ASTEKO KRONIKA.
(2014ko abuztuaren 20an).
XAKEKO
OLINPIADA.
Jokatutakoa:
Xakeko XLI. Xake Olinpiada Irekia.
2014ko abuztuaren 14an amaitu da,
Norvegiako Tromso hirian.
Hauexek izan dira lehenengo zazpi
selekzioak, 11 txanda jokatu ondoren:
1) Txina – 19 puntu.
2) Hungaria – 17 puntu.
3) India – 17 puntu.
4) Errusia – 17 puntu.
5) Azerbaijan – 17 puntu.
6) Ukrania – 16 puntu.
7) Kuba – 16 puntu.
Orotara, 177 selekzio aritu dira.
Txina selekzio txapelduneko jokalariak hauexek
izan dira: Yue
Wang (2.718 FIDE elokoa), Liren Ding (2.742), Yangyi Yu (2.668), Hua Ni
(2.666) eta Yi
Wei (2.638).
Informazioa:
“https://chess24.com/en/olympiad2014” eta “http://chess-results.com/tnr140380.aspx?lan=0&art=0&flag=30&wi=821” webguneak.
Jokatutakoa:
Emakumezkoen Xakeko XXVI. Olinpiada.
2014ko abuztuaren 14an amaitu da,
Norvegiako Tromso hirian.
Hauexek izan dira lehenengo zazpi
selekzioak, 11 txanda jokatu ondoren:
1) Errusia – 20 puntu.
2) Txina – 18 puntu.
3) Ukrania – 18 puntu.
4) Georgia – 17 puntu.
5) Armenia – 17 puntu.
6) Kazakhstan – 17 puntu.
7) Polonia – 16 puntu.
Orotara, 136 selekzio aritu dira.
Errusia selekzio txapelduneko jokalariak hauexek
izan dira: Kateryna
Lagno (2.540 FIDE elokoa), Valentina Gunina (2.524), Alexandra Kosteniuk (2.531), Olga Girya
(2.484) eta Natalija
Pogonina (2.479).
Informazioa:
“https://chess24.com/en/olympiad2014” eta “http://chess-results.com/tnr140380.aspx?lan=0&art=0&flag=30&wi=821” webguneak.
Jokatzekoa:
FIDEko
Emakumezkoen Grand Prix-eko seigarren torneoa.
2014ko abuztuaren 24tik irailaren
6ra, Estatu Batuetako Sharjah hirian jokatuko da. Orotara, 6 torneo dira,
2013an eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan.
Zirkuito honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala
jokatuko du Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen
da hori.
Lehenengo torneoa Genevan (Suitza)
jokatu zen. 2013ko maiatzaren 15ean izan zuen amaiera. Bela Kotenashvili georgiarrak irabazi zuen.
Bigarren torneoa 2013ko ekainaren
28an amaitu zen, Armeniako Dilijan hirian. Humpy
Koneru indiarrak irabazi zuen.
Hirugarren torneoa Tashkent hirian
(Uzbekistan) jokatu zen. 2013ko irailaren 30ean izan zuen amaiera. Humpy Koneru indiarra berriz izan zen nagusitu
zena.
Laugarren torneoa 2014ko apirilaren 22an
amaitu zen, Khanty-Mansiysk hirian (Errusia). Yifan
Hou txinatarrak irabazi zuen.
Bosgarren torneoa 2014ko uztailaren 2an
amaitu zen, Lopota hirian (Georgia). Yifan Hou
txinatarrak irabazi zuen.
Informazioa: “http://sharjah2014.fide.com/en/schedule”
eta webgunea.
2014-08-20.
Iturria: Internet.