ODEI LERENDEGUIREN BIGARREN TXAPELA, ARRANOKO XAKE TXAPELKETAN
Erdian,
Odei Lerendegui Lasa txapelduna eta Haymar Leone Amigot 14 urtez
azpiko
lehenengoa, Arrano Elkarteko zuzendaritzako bi kideren alboan.
2019ko irailaren 2tik 6ra jokatu zen
Arrano Elkarteko XXII. Xake Txapelketa, Iruñeko Alde Zaharreko
elkartean, xakelari
euskaldunentzat antolatutakoa (ezaugarri horretaz malgutasun gehiago
izan bada
ere edizio honetan).
Arrano Elkartea, Donibane Kirol
Elkartea, Gazte Berriak, Mikel Gurea, Oberena, Orvina, Paz de Ziganda
eta Runa
taldeetako 27 jokalarik hartu zuten parte. 12 ziren Mikel Gureakoak.
Mikel Ochoa Aldaz aurreko edizioko
txapelduna gabe eta Odei Lerendegui Lasa faborito garbi modura abiatu
zen
txapelketa.
Mikel Gureako 20 urteko jokalariak
ez zuen hutsik egin eta bere bigarren txapela eskuratu zuen, atseden
batengatik
puntu erdia galdu bazuen ere. Dena den, Haymar Leone Amigot Orvinako
jokalariaren aurka asko sufritu zuen azkeneko partidan. Garaipena
behar zuen
eta lortu zuen, baina kostata.
Haymar Leone 12 urterekin garaipena
dastatzear egon zen. Bigarren geratu zen 4 puntuz. 14 urtez azpiko
lehenengoarentzako trofeoa eraman zuen.
Ekain Galarza Arza Oberenako
jokalariak ere txapelketa ona egin zuen, 4 puntu lortuta eta
hirugarren sailkatuta.
Unai Ruiz Etxeberriak ere 4 puntuz amaitu zuen, laugarren tokian.
FIDE elorako balio zuen torneoak eta
gorabehera handiak eragin ditu. Eloa nabarmen gizendu duten batzuk
hauek dira:
Ekain Galarza (82’8), Unax Senosiain (61’6), Haymar Leone (55’2),
Iñigo Ayucar
(42), Jokin Arbeloa (35’2), Asier Ayucar (35’2) eta Aitor Legasa
(24’4).
Beste batzuek, ordea, elo asko galdu
zuten. Haien artean, Joseba Otano lau aldiz torneo honetako irabazlea
(22’4)
eta Adrian Oroz Udaberri Torneoko aurtengo irabazlea (36’4).
TXAPELKETAREN
LABURPENA.
Jokatutako
partidak: 52tik 49 (% 94’23).
Txapelduna (trofeoa eta txapela): Odei Lerendegui Lasa.
14 urtez azpiko lehenengoa
(trofeoa): Haymar
Leone Amigot.
TORNEOAREN PALMARESA.
1)
Joseba Otano Villanueva – 4 garaipen.
2)
Joxetxo Labairu Senosiain – 3 garaipen.
3)
Adrian Leranoz Zabalza – 3 garaipen.
4)
Mikel Ortega Lopez – 3 garaipen.
5)
Odei
Lerendegi Lasa – 2 garaipen.
6)
Juan
Pablo Alegre Perez – Garaipen bat.
7)
Roberto
Arana Oloron – Garaipen bat.
8)
David
Arjol Etxeberria – Garaipen bat.
9)
Egoi
Hernandorena De la Cruz – Garaipen bat.
10) Juan Jesús Mindegia Guruceaga –
Garaipen bat.
11) Mikel Ochoa Aldaz – Garaipen bat.
12) Mikel Razkin Fraile – Garaipen bat.
14 URTEZ AZPIKOENTZAKO
TROFEOEN
IRABAZLEAK.
1)
Manex Insausti Olasagarre – 4 trofeo.
2)
Carlota Aramendia Ybarra – 2 trofeo.
3)
Julen Arbeloa Sanchez – 2 trofeo.
4)
Mikel Ortega Lopez – 2 trofeo.
5)
Odei Lerendegi Lasa – 2 trofeo.
6)
Mikel Garijo Echavarri – Trofeo bat.
7)
Ander Garralda Ruiz – Trofeo bat.
8)
Haymar Leone Amigot – Trofeo bat.
9)
Javier Sevilla Subiza – Trofeo bat.
Interneteko lotura: “http://chess-results.com/tnr467956.aspx?lan=2&turdet=YES”.
2019-09-06.
Iturria: Arrano Elkartea Xake
Taldea.