ASTEKO KRONIKA.
(2014ko uztailaren 16an).
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOA.
Balentin Berrio-Otxoa XIII.
Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamalaugarrena).
Elorrion jokatu da 2014ko uztailaren
12an (larunbatean). 15 talde aritu dira, 5 minutuko partidetan.
Salcedo
talde kantabriarra nagusitu da, 48’5 puntuz. Bigarren Elorrioko Zaldi Baltza
A sailkatu da, 47 puntuz. Hirugarren Abadiño geratu da, 42 puntuz.
Ondoren sailkatutakoak hauexek izan dira:
Santurtziko Itsas Zaldunak (37 puntu), Leioako Altzaga (34’5
puntu), Donostiako Gros (32 puntu) eta Portugalete (29 puntu).
Salcedok eraman
ditu Euskal Zirkuituko 12 puntuak; Zaldi Baltza A taldeak, 10; Abadiñok
8; Itsas Zaldunak taldeak,
7; Altzagak, 6; Portugaletek, 5; Castro Urdialesek, 4.
Euskal Zirkuituan Abadiño lider dugu, 84 puntuz. Bigarren, Itsas
Zaldunak dago (74 puntu). Hirugarren Salcedo dugu (64 puntu).
Laugarren Santurtzi dago (46 puntu). Bosgarren, Portugalete (38
puntu). Seigarren, Zornotza (32 puntu). Zazpigarren, Zuri Baltza (31
puntu).
Informazioa:
“http://www.ajedrezvasco.com/torneos/140712-CVR-BerrioOtxoa-clas.pdf” webgunean.
MUNDUKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATZEN ARI DIRA.
Jokalari beteranoen selekzioen
Munduko Xake Txapelketak.
Lituaniako Vilnius hirian jokatzen
ari dira, 2014ko uztailaren 13tik 21era. 9 txanda dira. Selekzioek 4 jokalari
eta ordezko bat dituzte. 90 minututan 40 jokaldi egin behar dituzte. 30 minutu
gehiago dute partida amaitzeko. Hasieratik jokaldiko 30 segundo gehiago dute.
Txapelketa irekian, 65 urtez
gorakoak aritzen dira alde batetik eta 50 urtez gorakoak bestetik. Emakumezkoen
selekzioetan 50 urtez gorakoak aritzen dira. Sariak izanen dira lehenengo hiru
selekzioentzat.
EUROPAKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATZEN ARI DENA.
Emakumezkoen
Europako Banakako XV. Xake Txapelketa.
2014ko uztailaren 6an hasi zen eta 17an
amaituko da Bulgariako Plovdiv hirian. 11 txanda dira. 40 jokaldi egiteko 90
minutu dituzte. Partida amaitzeko 30 minutu gehiago ere bai. Hasieratik,
jokaldiko 30 segundo gehiago ere. Txapeldunak 11.000 euro jasoko ditu. Orotara,
60.000 euro banatuko dira sarietan.
Hamar txanda jokatuta (azkena besterik
ez da falta), Valentina
Gunina errusiarra (2.501) buruan dago, 8’5 puntuz. Ondoren, 7’5
puntuz lau jokalari daude: Natalia
Zhukova ukraniarra (2.451), Salome
Melia georgiarra (2.454), Mariya
Muzychuk ukraniarra (2.521) eta Tatiana
Kosintseva errusiarra (2.476). 7 puntuz 6 jokalari ditugu: Nino Batsiashvili georgiarra (2.417), Nana Dzagnidze georgiarra (2.541) eta 4
jokalari gehiago. 116 jokalari jokatzen ari dira.
2013ko txapelduna Thanh Trang Hoang hungariarra izan zen.
Informazioa:
“http://www.eiwcc2014.eu/rounds.html” webgunean.
XAKE
TORNEOAK.
JOKATUTAKOAK.
Laredo
Hiria Xake Azkarreko I. Torneo Irekia.
2014ko uztailaren 5ean jokatu da, 7
txandatan, Kantabriako Laredo herrian (Espainia).
Alejandro Ruiz Gomez kantabriarrak irabazi du, 6’5
puntuz. Ruta de Europa taldeko jokalari ohia orain Salcedo taldean dago. Bigarren
Sergio Trigo Urkijo bizkaitarra izan
da, 6 puntuz.
Johnny
Sadusea Bilboko Conteneo taldeko jokalaria seigarren sailkatu da, 5 puntuz.
Asier Gonzalez Pereira Santurtziko
Itsas Zaldunak taldeko jokalaria zortzigarren, 5 puntuz.
Informazioa: “http://www.ajedrezvasco.com/torneos/140705Laredo-clas.pdf” webgunea.
Benasque
Hiria XXXIV. Xake Torneo Irekia.
2014ko uztailaren 4tik 12ra jokatu
da, 9 txandatan, Benasque hirian (Huesca, Espainia).
2.647 FIDE eloko Hrant Melkumyan armeniarrak
irabazi du, 7’5 puntuz. Hogeita hamaseigarren Jesus Maria De la Villa nafarra (2.482) izan da, 6 puntuz. Berrogeita
hemeretzigarren, Juan Mario Gomez
Esteban bizkaitarra (2.466), 6 puntuz. 81. tokian Patxi Sesma Rubio nafarra (2.157), 5’5 puntuz. Orotara, 409
jokalari aritu dira.
Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr139241.aspx?lan=2&art=1&rd=9&turdet=YES&flag=30&wi=984&zeilen=99999” webgunea.
JOKATZEKOA.
Gasteizko Nazioarteko VI. Xake
Txapelketa Irekia.
2014ko uztailaren 20tik 27ra
jokatuko da. 90 minutuko partidak, gehi 30 segundo jokaldiko. Izena emateko
azken eguna: 2014ko uztailaren 18an.
2013. urtean Chakkravarthy J. Deepan indiarrak irabazi zuen.
Informazioa: “https://sites.google.com/site/openvitoriagasteiz2014/oinarriak-bases” webgunea.
2014-07-16.
Iturria: Internet.