DONOSTIA HIRIA
NAZIOARTEKO XLII. XAKE TXAPELKETA IREKIA.
(2019ko
apairilaren 13tik 20ra jokatua, Donostian).
RENIER VAZQUEZ IGARZAK GARAIPENA MANTENDU ZUEN KUBATARREN
ESKU
Renier Vazquez Igarza kubatarra, 1979. urtean jaiotakoa.
2.548ko eloarekin lehenengo
zerrendaburua zen Renier Vazquez Igarza kubatarra. Oso txapelketa ona egin (9
partidatan, 7’5 puntu) eta txapelketa irabazi arren, 7’3 puntutan soilik hobetu
zuen eloa. Lelys Stanley Martinez Duanyk Kubara eraman zuen garaipena iaz eta Kuban
mantendu du Renier Vazquez Igarzak aurten.
Vorobyev Svyatoslav (1.835), Javier
Gastañares Lopez (2.025), Victor Alcazar Jimenez (2.363), Gevorg Harutjunyan
(2.440) eta Daniel Eduardo Pulvett Marin (2.468) gainditu zituen lehenengo bost
partidetan. Berdinketen aroa hasi zuen gero: Ismael Alshameary Puente (2.425),
Salvador Gabriel Del Rio De Angelis (2.457) eta Juan Ignacio Alonso Arburu
(2.341) jokalariekin. Azkeneko partidan, Jose Manuel Perez Gonzalez (2.231)
garaitu zuen. Garaipen honekin bakarrik geratu zen buruan.
Bigarren eta hirugarren izan ziren
Ismael Alshameary Puente eta Daniel Eduardo Pulvett Marin espainiarrak, 7
puntuz.
Juan Ignacio Alonso Arburu
gipuzkoarra laugarren geratu zen, 7 puntuz, 33’60 puntutan eloa hobetuta.
6’5 puntuz, seigarren eta
zazpigarren geratu ziren Sestaoko Salvador Gabriel Del Rio De Angelis eta Alain
Prieto Aranguren bizkaitarra.
XLII. Torneoari buruzko informazioa:
“http://chess-results.com/tnr412714.aspx?lan=1&art=1&rd=9&turdet=YES” webgunea.
2019-04-20.
Iturria:
Internet.