EUSKADIKO
ESKOLARTEKO XXXVIII. KIROL JOKOETAKO INFANTIL MAILAKO EUSKADIKO TALDEKAKO XAKE
TXAPELKETA
(2019ko ekainaren
1ean jokatua, Santurtzin)
Larunbat
goizean jokatu zen, Mikel Trueba Kiroldegian (Santurtzi, Bizkaia). 12 minutuko
partidak izan ziren, gehi 5 segundo jokaldiko.
AZKENEKO SAILKAPENA
(5 TXANDA JOKATU ONDOREN)
1)
Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 16 puntu.
2)
Ortuella
“El Peón” (Ortuella, Bizkaia) – 13 puntu.
3)
Marianistas
(Gasteiz, Araba) – 9 puntu.
4)
Abadiño
Xake Taldea (Abadiño, Bizkaia) – 8 puntu.
5)
Gros B
(Donostia, Gipuzkoa) – 7’5 puntu.
6)
Calasanz
(Gasteiz, Araba) – 6‘5 puntu.
GROS, LAUGARREN
ALDIZ JARRAIAN TXAPELDUN
Grosek nagusi izaten segitzen du
Euskadiko Infantil mailan. Laugarren aldiz jarraian irabazle; 6 titulu,
azkeneko 7 urteetan.
Laugarren
txandan erabaki zen txapelketa. Gros A-k 10 puntu zituen eta Ortuella “El
Peón”-ek bederatzi. Gros 3-1 nagusitu zitzaion Ortuellari eta hiruko puntuko
aldea ireki. Alde hori azkeneko txandan mantendu zen.
Marianistas
taldeak 3-1 gainditu zuen Abadiño bigarren txandan. Ongi bideratu zuen
hirugarren postua, baina azkeneko bi txandetan Abadiñok 3’5 puntu jan zizkion
eta ozta-ozta geratu zen podiumean. Marianistasek 9 puntu egin zituen eta
Abadiñok 8.
Lehenengo
hiru sailkatuek trofeoa irabazi zuten: Gros A, Ortuella “El Peón” eta
Marianistas.
AZKENEKO TXAPELKETETAKO HISTORIA
2011.
urtean: Sestao (Bizkaia), garaile.
2012.
urtean: Sestao (Bizkaia), garaile.
2013.
urtean: Gros (Donostia, Gipuzkoa) (Jose Luis Muñoz
Avila, Ander Martin Iribar, Cecilia Perez Sodupe, Ibon Sarriegi Galdos eta
Felix Lobo Yubero), garaile.
2014. urtean: Gros (Donostia, Gipuzkoa) (Jose Luis Muñoz Avila, Cecilia Perez Sodupe, Iker Ormaetxea, Aitor Corral eta
Oscar Jauregi), garaile; Abadiño
(Bizkaia), bigarren; Virgen Niña (Gasteiz, Araba), hirugarren.
2015. urtean: Altzaga (Leioa,
Bizkaia) (Ignacio Maria Zoco Gallardo, Imanol Toledo
Sanz, Erlantz Caballero Acosta, Gorka Uribe-Etxebarria Escribano, Asier Ramos
Caballero eta Mikel Erdozain Oterino), garaile; Sestao Natugas
(Bizkaia), bigarren; Toki Alai (Irun, Gipuzkoa), hirugarren.
2016. urtean: Gros (Donostia,
Gipuzkoa) (Josu Manterola Ubillos, Ivan Iturralde
Etxeberria, Jon Ander Almagro Aranguren, Sara Barandiaran Oliveras eta Estibaliz
Apellaniz Perez), garaile; Altzaga (Leioa, Bizkaia),
bigarren; Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa), hirugarren.
2017. urtean: Gros A (Donostia,
Gipuzkoa) (Ivan Iturralde Etxeberria, Josu Manterola
Ubillos, Inko Martinez Adarraga, Iker Martinez Dominguez eta Joseba Ferrerio
Manchola), garaile; Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (Karan Singh
Ahumada, Mencia Montes Gimenez, Juan De las Rivas Gamez, Nicolas Kofi Jimenez
Twumasi eta Alayn Angulo Armentia), bigarren; Barakaldo (Bizkaia) (Unai
Calleja Gonzalez, Gaizka Luis Cejudo, Unai Hernandez Almaraz eta Xabier Campos
Cejudo), hirugarren.
2018. urtean: Gros Xake Taldea
(Donostia, Gipuzkoa) (Inko Martinez Adarraga, Iker
Martinez Dominguez, Unax Guillenea Lacruz, Josu Garcia Taboada eta Unai
Dorronsoro Arenas), garaile; Ortuella-El Peón (Ortuella,
Bizkaia) (Gaizka Suarez Ortiz, Unai Bilbao Andres, Iker Palomo Lobato, Eder
Gonzalez Iglesias eta Eder Ruiz Gonzalez), bigarren; Martintxo (Gasteiz,
Araba) (Hugo Pelegrin Gomez, Asier Crespo Berganza, Oier Arenzana Garcia,
Lorea Azkarate Martin eta Martin Guerra Ruiz), hirugarren.
2019. urtean: Gros A (Donostia,
Gipuzkoa) (Alexander Larrañaga Juaristi, Unax
Guillenea Lacruz, Alex Odriozola Coscolin, Zuhaitz Gimenez Lopez eta Ekaitz
Rodriguez Manzano), garaile; Ortuella “El Peón” (Ortuella,
Bizkaia) (Gaizka Suarez Ortiz, Unai Bilbao Andres, Iker Palomo Lobato, Eder
Ruiz Gonzalez eta Eder Gonzalez Iglesias), bigarren; Marianistas (Gasteiz,
Araba) (Aimar Moreno Torrejon, Josu Subijana Cristobal, Igor Medina Albaina,
Javier Ogueta Burgaleta eta Mikel Goldaracena Erviti), hirugarren.
PALMARESA, 2011. URTETIK
1)
Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 6 titulu.
2)
Sestao
(Bizkaia) – 2 titulu.
3)
Altzaga
(Leioa, Bizkaia) – Titulu bat.
2019-06-01.
Iturria:
“http://chess-results.com/tnr442511.aspx?lan=2&fed=ESP&turdet=YES” webgunea.