ODEI LERENDEGIREN AROA HASI OMEN DA ARRANO ELKARTEKO XAKE TXAPELKETAN.
2014ko
irailaren 1etik 5era jokatu da Arrano Elkarteko XVII. Xake Txapelketa, xakelari
euskaldunontzat mugatutako txapelketa, hain zuzen ere.
29
jokalari aritu dira. Batez ere, Mikel Razkinek zuzendutako taldeetako
jokalariek parte hartu dute: Mikel Gurea, Mikel Deuna eta Gazte Berriak
taldeetako 22 jokalari. Gainontzekoak Arrano Elkarteko 4, Orvinako 2 eta Paz de
Zigandako bat izan dira.
Mikel Ortega Lopezen 3 garaipenen
ondoren, beste etapa bat hasi da txapelketan. Orain Odei Lerendegi Lasaren
aroan egon gaitezke. Bere izena, bederen, palmaresean jartzea lortu du.
Oso garaipen merezia izan da,
egokitu zaizkion partidak ez baitziren errazak. Ander Garralda Ruiz, Unai Vigor
Iriarte, Asier Alfaro Piñero, Mikel Otsoa Aldaz eta Joseba Otano Villanueva
gainditu ditu, finalak maisutasun handiz jokatuta. 15 urte eginen ditu 2014an,
dagoeneko ez baditu bete. Mikel Deuna taldekoa da.
Asier Alfaro Piñerok ere txapelketa
ona egin du. Odei Lerendegiren aurka galdu du hirugarren txandan, baina
azkeneko partidan Adolfo Ruiz Anton gaindituta bigarren postua eskuratu du. Hau
ere Mikel Deuna taldekoa da.
Arrano Elkarteko Joseba Otano
Villanuevak azkeneko txandan galdu du bere laugarren titulua lortzeko aukera.
Parekaketek lagundu diote txapelketa osoan, baina berak ere ongi erantzun du,
jokoari dagokionez.
Ander Garralda Ruizek 14 urtez
azpiko trofeoa eraman du. Juan Maria Rey Fuentesi irabaztea eta Iñaki
Arrizibitarekin berdintzea izan dira bere arrakastaren oinarriak. Bosgarren
postuan amaitu du, 3’5 puntuz. Mikel Gurean jokatzen du.
FIDE elorako balio izan du Torneoak
eta batzuek ederki aprobetxatu dute. Odei Lerendegik 69’2 puntu irabazi ditu;
Ander Garraldak, 39’2; Asier Alfarok, 26’4; Imanol Solano Martinezek, 24.
Etekina ateratakoak dauden bezala,
eloa ederki galdu dutenak badira: Aitor Huarte Zozayak 46’8 puntu galdu ditu;
Andoni Solano Martinezek, 42’4; Juan Maria Rey Fuentesek, 22’8; Mikel Razkin
Frailek, 18’4.
Hurrengo urtean, xakea
bultzatzearekin batera, xakean euskara bultzatzen segituko du torneo honek.
Iruñean, 2014ko irailaren 5ean.