ASTEKO KRONIKA.
(2014ko irailaren 17an).
EUSKAL HERRIKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATUTAKOA:
Eugiko V. Xake Jaialdiko Tximista Xakeko Taldekako Torneoa.
2014ko irailaren 14an jokatu da, igandean,
Euskal Zirkuituaren barruan. Eugiko Larrain Toki pilotalekuan izan da, arratsaldez,
3 jokalariko taldeekin. 5 minutuko partidak izan dira eta 9 txanda.
Antolatzailea: Eugiko Kontzejua. Laguntzaileak: Oberena, Magna eta Nafarroako
Xake Federakundea.
Mikel Gurea nagusitu da, Orvina eta Oberenaren
aurretik.
Euskal Zirkuiturako Mikel Gureak
12 puntu jaso ditu. Oberenak, 10.
Informazioa: “http://ajedrezoberena.blogspot.com.es/2014/09/v-festival-de-ajedrez-en-eugi.html” webgunean.
EGITEKOA:
Euskal Xake Federakuntzako Zuzendaritza Batzordearen bilera.
2014ko irailaren 21ean eginen da,
goizeko 11etatik aurrera. Baita ere, arratsaldeko bostetatik aurrera. Bergarako
Agorrosin Kiroldegian.
Beste gauzen artean, jokalarien
sustapena aztertuko da.
JOKATZEKOA:
16 urtez azpiko Taldekako Euskadiko Xake Txapelketa (Kadeteak).
2014ko irailaren 28an jokatuko da,
Barakaldon (Campoamor Kultur Etxean, Gernikako Arbola, 32), goizeko 10etan
hasita. 2 partida goizean eta 2 arratsaldean. Bosgarren txanda ere agian
jokatuko da.
Ordubeteko partidak izanen dira,
gehi 30 segundo jokaldiko.
Neurketak 4 mahaitan jokatuko dira.
Neurketako garaipena edo berdinketa kontutan hartuko da sailkapenerako.
Ezberdinketarako, partida guztien emaitzak kontutan hartuko dira.
2014ko irailaren 22an amaituko da
izena emateko epea. Euskal Xake Federakuntzan egin beharra dago.
2013ko irabazlea Sestao Naturgas Energia izan zen: Javier Marchena Hurtado, Jon Ander Santas Martin, Alvaro Peralta
Garcia eta Constantin Carazo Fernandez.
Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/6EHT_CAMP-EUS-EQU-SUB-16/CampEuskadiSub16Club_b.jpg” webgunean.
JOKATZEKOA:
Tximista Xakeko Bergara Hiria Taldekako LXII. Txapelketa.
2014ko irailaren 21ean jokatuko da,
igandean, Euskal Zirkuituaren barruan. Bergarako Udaleko Batzar Aretoan izanen
da, goizeko 10 eta erdietatik aurrera, 3 jokalariko taldeekin. 5 minutuko
partidak izanen dira. Izena emateko epea irailaren 14an amaitu zen.
2013ko irabazlea Grupo Covadonga
(Gijon, Asturias) izan zen.
Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014-09-21%20BERGARA%20Villa%20de%20Bergara%20Rapidas%20Equipos.html” webgunean.
2014-09-17.
Iturria: Internet.