Asteazkena, 2014ko abuztuak 20a.
Bilboko Aste Nagusia.
Ezer ez baita
guztiz zuri, ez guztiz beltz.
Xake taulak besterik iradoki arren, zuria nekez izaten da
erabat zuri, eta beltza ere gutxitan izaten da erabat beltz. Gune gris horretan
datza kirolaren misterioa. Ongi kalkulatu behar dira mugimendu bakoitzaren
atzean ezkutatzen diren galera eta garaipen aukera guztiak. Horretan dabil
irudiko gizona. Aste Nagusia ere ez baita erabat beltz, ez erabat zuri. Festak
ere badu zerbait kiroletik, eta kirolak ere bai zerbait festatik, eta horren
froga argia dira Areatzan goizero antolatzen dituzten xake partidak.
http://www.berria.eus/paperekoa/3183/031/001/2014-08-20/ezer_ez_baita_guztiz_zuri_ez_guztiz_beltz.htm