ASTEKO KRONIKA.
(2014ko uztailaren 2an).
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOAK.
Eibar
Hiria XXX. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamaikagarrena).
2014ko ekainaren 28an jokatu da,
larunbat arratsaldean, Eibarren. 5 minutuko partidak eta lau jokalariko taldeak
izan dira. Liga moduan jokatu da. Jose Mari Kruzetaren Oroimenezkoa ere deitzen
da.
Donostiako Gros Xake Taldea nagusitu da, 66
puntuz. Bigarren, Arrasate-Arlutz izan
da, 63’5 puntuz. Hirugarren, Abadiño,
62 puntuz.
Ondoren talde hauek sailkatu dira:
Leioako Altzaga (61 puntu),
Errenteriako Kultur Sustapena (60’5
puntu), Santurtziko Itsas Zaldunak
(59 puntu) eta Portugalete (46’5
puntu). Orotara, 22 talde aritu dira.
Euskal Zirkuiturako Arrasate-Arlutz
taldeak 12 puntu eskuratu ditu, Abadiñok
10, Altzagak 8, Kultur Sustapenak 7, Itsas Zaldunak taldeak 6, Portugaletek 5 eta SAL (Sociedad Ajedrecística Logroñesa) taldeak 4.
Iñigo Argandoña Riveiro, Ivan Muñoz Perez, Luis Olaizola
Ortega eta Iñigo Martin Alvarez izan dira Gros talde
txapelduneko jokalariak.
Informazioa:
“https://www.deporeibar.com/xakea/2014/06/29/gros-xake-taldea-de-donostia-se-llevo-el-30-torneo-ciudad-de-eibar/” webgunean.
Azkoitia
Hiria XXXII. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamabigarrena).
2014ko ekainaren 29an jokatu da,
igandean, Azkoitian. Joxe Azkueren III. Oroimenezkoa ere deitzen da.
Santurtziko Itsas Zaldunak taldea nagusitu da,
44 puntuz. Bigarren Abadiño geratu
da, 37’5 puntuz. Hirugarren Donostiako Easo,
33 puntuz.
Ondoren talde hauek sailkatu dira: Donostiako
Gros Xake Taldea (32’5 puntu), Azkoitia A (32’5 puntu), Azkoitia B (26’5 puntu) eta Barakaldo (23’5 puntu). Orotara, 13
talde izan dira.
Euskal Zirkuiturako Itsas Zaldunak
taldeak 12 puntu eskuratu ditu, Abadiñok
10, Azkoitia Ak 8, Bilboko Zuri Baltzak 7, Zornotzak 6, Legazpiko Santikutzek
5 eta Elgoibarrek 4.
Lau Taldetako Sestaoko Xake
Torneoa (Euskal Zirkuituko hamahirugarrena).
Sestaon jokatu da 2014ko ekainaren 27an
(ostirala). 4 talde aritu dira, 5 minutuko partidetan.
Sestao
nagusitu da, 46 puntuz. Bigarren Portugalete
izan da, 32 puntuz. Hirugarren Santurtzi, 28 puntuz. Laugarren Barakaldo sailkatu da, 22 puntuz.
Euskal Zirkuiturako Portugaletek
12 puntu eskuratu ditu; Santurtzik
10 puntu.
Euskal Zirkuituko Sailkapen Nagusian
Abadiño
lider dugu 76 puntuz. Bigarren, Santurtziko Itsas Zaldunak taldea, 67 puntuz. Hirugarren Salcedo dago, 52 puntuz.
Ondoren talde hauek ditugu: Santurtzi (46 puntu), Zornotza (30 puntu), Zuri Baltza (28 puntu) eta Solvay (22 puntu).
JOKATZEKOA.
Emakumezko jokalarien
Euskadiko Xake Txapelketa.
2014ko uztailaren 4tik 6ra jokatuko
da, Santurtzin (Bizkaia). Zehatz-mehatz, San Jorge Hotelean (Antonio Altzaga
Plaza, 51).
Ostiralean, 17:00etan hasiko da lehenengo txanda.
Larunbatean, bigarren txanda (10:00) eta hirugarrena (17:00) jokatuko dira.
Igandean, laugarren txanda (10:00) eta bosgarrena (15:00).
90 minutuko partidak izanen dira, gehi 30 segundo jokaldiko.
2013ko txapelduna Ainhoa Barrio Ugidos bizkaitarra izan zen.
Informazioa:
“http://xake.net/2014-fva/6HT_CAMP_EUS_FEMENINO/2014-07-04a07%20CAMP-EUS-FEMENINO.html” webgunean.
MUNDUKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOA.
FIDEko Emakumezkoen Grand
Prix-eko bosgarren torneoa.
2014ko ekainaren 18tik uztailaren
2ra, Georgiako Lopota hirian, jokatui da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an eta
2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito
honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du
Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.
Georgiako Lopota hirian, bosgarren
torneoan, Yifan
Hou txinatarra (2.629) nagusitu da (9 puntu 11 partidatan).
Bigarren, Wenjun Ju txinatarra
(2.532) izan da, 7 puntuz. Hirugarren, Elina
Danielian armeniarra (2.460), 7 puntuz.
Ondoren sailkatutakoak hauek dira: Nana Dzagnidze georgiarra (2.541, 6’5
puntu), Antoaneta Stefanova
bulgariarra (2.488, 6 puntu), Harika
Dronavalli indiarra (2.503, 6 puntu) eta Anna Muzychuk ukraniarra (2.561, 5’5 puntu). Orotara, 12 jokalari
aritu dira.
Informazioa: “http://www.fide.com/images/stories/final_standings/2014/Lopota2014_Crosstable_final.pdf” webgunean.
EUROPAKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATZEKOA.
Emakumezkoen
Europako Banakako XV. Xake Txapelketa.
2014ko uztailaren 6tik 17ra jokatuko
da Bulgariako Plovdiv hirian. 11 txanda izanen dira. 40 jokaldi egiteko 90
minutu izanen dituzte. Partida amaitzeko 30 minutu gehiago ere bai. Hasieratik,
jokaldiko 30 segundo gehituko zaizkie. Txapeldunak 11.000 euro jasoko ditu.
Orotara, 60.000 euro banatuko dira sarietan.
2013ko txapelduna Thanh Trang Hoang hungariarra izan zen.
XAKE
TORNEOAK.
JOKATUTAKOA.
“Chessy”
Xake Aktiboko Torneo Irekia.
2014ko ekainaren 28an jokatu da,
larunbatean, Donostian, Gros Xake Taldeak antolatuta.
2.048 FIDE eloko Luis David Jimenez
Almeida nafarrak irabazi du (6 puntu 7 partidatan). Bigarren Christian Sanchez Merino gipuzkoarra
(1.658) izan da, 6 puntuz. Hirugarren, Jon
Lagos Lejarraga bizkaitarra (1.656), 5’5 puntuz.
Ondoren sailkatu direnak: Mikel Ortega Lopez nafarra (2.072, 5
puntu), Eihartze Buiza Prieto
bizkaitarra (1.896, 5 puntu), Aritz
Abalia Patino gipuzkoarra (1.799, 5 puntu) eta Jose Luis Muñoz Avila gipuzkoarra (1.576, 5 puntu). Orotara, 45
jokalari aritu dira.
Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr138883.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821” webgunea.
2014-07-02.
Iturria: Internet.