ASTEKO KRONIKA.
(2014ko uztailaren 30ean).
EUSKAL
HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOAK.
Ermuako XIX. Xake Torneoa (Euskal
Zirkuituko hamaseigarrena).
2014ko uztailaren 20an jokatu zen, igandean, Ermuan
(Bizkaia), 6 talderekin.
Abadiñok
irabazi zuen, 33’5 puntuz. Bigarren, Ermua izan zen, 24’5 puntuz.
Hirugarren, Azkoitia, 23’5 puntuz.
Laugarren, Itsas Zaldunak, 22 puntuz. Bosgarren, Abadiño
2, 16’5 puntuz. Seigarren, Eibar, 15 puntuz.
Abadiñok Euskal Zirkuiturako 12 puntu eskuratu zituen. Ermuak,
10; Azkoitiak, 8; Itsas Zaldunak taldeak, 7; Eibarrek, 6.
Errenteriako XXIV. Xake Torneoa –
Gerardo Elkano XI. Oroigarria (Euskal Zirkuituko hamazazpigarrena).
2014ko uztailaren 20an jokatu zen, igandean, Errenterian
(Gipuzkoa).
Irungo Batalla
taldeak irabazi zuen. Talde hau Zirkuitutik kanpo dago. Euskal Zikuiturako
puntuak honela banatu ziren: Errenteriako Kultur
Sustapenak, 12; Beasainek, 10.
La Boroña Hotela IV. Xake Torneoa
(Covadonga taldeko Xake Torneoa) (Euskal
Zirkuituko hemezortzigarrena).
2014ko uztailaren 26an jokatu zen, larunbatean, Gijonen
(Asturias).
Dias
Ferreira taldea (Matosinhos, Portugal) izan zen garailea, iaz bezala, 25 puntuz. Universidad
de Oviedo bigarren izan zen, 22 puntuz. Hirugarren, Solvay, 20 puntuz.
Laugarren, Promesas
Valladolid, 19 puntuz; bosgarren, Salcedo, 19 puntuz; seigarren,
Gijongo Covadonga taldea, 16 puntuz; zazpigarren, Ensidesa
(Aviles, Asturias), 13 puntuz.
Solvay talde kantabriarrak
12 puntu eskuratu zituen Euskal Zirkuiturako; Salcedok 10; Covadongak
8; Santurtziko Itsas Zaldunak taldeak 7.
Euskal Zirkuituko Sailkapen Nagusia
honela dago: Abadiño, 106 puntu; Salcedo,
86; Itsas Zaldunak, 82; Santurtzi, 47; Portugalete, 41; Zornotza,
37; Solvay eta Altzaga, 34. Orotara, 36 talde ditugu orain arte.
XAKEKO
OLINPIADA.
JOKATZEKOA.
Selekzioen arteko Xakeko
Olinpiada.
Norvegiako Tromso hirian jokatuko
da, 2014ko abuztuaren 2tik 15era. Olinpiada Irekia eta Emakumezkoen Olinpiada
jokatuko dira aldi berean.
Taldeek 4 jokalari eta ordezko bat
izanen dituzte. 90 minututan 40 jokaldi egin behar dituzte. 30 minutu gehiago
izanen dute partida amaitzeko. Hasieratik jokaldiko 30 segundo gehiago izanen
dute. 11 txanda izanen dira.
2012an Armenia
izan zen Olinpiada Irekiko garailea eta Errusia
Emakumezkoen Olinpiadan.
Aurten Olinpiada Irekian hauexek
dira faboritoak: Errusia, Ukrania, Frantzia, Armenia eta Estatu Batuak.
Emakumezkoen Olinpiadan, ordea,
hauexek: Txina, Errusia, Ukrania, Georgia eta India.
Informazioa: “https://chess24.com/en/olympiad2014” webgunean.
XAKE
TORNEOAK.
JOKATUTAKOAK.
Gasteizko Nazioarteko VI. Xake
Txapelketa Irekia.
2014ko uztailaren 20tik 27ra jokatu
da. 90 minutuko partidak izan dira, gehi 30 segundo jokaldiko. 9 txanda jokatu
dira.
Jaime
Santos Latasa (Espainia, 2.449) nagusitu da, 7’5 puntuz. Alejandro
Franco Alonso gipuzkoarra (2.479) bigarren geratu da, 7 puntuz. Iñigo
Argandoña Riveiro gipuzkoarra (2.420) hirugarren izan da, 7 puntuz.
Eloko 2.133ko Javier Marchena
Hurtado arabarrak laugarren postua eskuratu du, 6’5 puntuz. Bosgarren, Alain
Prieto Aranguren bizkaitarra (2.211)
sailkatu da, 6’5 puntuz. Seigarren, Jorge A. Gonzalez Rodriguez
kolonbiarra (2.385) izan da, 6 puntuz. Zazpigarren, Ander Marchena Hurtado arabarra
(2.101) geratu da, 6 puntuz. Orotara, 58 jokalari aritu dira.
Informazioa: “http://www.jemchess.com/Vitoria14/wwwVitoria/crosstablescore.html” webgunea.
”Uda 2014” Groseko Xakeko
Bigarren Multitorneoa.
2014ko uztailaren 9an jokatu da, Donostian,
6 txandatan.
Jon
Lertxundi Azpiazu gipuzkoarra (1.609) nagusitu da, 5 puntuz. Carlos
Berdote Alonso gipuzkoarra (1.821) bigarren geratu da, 5 puntuz. Jon
Jauregi Barandiaran gipuzkoarra (1.682) hirugarren izan da, 4 puntuz.
Orotara, 27 jokalari izan dira.
Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr139187.aspx?lan=2&art=1&rd=6&turdet=YES&wi=821” webgunea.
Villabona-Amasako Festak 2014 Xake Torneoa.
2014ko uztailaren 26an jokatu da,
Villabona-Amasan. 11 txanda jokatu dira.
Jose Luis
Guijarro Galan gipuzkoarra (2.189) nagusitu da, 11 puntuz. Iñigo
Argandoña Riveiro gipuzkoarra (2.420) bigarren geratu da, 9 puntuz. Unai
Iraola Iraola gipuzkoarra (1.978) hirugarren izan da, 8 puntuz.
Laugarren, Jokin Fernandez
Zubitur gipuzkoarra (1.991), 7’5 puntuz. Bosgarren, Josu Agirre
Canflanca gipuzkoarra (2.205), 7’5 puntuz. Seigarren, Mikel Alvarado
Fernandez gipuzkoarra (1.945), 7 puntuz. Zazpigarren, Oscar Diez Viera
gipuzkoarra (1.803), 7 puntuz. Orotara, 45 jokalarik parte hartu dute.
Informazioa: “http://chess-results.com/tnr141061.aspx?lan=2&art=1&wi=821&turdet=YES” webgunea.
Andorrako XXXII. Xake Torneo Irekia.
2014ko uztailaren 19tik 27ra jokatu
da, La Massana herrian (Andorra), 171 jokalarirekin, 9 txandatan.
Julio
Granda Zuñiga (Peru, 2.674) nagusitu da, 7’5 puntuz. Sergio Trigo
Urkijo bizkaitarra (2.245) 21. postuan geratu da, 6 puntuz. Goyo Uriarte
Prieto gipuzkoarra (2.000) 85. postuan sailkatu da, 4’5 puntuz. Gregorio
Sola Plaza nafarra (1.924) 97. postuan geratu da, 4’5 puntuz.
Informazioa: ”http://www.chess-results.com/tnr137344.aspx?lan=2&art=1&rd=9&turdet=YES&flag=NO&wi=984”.
Villalbako Nazioarteko II.
Xake Torneo Irekia.
2014ko uztailaren 19tik 27ra jokatu
da, Collado-Villalba herrian (Madrilgo Erkidego Autonomoa, Espainia), 44
jokalarirekin, 9 txandatan.
Ernesto
Fernandez Romero (Espainia, 2.476) nagusitu da, 9 puntuz. Aitor
Martinez Ayesa nafarra (2.047) 3. postuan geratu da, 6 puntuz (hala ere,
FIDE eloan 7’9 puntu galdu ditu).
Informazioa:
“http://www.chess-results.com/tnr137344.aspx?lan=2&art=1&rd=9&turdet=YES&flag=NO&wi=984” webgunea.
2014-07-30.
Iturria: Internet.