ASTEKO KRONIKA.
(2014ko uztailaren 23an).
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOAK.
Agustin Zamakona XXXIII.
Oroigarria (Euskal Zirkuituko hamabosgarrena).
2014ko uztailaren 19an (larunbata)
jokatu da. Salcedo talde kantabriarrak irabazi du.
Ermuako XIX. Xake Torneoa (Euskal
Zirkuituko hamaseigarrena).
2014ko uztailaren 20an (igandea)
jokatu da. Abadiño talde bizkaitarra nagusitu da.
Errenteriako
XXIV. Xake Torneoa – Gerardo Elkano XI. Oroigarria (Euskal Zirkuituko hamazazpigarrena).
2014ko uztailaren 20an (igandea)
jokatu da.
JOKATZEKOA.
La Boroña Hotela IV. Xake Torneoa
(Euskal Zirkuituko hemezortzigarrena).
2014ko uztailaren 26an jokatuko da, larunbatean, Gijonen
(Asturias). Covadonga taldeak antolatuko du eta bere lokalean jokatuko da (Jesus
Revuelta kalea, z/g). Arratsaldeko 4 eta erdietan hasiko da. Sariak izanen dira
lehenengo hiru taldeentzat. Bazkaria doahinik izanen dute Euskal Zirkuituko
taldeetako jokalariek.
Iaz, Dias Ferreira taldea (Matosinhos, Portugal) izan
zen garailea.
Informazioa: “http://ajedrezgcc.hol.es/circuito-de-la-amistad-2/” webgunean.
MUNDUKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOAK.
Jokalari beteranoen taldeen
Munduko Xake Txapelketak.
Lituaniako Vilnius hirian jokatu
dira, 2014ko uztailaren 13tik 21era. 9 txanda izan dira. Taldeek 4 jokalari eta
ordezko bat izan dituzte. 90 minututan 40 jokaldi egin behar izan dituzte. 30
minutu gehiago izan dute partida amaitzeko. Hasieratik jokaldiko 30 segundo
gehiago izan dute.
50 urtez gorako Txapelketa Irekia
eta Emakumezkoena batera jokatu dira, emakumezkoen lau talde soilik
zirelako.
Lituania
1 taldea nagusitu da, 17 puntuz. Eduardas
Rozentalis (2.603), Aloyzas Kveinys
(2.527), Vidmantas Malisauskas (2.409), Virginijus Dambrauskas (2.277) eta Laimutis Solys (2.310) aritu dira talde txapeldun
honetan.
Ingalaterra 1 taldea bigarren
geratu da, 15 puntuz. Hirugarren Emakumezkoen Errusia taldea izan da, 12
puntuz.
Laugarren Rositsan ir Maccabi
Lituania taldea geratu da, 12 puntuz. Bosgarren, Logika Lituania, 11
puntuz. Seigarren, Moldavia, 10 puntuz. Zazpigarren, Emakumezkoen
Georgia taldea, 9 puntuz. Orotara, 18 talde aritu dira.
Lehenengo hiru taldeek jaso dute
domina. Laugarrenak eta bosgarrenak diploma. Bost taldeek dirua ere jaso dute.
Emakumezkoen talde txapelduna
Emakumezkoen Errusia taldea izan da
(hirugarren geratu da, 12 puntuz). Talde hau osatu duten jokalariak hauexek
izan dira: Galina Strutinskaia (2.306), Ludmila Saunina (2.186), Elena Fatalibekova (2.243), Valentina Kozlovskaya (2.161) eta Natalia I. Titorenko (2.129).
Bigarren Emakumezkoen Georgia
taldea izan da (zazpigarren geratuta, 9 puntuz). Hirugarren Emakumezkoen
Letonia taldea geratu da (bederatzigarrena izanik, 9 puntuz).
Laugarren Emakumezkoen Lituania
taldea sailkatu da (hamazazpigarren geratuta, 3 puntuz).
Lehenengo hiru taldeek jaso dute
domina. Dirua ere bai.
65 urtez gorako Txapelketa
irekian, Saint-Petersburg-Errusia
taldea nagusitu da, 17 puntuz. Bere jokalariak hauek izan dira: Vadim Z. Faibisovich (2.337), Vladimir I. Karasev (2.367), Nikolai M. Mishuchkov (2.318) eta Viktor Turikov (2.259).
Bigarren Errusia taldea
geratu da, 16 puntuz. Hirugarren, Letonia taldea, 12 puntuz.
Laugarren, Austria taldea, 11
puntuz. Bosgarren, Suitza taldea, 8 puntuz. Seigarren, Danimarka
taldea, 8 puntuz. Zazpigarren, Milsa-Lituania, 8 puntuz. Orotara, 10
taldek jokatu dute.
Lehenengo hiru taldeek domina eta
dirua jaso dituzte.
Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr140160.aspx?lan=1&art=0&wi=821” webgunean.
EUROPAKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOA.
Emakumezkoen Europako Banakako
XV. Xake Txapelketa.
2014ko uztailaren 6an hasi zen eta
17an amaitu da Bulgariako Plovdiv hirian. 11 txanda izan dira. 40 jokaldi
egiteko 90 minutu izan dituzte. Partida amaitzeko 30 minutu gehiago ere bai. Hasieratik,
jokaldiko 30 segundo gehiago ere. Txapeldunak 11.000 euro jaso ditu. Orotara,
60.000 euro banatu dira sarietan.
Valentina
Gunina errusiarra (2.501) nagusitu da, 9 puntuz. Bigarren Tatiana
Kosintseva errusiarra (2.476) geratu da, 8’5 puntuz. Hirugarren, Salome
Melia georgiarra (2.454), 8 puntuz.
Laugarren Mariya Muzychuk ukraniarra (2.521) izan da,
8 puntuz. Bosgarren, Natalia Zhukova ukraniarra (2.451), 7’5 puntuz.
Seigarren, Nana Dzagnidze georgiarra (2.541), 7’5 puntuz. Zazpigarren, Nino
Batsiashvili georgiarra (2.417), 7’5 puntuz. Orotara, 116 jokalari aritu
dira.
Informazioa: “http://www.eiwcc2014.eu/rounds.html” webgunean.
XAKE
TORNEOAK.
JOKATUTAKOAK.
Covadonga taldeko Jaialdia, 2.200 elo baino gutxiagoko
jokalarientzatzako Xake Torneo Irekia.
2014ko uztailaren 18tik 20ra jokatu
da, 5 txandatan, Gijon hirian (Asturias).
2.117 FIDE eloko Berna Blazquez Lopez asturiarrak irabazi du, 4’5
puntuz. Asier Gonzalez Pereira bizkaitarra (2.060) 12. postuan sailkatu
da, 2’5 puntuz. 23 jokalari aritu dira.
Informazioa: “http://chess-results.com/tnr129936.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821” webgunea.
Covadonga taldeko Jaialdia, 1.800 elo baino gutxiagoko
jokalarientzatzako Xake Torneo Irekia.
2014ko uztailaren 18tik 20ra jokatu
da, 5 txandatan, Gijon hirian (Asturias).
1.787 FIDE eloko Alvaro Alvarez Gonzalez asturiarrak irabazi du,
4’5 puntuz. Javier Salas Martin bizkaitarra (1.786) 5. postuan sailkatu
da, 3’5 puntuz. 39 jokalari aritu dira.
Informazioa: “http://chess-results.com/tnr129937.aspx?lan=2&art=1&rd=5&fed=ESP&turdet=YES&wi=821” webgunea.
Sant Marti Nazioarteko XVI. Xake
Torneo Irekia, A Multzoa.
2014ko uztailaren 13tik 21era jokatu
da, 9 txandatan, Herrialde Katalanetako Bartzelona hirian.
Eloko 2.592ko Karen H. Grigoryan armeniarrak irabazi du, 7’5
puntuz. Mikel Huerga Leatxe (2.458, Nafarroa, Euskal Herria) 23. postuan
sailkatu da, 5’5 puntuz (eloko 1’4 puntu galdu ditu).
Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr126519.aspx?lan=2&art=1&rd=9&turdet=YES&flag=NO&wi=984” webgunea.
Sant Marti Nazioarteko XVI. Xake
Torneo Irekia, B Multzoa.
2014ko uztailaren 13tik 21era jokatu
da, 9 txandatan, Herrialde Katalanetako Bartzelona hirian.
FIDE elorik ez duen eta euskal eloko
1.983 puntu dituen Jose Antonio Flores Mendozak
irabazi du, 8 puntuz. Perun jaio zen, baina Nafarroan bizi da. Nuevo Casino
taldea izan zen bere azkeneko taldea. 51 urte egin ditu 2014an, edo eginen
ditu. 161 jokalarik parte hartu dute.
Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr126520.aspx?lan=2&art=1&rd=9&turdet=YES&flag=NO&wi=984&zeilen=99999” webgunea.
JOKATZEN ARI DENA.
Gasteizko Nazioarteko VI. Xake
Txapelketa Irekia.
2014ko uztailaren 20tik hasi zen eta
27an amaituko da. 90 minutuko partidak, gehi 30 segundo jokaldiko.
5 txanden ondoren, Alejandro Franco Alonso gipuzkoarra (2.479) buruan
dago, 4’5 puntuz. Jaime Santos Latasa
espainiarra (2.449) bigarren dago, 4’5 puntuz. Ondoren, Jorge A. Gonzalez Rodriguez kolonbiarra (2.385), Javier Marchena Hurtado arabarra
(2.133) eta Ignacio Martinez Fernandez
de Arcaya nafarra (2.222), 4 puntuz. Iñigo
Argandoña Riveiro gipuzkoarra (2.420), Ander
Marchena Hurtado arabarra (2.101) eta 6 jokalari gehiago daude, 3’5 puntuz.
2013. urtean Chakkravarthy J. Deepan indiarrak irabazi zuen.
Informazioa: “http://www.jemchess.com/Vitoria14/wwwVitoria/crosstablescore.html” webgunea.
2014-07-23.
Iturria: Internet.