ASTEKO KRONIKA.
(2014ko irailaren 10ean).
MUNDUKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOA: FIDEko
Emakumezkoen Grand Prix-eko seigarren torneoa.
2014ko abuztuaren 24tik irailaren
6ra, Estatu Batuetako Sharjah hirian jokatu da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an
eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito
honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du
munduko txapeldunaren aurka. 2015ean izanen da hori.
Seigarren torneo honetan 12 jokalari
aritu dira lehian. 11 txanda jokatu ondoren azkeneko sailkapena horrela geratu
da:
1)
Wenjun Ju (Txina) (2.559) –
8’5 puntu.
2)
Yifan Hou (Txina) (2.661 FIDE elokoa) –
8’5 puntu.
3)
Dronavalli Harika (India) (2.521) – 6’5
puntu.
4)
Xue Zhao (Txina) (2.508) – 6’5 puntu.
5)
Anna Ushenina (Ukrania) (2.487) – 6’5
puntu.
6)
Tuvshintugs Batchimeg (Mongolia) (2.346)
– 6’5 puntu.
7)
Humpy Koneru (India) (2.598) – 5’5
puntu.
Grand Prix honetako irabazlea Yifan Hou txinatarra izan da.
2014ko urrian Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa jokatuko
da. Txapeldunak Yifan Houren aurka jokatuko du 2015ean.
Urrian Yifan Houk irabaziko balu,
2015ean Humpy Koneru indiarraren aurka jokatu beharko luke titulua, Grand
Prix-eko bigarrena izan baita. Anna Muzychuk ukraniarra izan da Grand Prix-eko
hirugarrena.
Dena den, 2015ean postua ziurtatuta,
ez dirudi oso motibatuta dagoenik Yifan Hou. Ez omen da aurkeztuko 2014ko
urriko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketara.
Wenjun
Ju txinatarra (23 urte, 2014an): Estatu Batuetako Sharjah hirian jokatutako
Grand Prix-eko seigarren torneoko irabazlea.
Yifan
Hou txinatarra (20 urte, 2014an): Emakumezkoen Grand Prix-eko irabazlea.
Informazioa:
“http://sharjah2014.fide.com/en/schedule” webgunea.
JOKATZEKOA: Europako
Taldekako XXX. Xake Txapelketa Irekia.
2014ko irailaren 14tik 20ra jokatuko
da Bilbon (Bizkaia, Euskal Herria). 7 txanda izanen dira eta sei mahaitan
jokatuko dira neurketak. Euskal Herriko Gros (Donostia) eta Sestao taldeek
parte hartuko dute.
G-Team
Novy Bor (Txekia) izan zen 2013ko irabazlea, jokalari hauekin: David Navara
(Txekia), Radoslaw
Wojtaszek (Polonia), Viktor Laznicka (Txekia), Krishnan Sasikiran (India), Zbynek Hracek
(Txekia), Mateusz
Bartel (Polonia) eta Robert Cvek (Txekia).
Informazioa:
“http://www.europeanchessclubcup2014.com/eu” webgunea.
JOKATZEKOA: Emakumezkoen
Europako Taldekako XIX. Xake Txapelketa.
2014ko irailaren 14tik 20ra jokatuko
da Bilbon (Bizkaia, Euskal Herria). 7 txanda izanen dira eta lau mahaitan
jokatuko dira neurketak.
Monte-Carloko Cercle d’Echecs (Monako) izan
zen 2013ko irabazlea, jokalari hauekin: Yifan Hou (Txina), Humpy Koneru
(India), Anna
Muzychuk (Ukrania), Pia Cramling (Suedia) eta Almira Skripchenko (Frantzia).
Informazioa:
“http://www.europeanchessclubcup2014.com/eu” webgunea.
2014-09-10.
Iturria: Internet.