ASTEKO KRONIKA.
(2014ko irailaren 19an).
FIDE ELOA.
2014ko iraileko zerrenda atera da. Magnus Carlsen
norvegiarra (2.870), Levon Aronian armeniarra
(2.804), Fabiano Caruana italiarra
(2.801) eta Alexander Grischuk errusiarra
(2.789) lehenengo lau postuetan daude, abuztuan bezala. Carlsen eta Grischuken
indarra zertxobait apaldu da (7 puntutan). Aronianek ere puntu bat galdu du.
Viswanathan
Anand indiarra bosgarren postura igo da (2.785), jokatu gabe. Veselin Topalov bulgariarra seigarren
postura igo da, 12 puntu gehiago irabazita (2.784 ditu orain). Hikaru Nakamura estatubatuarra
bosgarren postutik zazpigarrenera jaitsi da, 5 puntu galdu ondoren (2.782
ditu).
Sergey
Karjakin seigarrenetik zortzigarrenera igaro da, 2.777 puntuz (9 galduta).
Informazioa:
“http://ratings.fide.com/top.phtml?list=men” webgunean.
MUNDUKO
XAKE TXAPELKETAK.
JOKATZEKOA: 18 urtez
azpiko Munduko Xake Txapelketak.
2014ko irailaren 20tik 29ra, Hegoafrikako
Durban hirian jokatuko dira. 90 minututan 40 jokaldi egin behar dituzte.
Partida amaitzeko, 30 minutu gehiago izanen dituzte. Hasieratik jokaldiko 30
segundo gehiago.
2013ko txapeldunak hauek izan ziren:
Poya Idani
irandarra (Irekian) eta Lidia Tomnikova errusiarra (Emakumezkoen
Txapelketan).
Informazioa:
“http://www.chess-results.com/tnr144241.aspx?lan=1” webgunea.
2014-09-19.
Iturria: Internet.