EMAKUMEZKOEN XAKEAREN ASTEAN, IPARRALDE-HEGOALDE XAKE NORGEHIAGOKA

(2021eko martxoaren 7an, interneten bidez)



 

Aviron Bayonnaiseko xake sailak antolatuta, 2021eko martxoaren 7an Iparralde eta Hegoalde emakumezko xake selekzioen arteko norgehiagoka jokatu zen. Partidak Frantziako Xake Federakuntzako Emakumezkoen Xakearen Astearen eremuan jokatu ziren eta Baionako Udalaren eta Euskal Xake Federakuntzaren sustengua izan zuten.

 

            Selekzio bakoitzak 6 jokalari izan zituen (14 urtez azpiko jokalari bat eta 18 urtez azpiko beste bat barne).

 

            Osasun egoera dela eta, norgehiagoka interneten bidez jokatu zen, irudietarako zooma eta lichess sistema erabilita.

 

            Xake azkarreko norgehiagokan, selekzioen arteko bi neurketa jokatu behar zituzten. Hau da, jokalari bakoitzak 15 minutuko 2 partida jokatu behar zituen (gehi 5 segundo jokaldiko).

 

            Selekzio bakoitzeko jokalari bakoitzak beste selekzioaren 6 jokalarien aurka jokatu behar zuen tximista xakeko norgehiagokan (5 minutuko paritdak gehi 3 segundo jokaldiko).

 

            XAKE AZKARREKO NORGEHIAGOKA

 

            Partidaren garaipenak 3 puntu ematen zituen.

 

1)    Irati Laseca Arana (Hegoalde) – 6 puntu.

2)    Cecilia Perez Sodupe (Hegoalde) – 6 puntu.

3)    Rebeca Feal Fernandez (Hegoalde) – 6 puntu.

4)    Estibaliz Apellaniz Perez (Hegoalde) – 6 puntu.

5)    Ambre Diez (Iparralde) – 3 puntu.

6)    Maylis Gattegno-Graciet (Iparralde) – 3 puntu.

7)    Haizea Tornay (Hegoalde) – 3 puntu.

8)    Maria Mata (Iparralde) – 0 puntu.

9)    Ainhoa Ortin Blanco (Hegoalde) – 0 puntu.

10) Josette Fontaine (Iparralde) – 0 puntu.

11) Christine Celaya (Iparralde) – 0 puntu.

12) Nahia Darrort (Iparralde) – 0 puntu.

 

Iparraldeko Ambre Diezek eta Hegoaldeko Ainhoa Ortin Blancok partida bakarra jokatu zuten.

 

Orotara, Hegoalde – Iparralde: 27 – 6.

 

            TXIMISTA XAKEKO NORGEHIAGOKA

 

            Partidaren garaipenak 2 puntu ematen zituen.

 

1)    Maria Mata (Iparralde) – 6 puntu.

2)    Irati Laseca Arana (Hegoalde) – 4 puntu.

3)    Cecilia Perez Sodupe (Hegoalde) – 4 puntu.

4)    Maylis Gattegno-Graciet (Iparralde) – 4 puntu.

5)    Haizea Tornay (Hegoalde) – 4 puntu.

6)    Ainhoa Ortin Blanco (Hegoalde) – 4 puntu.

7)    Ambre Diez (Iparralde) – 4 puntu.

8)    Rebeca Feal Fernandez (Hegoalde) – 2’5 puntu.

9)    Estibaliz Apellaniz Perez (Hegoalde) – Puntu bat.

10) Josette Fontaine (Iparralde) – Puntu bat.

11) Christine Celaya (Iparralde) – Puntu bat.

12) Nahia Darrort (Iparralde) – 0’5 puntu.

 

Orotara, Hegoalde – Iparralde: 19’5 – 16’5.

 

            Bi norgehiagoken artean, Hegoalde – Iparralde: 46’5 – 22’5.

 

         HEGOALDEAREN NAGUSITASUN HANDIA XAKE AKTIBOAN ETA GARAIPEN ESTUA 5 MINUTUKO PARTIDETAN

 

            5 minutuko partidetan ongi aritu ziren iparraldekoak. Iparraldeko Maria Mata izan zen torneoko onena. Hala ere, 19’5-16’5 irabazi zuen Hegoaldeak.

 

            Irati Laseca Arana, Cecilia Perez Sodupe, Rebeca Feal Fernandez eta Estibaliz Apellaniz Perez jokalariek bi partidak irabazi zituzten Aktiboan, Hegoaldea ordezkatuz. Ambre Diez izan zen bi partidak irabazi zituen Iparraldeko jokalari bakarra.

 

            Ainhoa Ortin Blancok ustekabean galdu zuen Aktiboan jokatu zuen partida bakarra. 5 minutuko partidetan 4-2k balantze motza lortu zuen. Bera zen norgehiagoketako jokalaririk onena.

 

            Patrice Etchegaray izan zen Iparraldeko kapitain-hautatzailea eta Josu Tornay Hegoaldekoa.

 

2021-03-07.

 

Iturria: “ajedrezvasco.com” webgunea.