ASTEKO KRONIKA.
(2014ko uztailaren 9an).
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOA.
Emakumezko jokalarien
Euskadiko Xake Txapelketa.
2014ko uztailaren 4tik 6ra jokatu
da, Santurtzin (Bizkaia).
Bi multzotan liga jokatu ondoren,
finala hiru jokalarik jokatu dute. Ainhoa Barrio Ugidos bizkaitarra (1.838) nagusitu
da (iaz bezala), 2 puntuz. Bigarren, Daniela
Velte gipuzkoarra (1.765) izan da, puntu batez. Hirugarren, Oihana Gonzalez Etayo nafarra (1.796)
geratu da, 0 puntuz.
Laugarren, Cecilia Perez Sodupe gipuzkoarra (1.400) izan da, 2 puntuz.
Bosgarren, Romina Rodriguez Redondo
bizkaitarra (1.552), puntu batez. Seigarren, Wei Li arabarra (elorik gabekoa), 0 puntuz.
Hasieran zortzi jokalari izan dira,
baina postuak zehazteko azkeneko fasean 6 soilik.
90 minutuko partidak izan dira, gehi 30 segundo jokaldiko.
Informazioa:
“http://www.chess-results.com/tnr139462.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821” webgunean.
2014ko
UZTAILEKO FIDE ELOA.
Magnus Carlsen norvegiarra buruan dago berriz ere,
2.877 puntuz. Bigarren, Levon Aronian
armeniarra, 2.805 puntuz. Hirugarren, Alexander
Grischuk errusiarra, 2.795 puntuz.
Laugarren postuan Fabiano Caruana italiarra dago, 2.789
puntuz. Bosgarren tokian Hikaru Nakamura
estatubatuarra jarri da, 2.787 puntuz, Viswanathan Anand eta Vladimir Kramnik
gainditu ondoren. Seigarren, Sergei
Karjakin errusiarra kokatu da, 2.786 puntuz, Anand, Kramnik eta Veselin
Topalov atzean utzita. Zazpigarren, Viswanathan
Anand indiarra dugu, 2.785 puntuz.
MUNDUKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATZEKOA.
Jokalari beteranoen selekzioen
Munduko Xake Txapelketak.
Lituaniako Vilnius hirian jokatuko
dira, 2014ko uztailaren 13tik 21era. 9 txanda izanen dira. Selekzioek 4
jokalari eta ordezko bat izanen dituzte. 90 minututan 40 jokaldi egin beharko
dituzte. 30 minutu gehiago izanen dute partida amaitzeko. Hasieratik jokaldiko
30 segundo gehiago izanen dute.
Txapelketa irekian, 65 urtez
gorakoak arituko dira alde batetik eta 50 urtez gorakoak bestetik. Emakumezkoen
selekzioetan 50 urtez gorakoak arituko dira. Sariak izanen dira lehenengo hiru
selekzioentzat.
EUROPAKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATZEN ARI DENA.
Emakumezkoen
Europako Banakako XV. Xake Txapelketa.
2014ko uztailaren 6an hasi zen eta 17an
amaituko da Bulgariako Plovdiv hirian. 11 txanda izanen dira. 40 jokaldi
egiteko 90 minutu dituzte. Partida amaitzeko 30 minutu gehiago ere bai.
Hasieratik, jokaldiko 30 segundo gehiago ere. Txapeldunak 11.000 euro jasoko
ditu. Orotara, 60.000 euro banatuko dira sarietan.
Hiru txanda jokatuta, 3 puntuz hiru
jokalari daude: Natalia
Zhukova ukraniarra (2.451), Nana
Dzagnidze georgiarra (2.541) eta Lilit
Mkrtchian armeniarra (2.446). 2’5 puntuz 18 jokalari ditugu: Elisabeth Paehtz alemaniarra (2.456), Mariya Muzychuk ukraniarra (2.521), Cristina-Adela Foisor errumaniarra
(2.383), Monika Socko poloniarra
(2.462) eta 14 jokalari gehiago.
2013ko txapelduna Thanh Trang Hoang hungariarra izan zen.
Informazioa:
“http://www.eiwcc2014.eu/rounds.html” webgunean.
XAKE
TORNEOAK.
JOKATUTAKOAK.
Arrigorriagako
Abusuko XVIII. Xake Txapelketa.
2014ko ekainaren 24tik uztailaren
3ra jokatu da, 7 txandatan, Arrigorriagako Abusu auzoan (Bizkaia).
2.231 FIDE eloko Paulo Alberdi
Sololuce bizkaitarrak irabazi du, 6 puntuz. Bigarren Sergio Trigo Urkijo bizkaitarra (2.258)
izan da, 5’5 puntuz. Hirugarren, Alvaro
Diaz Herrero bizkaitarra (2.163), 5’5 puntuz.
Ondoren sailkatu direnak: Xabier Barbazan Bilbao bizkaitarra (1.855,
5’5 puntu), Joseba Llano Olabarrieta
bizkaitarra (1.921, 5’5 puntu), Carlos
Nava Pereda bizkaitarra (2.276, 5 puntu) eta Alex Rodriguez Gonzalez bizkaitarra (1.982, 5 puntu). Orotara, 46
jokalari aritu dira.
Informazioa: “http://chess-results.com/tnr138710.aspx?lan=1&art=1&rd=7&wi=984&turdet=YES” webgunea.
Arrigorriako
Abusuko partida azkarretako Xake Txapelketa.
2014ko uztailaren 5ean jokatu da, 8
txandatan, Arrigorriagako Abusu auzoan (Bizkaia).
2.287 FIDE eloko Carlos Nava Pereda bizkaitarrak
irabazi du, 6’5 puntuz. Bigarren David
Martinez Pelaez bizkaitarra (1.956) izan da, 6’5 puntuz. Hirugarren, Alain Prieto Aranguren bizkaitarra (2.211),
6 puntuz.
Ondoren sailkatu direnak: Carlos Berdote Alonso gipuzkoarra (1.815,
6 puntu), Ibon Martin Etxeandia
bizkaitarra (2.155, 5’5 puntu), Jon
Fernandez Bonet bizkaitarra (1.807, 5’5 puntu) eta Alexander Gonzalez Turza bizkaitarra (1.911, 5’5 puntu). Orotara,
37 jokalari aritu dira.
Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr138883.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821” webgunea.
JOKATZEKOAK.
Santurtzi Jaietan Xakeko XI.
Jaialdia.
2014ko uztailaren 12an (larunbata),
5 minutuko Xake Txapelketa jokatuko da, goizeko 11etatik aurrera. Santurtziko
Udaletxea eta Dorre Etxearen tarteko oinezkoentako pasabidean jokatuko da.
Informazioa: “http://clubajedrezsanturtzi.blogspot.com.es/2014/06/xi-festival-de-ajedrez-el-carmen-2014.html” webgunea.
Barakaldoko Karmenak Tximista
Xakeko IV. Txapelketa.
2014ko uztailaren 13an (igandea), 5
minutuko Xake Txapelketa jokatuko da, goizeko 11etatik aurrera, Clara Campoamor
izeneko tokian. Barakaldo Xake Taldeak antolatzen du.
2013an, III. Txapelketa Koldo Urbieta
Gabancho bizkaitarrak irabazi zuen.
Informazioa: “http://www.xakeweb.com/foro/viewtopic.php?f=2&p=25577” webgunea.
2014-07-09.
Iturria: Internet.