XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 10etik martxoaren 7ra).
OHOREZKO MAILA.
SESTAO,
TITULUA BERRESKURATZEKO BIDEAN.
Sestaori San Viator A, Conteneo eta
Donibane Kirol Elkartea geratzen zaizkio.
Grosi Arrasate, Urnieta eta Abadiño,
gehi atzeratutako neurketa Donibane Kirol Elkartearekin.
Jakina, 2015eko otsailaren 21ean
jokatuko den Gros-Sestao neurketa ere geratzen da.
Une honetan Sestao agertzen da
faborito modura titulua lortzeko. 2012-13ko denboraldian eskuratutakoa errepikatuko
luke horrela.
Grosek oso fin ibili beharko du
neurketa guztietan eta Sestao ere garaitu, titulua berritzekotan.
Seigarren txandan antzeko mailako
arerioak dituzte: Sestao – San Viator A eta Arrasate/Arlutz – Gros.
Jaitsiera Orvina, San Viator,
Conteneo eta Urnietaren artean egonen dela ematen du. Seigarren txandan,
Orvinak, Conteneok eta Urnietak saiatu beharko dute puntuak batzen, nolabait
aukerako txanda baitaukate.
LEHENENGO MAILA.
OHI
BAINO EMOZIO GUTXIAGO.
Altzaga eta Zuri Baltza igoko direla
aurreikus daiteke.
Orain arteko azkeneko lauek oso zail
izanen dute jaitsiera ekiditea. Hau da, Orvina B, Kultur Sustapena, San Viator
B eta Anaitasuna-Kakute. Azken honek Easoren aurka pronostikoa apurtzeko
erantzukizuna izanen du seigarren txandan.
2015-02-12.
Iturria: Internet.