren 19tik 20ra jokatu da, Dubai hirian (Arabiar
Emirerri Batuak). 3 minutuko partidak izan dira, gehi 2 segundo jokaldiko. 21
partida izan dira.
Magnus Carlsen norvegiarra (2.837) izan da
irabazlea, 17 puntuz. Bigarren, Ian Nepomniachtchi
errusiarra (2.816), 16 puntuz. Hirugarren, Hikaru
Nakamura estatubatuarra (2.879), 16 puntuz.
Ondoren sailkatutakoak: Quang Liem Le vietnamdarra (2.817, 14
puntu), Shakhriyar Mamedyarov
azerbaijandarra (2.822, 13’5 puntu), Levon
Aronian armeniarra (2.863, 13’5 puntu) eta Viswanathan Anand indiarra (2.827, 13’5 puntu). Orotara, 116
jokalari aritu dira.
JOKATZEN ARI DA.
FIDEko Emakumezkoen Grand
Prix-eko bosgarren torneoa.
2014ko ekainaren 18tik uztailaren
2ra, Georgiako Lopota hirian, jokatzen ari da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an
eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito
honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du
Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.
Georgiako Lopota hirian, bosgarren
torneoan, 6 txanda jokatu dira dagoeneko. Buruan Yifan Hou txinatarra (2.629)
dugu, 5’5 puntuz. Bigarren, Nana Dzagnidze georgiarra (2.541), 5 puntuz.
Hirugarren, Wenjun Ju txinatarra (2.532), 4 puntuz.
Ondoren sailkatutakoak hauek dira:
Anna Muzychuk ukraniarra (2.561, 4 puntu), Humpy Koneru indiarra (2.613, 3’5
puntu), Harika Dronavalli indiarra (2.503, 3’5 puntu) eta Antoaneta Stefanova
bulgariarra (2.488, 3 puntu). Orotara, 12 jokalari ari dira jokatzen.
Informazioa: “http://lopota2014.fide.com/en/main-page”
webgunean.
2014-06-25.
Iturria: Internet.