XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA - 2021 – OHOREZKO MAILA ETA LEHENENGO MAILA

EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZA

2021eko XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

TXAPELKETAKO OINARRIAK ETA OHAR OSAGARRIAK

1. Txapelketa.- 2021eko Taldekako Xake Txapelketa, EXFak antolatuta.

Indarrean dagoen FIDEren arautegia, interpretazioak eta arau osagarriak aplikatuko dira.

2.Joko sistema: Bi fasetan jokatuko da. Lehenengo fasea, lurraldean; bigarren fasea finala izanen da. Bi faseak Liga sisteman jokatuko dira, baina lau talde direnean bi itzulitan izanen da. Lurralde guztietako ordezkariak izanen dira. Hau da, Arabatik, Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Nafarroatik.

3.Hasteko data eta ordua: Lau ziklo ezberdin ezartzen dira, indar handiko arrazoiarengatik lehenengo datetan jokatzerik ez balego pentsatuta. Eskumeneko agintariek onartzen badute, aurreikusitako lehenengo datetan jokatu beharko da. Aurreikusitako datak baino lehen jokatu ahal izanen dira neurketak, bi taldeek jakinarazitako adostasuna badago. Joko hasierarako aurreikusitako orduan falta den jokalariaren erlojua abian jarriko da, bere aurkariaren aurrean. Bi jokalariak falta badira, erlojuaren denbora proportzioz kontuan izanen da bientzat. Aurreikusitako zikloak hurrengoak dira:

·         Lehenengo Zikloa: Lurralde Fasea: Martxoaren 6, 7, 13, 14, 20, 21, 27, 28. Fase finala: Maiatzaren 1, 2, 8, 9, 15, 16, 22, 29.

·         Bigarren Zikloa: Lurralde Fasea: Maiatzaren 1, 2, 8, 9, 15, 16, 22, 29. Fase finala: Ekainaren 5, 6, 12, 13, 19, 20, 26, 27.

·         Hirugarren Zikloa: Lurralde Fasea: Ekainaren 5, 6, 12, 13, 19, 20, 26, 27. Fase finala: Uztailaren 3, 4, 10, 11, 17, 18, 24, 25, 31.

·         Ziklo Erdi-aurrez aurrekoa: Lurralde Fasea: Urriaren 2, 3, 9, 10, 16, 17, 23, 24. Fase finala: Azaroaren 6, 7, 13, 14, 20, 21, 27, 28.

             (Oharra:  Fase bakoitzean jokoaren datetan malgutasuna izanen da).

4. Jokoaren denbora: Jokoaren erritmoa 90 minutukoa izanen da, gehi 30 segundo jokaldiko, lehenengo jokalditik. Jokaldi guztiak idatziko dira.

5. Epaile lana eta koordinazio teknikoa: Ahal diren epaileak izendatuko dira (hasiera batean, hurbiltasunaren arabera). Koordinazio teknikoa EXFri dagokio. Izendatutako epailea hasierako orduan agertuko ez balitz, etxeko taldeko ordezkariak erlojuak abian jarriko ditu. Joko aretoan epailea izaterik ez balego, zaintzako epailea izendatuko da, sakelako telefonoaren bidez planteatutako edozein arazo ebazteko, EXFri horren berri emanez.

6. Jokoaren lokala, materiala eta baldintzak: Jokorako lokala eta materialaren ardura etxeko taldearena da. Lokala egokitzeak (argia, aireztapena, kalefakzioa, segurtasuna, edukiera, egonaldia, isiltasuna eta abar), hornikuntzak (jokoak, mahaiak, aulkiak, hormirudiak, planillak, erlojuak eta abar), analisirako gelak, eliteko txapelketa baten mailarako baldintza egokiak izanen dituzte. Epaileak eta ordezkariak baldintza egokiak betetzeaz arduratuko dira. Lokalaren sarbidean, jokoaren garapenean eta irteeran prebentzioko sistema bete behar da eta batez ere segurtasunerako protokoloa zaindu behar da.

7. Partiden balizko aurrerapena edo atzerapena: Lehenengo Fasean txanda bateko partidak aurreratzea egin daiteke edo ordutegia aldatu. Partidak atzeratzea ere egin daiteke, Fase Finalaren aurretik jokatzeko baldintzarekin. Aldaketa horiek gertatzeko bi taldeen adostasuna behar da, data eta ordu berria jarrita. Akordioa EXFri jakinaraziko zaio, gutxienez ordu ofiziala baino 24 ordu lehenago, bi taldeen aldetik.

8. Izen zerrendak: Hasiera batean, 2021eko martxoaren 1era arteko epea izanen da talde bakoitzak izen zerrenda EXFri jakinarazteko. FIDE, FEDA edo euskal eloaren arabera jarriko dira jokalariak, baina 50 puntuko tartean askatasuna izanda. Jokalari kopurua klub bakoitzak erabakiko du, baina gutxienez 6 jokalari izanen dira. Taldeen izen zerrendan emakumeak barneratzea garrantzitsua da.

9. Jokalariak igotzea: Euskal Ligaren aldi berean, lurraldeko taldekako txapelketak jokatuko balira, maila batetik goragoko mailara igotzeko aukera mantentzen da, baina heldua bada talde berri horretan geratuko da. Gazte mailakoei eta emakumeei ez zaie aplikatuko, ordea, laugarren aldiz jokatu arte.

10. Ordezkapenak: Hasierako izen zerrendako jokalari bat ordeztu behar bada, ordezkapena eginen da modu ordenatuan tauletako jokalariak aldatuta. Taldeko ordezkariak baieztatuko balu jokalariren bat ez dela agertuko, taldeko gainontzeko jokalariak modu ordenatuan aldatuko dira lehenengo mahaiak betetzeko. Jarritako izen zerrenda ez bada zuzena, ukitutako mahaietan zero puntu jasoko dute.

11. Jokalariak eranstea: Klub bateko hasierako izen zerrendan ez dagoen jokalari federatua klubari eransten zaionean, bere eloaren balioaren arabera beteko du bere tokia izen zerrendan, elo gutxiago duten jokalariak bere atzetik jarrita. Klubak EXFri jakinaraziko dio jokalari berria eta honek izendatutako epaileari eta klub aurkariari. Neurketa baino 7 egun lehenago jakinarazi behar zaio EXFri hasierako izen zerrendari erantsitako jokalaria.

12. Izen zerrendak: Txanda bakoitza hasi baino lehen, taldeko ordezkariak edo kapitainak izen zerrenda aurkeztuko du eta bertan, gutxienez, EXF-k edo FEDAk hautatzeko moduko bi jokalari izanen dira.

 13. Kluben eta lizentziak gauzatzea: Klubek eta xakeko atalek Kirol Elkarteen Erregistroan inskripzioa egina behar dute izan edo, bestela, tramitazio ofiziala hasita dutela egiaztatzea. Jokalari guztiek federazio-lizentzia eskatuta izanen dute. Kluben, teknikarien eta jokalarien lizentziak ordaindu beharko dira arautegiak ezarritako epearen barruan.

 14. Akten komunikazioa eta bidalketa: Txanda bakoitzeko neurketa ondorengo 24 orduetan emaitzak jakinarazteko arduraduna epailea izanen da, eta ez badago, klubeko ordezkaria. Neurketen Aktak eta planillak, behar diren oharrekin, EXFri aste batean bidaltzea nahitaezkoa da. Informazioa errazteko sistema informatikoa izateko saioa eginen da. Harremanetarako hurrengo posta elektronikoak erabili: txapelketak@xake.net eta fvajedrez@facilnet.es. Telefonoak: 943 76 32 39 (EXF); FADA (608 17 01 51); FVDA (944 41 52 31);  FGA (943 47 46 04); NXF (948 22 96 20); Miguel Angel (646 02 15 74); Lukas (943 19 13 74).

15. Aktak betetzea eta balizko helegiteak: Aktetan adierazten diren datuak beteko dira. Talde bakoitzeko ordezkariak edo kapitainak sinatuko dute. Norbaitek ez badu sinatu nahi, horren oharra eginen da. Atzealdean edo atxikituta, oharrak, gorabeherak edo balizko helegite aurkeztuak adieraziko dira. Kasu hauetan gutun azal zertifikatuan edo posta elektronikoaz bidaliko zaio Akta EXFri, hurrengo 48 orduetan, epaileen txosten batekin batera. Emaitzak eta aktak bidaltzeko gomendatzen da EXFren posta elektroniko hau: “txapelketak@xake.net”.

16. Kirol Diziplina Batzordea: Txapelketaren garapenean sortutako arazoak aurkezteko Kirol Diziplina Batzordea izendatuta dauka EXF-k. Indarrean dagoen EXFren Kirol Diziplina Arautegian ezarritakoa aplikatuko da.

17. Laguntza ekonomikoa eta sariak: Behin Liga amaituta, dagozkien ordainagiriak aurrez aurkeztuta, EXFren aldetik laguntza ekonomikoa jasoko dute, 0’25 €/km izanen dena. Epaileek joan-etorriengatiko gastuak eta dagozkien dietak jasoko dituzte. Klub txapelduna eta txapeldunordea gonbidatuak izanen dira Tximista Xakeko Euskadiko Txapelketako Finala jokatzeko. Euren sailkapenari dagokion aitortza ere jasoko dute, era berean. Euskal Autonomiako lehen sailkatuak Taldekako Estatuko Txapelketari dagokion Fasea jokatu ahal izanen du, txapeldun moduan. Aurrez jakinaraziko zaion epean bere parte hartzea baieztatzea nahitaezkoa izanen da. Nabarmendu diren jokalariak kontuan izanen dira balizko sustapenari begira.

18. Puntuazioa eta Ezberdinketak: Mahai bakoitzeko puntuen batuketa izanen da neurketaren emaitza (gehienez 4-0). Azkeneko Sailkapenean puntuetan izandako berdinketak orden honetan ebatziko dira:

            a) Neurketa bidezko emaitzen arabera: Neurketako garaipena, 3 puntu; berdinketa, puntu bat; galtzea, 0 puntu.

            b) Taldeen arteko emaitza.

            c) Herbehereetako Sistema.

            d) Sonennborg Berger (taldekako metodoa).

19. Emaitzen balorazioa “Ranking-ean”: Txapelketan parte hartzen duten jokalarien emaitza guztiak Euskal, FEDA eta FIDE eloetarako baliagarriak izanen dira.

20. Partiden jokaldiak idaztea eta Buletina. Planilletan jokaldi guztiak zuzen idatziko dira algebraikoz. Aktekin batera, jatorrizko planilla argiak bidaliko dira. Txapelketaren bilakaeraz informatzen saiatuko dela oroitarazten du EXF-k. Partidak argitaratzea ere bada asmoa. Jokalariek beraiek iruzkindutako partidak bidaltzea gomendatzen da.

21. Sailkapeneko koadroa eta informazioa. Aste guztietan, txanda bakoitzaren ondoren, EXF-k sailkapen koadroaren egoeraz informatuko du. Albisteetako edo kirol hedabideen bitartez ere informazioa ematen saiatuko da. Hala ere, lan honi laguntzea komenigarria da, klubek tokiko esparruan informazioa emanez edo lurralde federazioek euren esparruan.

22. Oharrak eta ez agertzeak. Sakelakoei eta beste tresna elektronikoei buruzko erabileraz FIDEk ezarritakoa bete behar da. Neurketa batean talde bateko jokalariak arrazoirik gabe ez agertzeak balizko zigorrak dakartza, indarrean dagoen EXF-ko Kirol Dizplina Arautegiak tipifikatutako urraketarengatik.

23. Itxoiteko denbora. Itxoiteko gehienezko denbora mantentzen da: Ordu batekoa, partiden hasierako ordu ofizialetik (oro har larunbatetako 16:00). Aurreikusitako hasierako ordutik ordu bat igaro ondoren aurkezten den jokalariak edo taldeak, partida edo neurketa galduko du, lehenengo neurri modura (kontuan hartu beharreko gorabehera arrazoitua izan ezik). Ordu horren barrenean, aurkari diren bi jokalariak atzeratzen badira, bien artean banatuko dute denbora hori.

24. Koloreak eta etxeko taldearen ardurak. Lau taulatan jokatuko da. Etxeko taldeak lehenengo eta hirugarren mahaietan zuriak eramanen ditu. Taldeetako jokalarien eta arduradunen artean begirune gorena gomendatzen dugu eta gauza bera epailearekiko edo federatiboarekiko.

 

25. Igoerak eta jaitsierak. Gaur Ohorezko Mailakoak ez diren taldeek, Finaleko lehenengo hiru taldeen artean sailkatuta, 2022ko denboraldiko Euskal Ligako Ohorezko Mailan plaza bat irabaziko dute. Ez ohiko moduan, 2021. urtean sailkapenetik eratorritako jaitsierarik ez da izanen.

 

26. Euskal Ligako talde parte hartzaileak. Inguruabarrak baldintzatuta, 2021ean, 2020an sailkatutako taldeekin kontatzen da edo euren ordez arituko direnekin. Ohorezko Maila eta Lehenengo Maila batuko dira, 21 talderekin osotara: Arabako 4, Bizkaiko 6, Gipuzkoako 7 eta Nafarroako 4. Saikapenerako Lehenengo Fasea euren lurraldeetan jokatuko da. Sailkatutako sei taldeek Euskal Ligako Finala jokatuko dute (Arabako 1, Bizkaiko 2, Gipuzkoako 2 eta Nafarroako bat).

 

27. Parte hartzearen baieztapena: Jarraian aipatuko diren talde guztiek, 2021eko otsailaren 25a baino lehen, ahal denean jokatzeko asmoa edo ez jokatzekoa adierazi behar dute, posta elektroniko honetan: txapelketak@xake.net. Jokatu nahi ez bada, zioak arrazoitu behar dira. Azkeneko egutegia geroago baieztatuko da.

 

28. Lehenengo Faserako aurreikusitako taldeak.-

 

Araba

Nafarroa

C.A. Calasanz (Gasteiz)

A.D. San Juan (Iruñea)

C.A. San Viator (Gasteiz)

C.A. Orvina (Iruñea)

Danubio (Miranda Ebro)

C.A. Oberena (Iruñea)

Mr. Tintxo K.K. (Gasteiz)

C.A. Ansoain

Ordezkoak:

Ordezkoa:

Egidazu Landetxo (Gasteiz)

Nafarroako ordezko bat

Laudio

 

 

 

Parekaketetan aipatutako taldeen eta ordezkoaren ordena kontuan hartuko da

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bizkaia

Parekaketetan aipatutako taldeen eta ordezkoaren ordena kontuan hartuko da

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gipuzkoa

C.A. Sestao Bizkaialde (Sestao)

Gros X.T. A (Donostia)

C.A. Endroke (Bilbo)

C.A. Batalla (Irun)

C.A. Conteneo (Bilbo)

C.A. Easo (Donostia)

C.A. Abadiño (Abadiño)

C.A.Arrasate/Arlutz (Arrasate)

Itsas Zaldunak (Santurtzi)

C.A. Eguzki (Urnieta)

C.A. Zornotza

Gros X.T. B (Donostia)

Ordezkoak:

C.A. Portugalete (Portugalete)

C.A. Zuri Baltza (Bilbo)

C.D. Zarauz

Ordezkoa:

C.Alfil ( Beasain)

 

Parekaketetan aipatutako taldeen eta ordezkoaren ordena kontuan hartuko da

 

Parekaketetan aipatutako taldeen eta ordezkoaren ordena kontuan hartuko da

 

 

OHARRA: Gorabeheren arabera, Oinarri hauek alda daitezke .