berria.info

 

Asteartea, 2015eko azaroak 3a.

Wesley So estatubatuarra nagusi Bilboko torneoan

 

Viswanathan Anand indiarra zen faboritoa, baina Wesley So 21 urteko estatubatuarrak irabazi du Bilboko Maisuen Finaleko torneoa. Sei jardunaldiak jokatuta, Anish Giri herbeheretarrarekin berdinduta amaitu zuen Sok, eta 15-05 nagusitu zen berdinketa hausteko bi partidetan. Partida bat irabazi du, eta bost berdindu. Anandek amaitu du hirugarren, eta Liren Ding txinatarra laugarren.